Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Galtzeimer (III) Ospitala

Galtzeimer (III) Ospitala

Mikel Iturria 2008/08/16 19:05
Edo nola egoera larrietan erabaki okerrak hartzeko arriskua handitzen den.

Ohar garrantzitsua: blog honetan bakarrik erabiltzeko apuntea. Aitak periodikoak begiratzen ditu, irratia entzuten du eta telebistari begira ere egoten da.

Asteartean eraman genuen aita ospitalera (beherakoa zuelako). Asteazken arratsaldean, berriz, siestatik esnatzerakoan, delirio batean esnatu zen. Aldamenean zuen gaixoa ikusitakoan buruan sartu zitzaion amak etxera ekarritako beste gizon bat zela hura. Kostata hartu zuten mendean erizainek eta medikuak.

Ni beranduago iritsi nintzen eta, lotu ez zutenez, etxera zihoala esanez hasi zen berriro. Medikuak ohera lotu behar zutela planteatu zigun, baina agian etxean hobeto egongo zela. Eta erabaki okerra hartu genuen (etxera eraman genuen gurekin), baina medikuak ere bazuen bere ardura, izan ere aukera eman baitzigun horretarako (eta ez zegoen bi aukerarik, bakarra baizik: ospitalean geratzea).

Anaiak egin zuen lo gurasoekin etxean. Goizean lanera joan nahi zuen garai bateko enpresara. Anaia ibili zen berarekin. Ni, berriz, jestioak egiten hasi nintzen norabaitera eramateko. Neurologoarekin hitz egin ondoren, psikiatrikora bidaltzekotan geratu ginen.

112 telefonora deitu eta bere kabuz sartu zen anbulantziara Donostiara joateko. Eskerrak guardiako psikiatrak begiak ireki zizkidala: ez zuela berak bere aita arazo horrekin psikiatrikoan sartuko, azken errekurtsoa zela hura. Hobe dela inguruko ospitale batean egotea, familia gertu izatea eta krisiak ere gurekin pasatzea.

Arratsaldean ospitaleratu genuen berriro Bidasoaldeko Ospitalean. Anaia geratu zen berarekin eta etxera eraman nuen nik ama. Bueltan aita oso urduri topatu nuen. Afaria ekartzerakoan, bera ez zela han geratuko esanez hasi zen berriro. Medikuari esaten zion gaizki zegoela eta sendatzerakoan etorriko zela. Ez dut detaile gehiegi emango, baina oraingoan bai, oraingoan lotu egin zuten ohera.

Anaia eta biok gelara bueltatu ginenerako, kristorenak bota zizkigun biei. Gaua pasatzen geratu nintzen ni. Azkenean, lasaitu egin zen. Ostirala eta larunbata goiza lasaiago pasa ditu, baina egin ditu ere alde egiteko saiakera berriak. Ea astelehenean zer dion neurologoak. Frogak egin beharko dizkiote jakiteko zein den panorama (badakigu ez dela alzheimerra, beste dementzia mota bat baizik, frontala).

P.S.: aita ostegun arratsaldean ospitaleratzen genuen ordu berean, jakin dugu, ospital berean gainera, bere bigarren biloba, nire iloba, neskato bat izango dela. Heriotza vs. bizitza.

Jarraituko du, baina gogoratu hau blog honetan bakarrik erabiltzeko apuntea dela. Eta eskerrik asko guztioi.

etiketak: ama, gurasoak, galtzeimer, aita
Nahikari
Nahikari dio:
2008/08/17 00:57

Gure amomaren kasua ez zen Altzeimerra izan, baina antzeko zeozer gertatu zitzaion. Giltzurruneko gaitzaren erruz, askotan burua galtzen zuen (ez dakit zein sustantzioak gora egiten zuen eta horrelakoak izaten zituen). Ez zekien nor ginen, zer egiten genuen hor, etxera bueltatu nahi zuela, oihuka, negarrez,...

Lotu zuten eta egia esan, gogorra da. Guri ere etxera eramateko esaten ziguten, fase terminalean zegoela eta ez zuela merezi etxean egotea. Askotan horrelako pertsonak kentzeagatik, osasuna jartzen dute jokoan.

Eupada handi bat Mikel, animo!

Asier Arregi
Asier Arregi dio:
2008/08/23 18:46

Zaila izaten da bai, erabakixak holako egoeratan ondo hartziori. Askotan nahizta kontrakua pentsau, ez da iñori kontra egiteko eta burua hotz izanda erabaki xuhurrena hartzeko indar nahikorik izaten...danon artian eta ahal dan onduen alkar zainduz...aurrera! besarkada haundi bat

iturri
iturri dio:
2008/08/18 18:03

Kaixo Nahikari: Eskerrik asko zure animoengatik. Aitarena ez da alzheimerra, beste dementzia bat baino. Dena dela, uste dut horrelakoetarako alzheimer hitza gailendu dela.

Atzo aitak krisi latza izan zuen arratsaldean. Borroka bizian jardun zuen. Gaur, berriz, erabat lo dago.

Ez du itxura onik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter