Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Galtzeimer (II) Ama

Galtzeimer (II) Ama

Mikel Iturria 2008/08/11 23:07
Ohar garrantzitsuena: blog honetan bakarrik erabiltzeko apuntea. Aitak periodikoak begiratzen ditu, irratia entzuten du eta telebistari begira ere egoten da.

Aurreko astean argitaratutako apuntean kontatu bezala, nahikoa lan dugu aitarekin bai. Dena den, aitaz gain, gehien sufritzen ari dena ama da. Gurutze-bide edo kalbario partikularrean barna dabil.

72 urte beteko ditu datorren hilean amak. Oiartzungo lurretan izan arren, Irun herritik gertuago dagoen baserri batean jaiotakoa, sei anai-arreben artean bera da emakume bakarra. Eta horrek badakigu zer esan nahi duen gure herrian. Bizitza guztia zaintzaile lanetan ibili dela.

Duela hamasei bat hilabete hil egin zen amaren lehengusu batekin esposatutako gizona. Gaixo pasa zituen azken hilabeteak. Eta ama ere gertu egon zen. Iazko martxoa-apirilean, berriz, osabari minbizia atzeman eta lau senideen artean zaindu zuten anaia ezkongabea. Abuztuan hil egin zen. Jarraian, berriz, aitarena etorri da.

Afagi elkartean esan ziguten aurrekoan amari zenbait errutina sartu beharko dizkiogula bere bizimoduan. Eta gauzak nola diren, hara non ikusten dudan nire burua Elizaren alde egiten. Hau da, orain ni naiz berari esaten diona mezatara joan behar duela eta berak ezetz, ezin duela joan eta ez dela joango. Kaguensos!

Ama bukle batean dago sartuta. Berarekin hitz egiten duzunean beti gauza bera kontatzen dizu: gaizki pasatzen ari dela. Baina anaiak eta biok botatako sokak ez ditu harrapatzen.

Saiatzen ari gara ea Afagi elkartera doan bere kabuz, baina urduri jartzen da hitz hori entzuten duenean. Aste honetan, tira, Aste Nagusia (edo Santua) da Donostian eta ez dago aholkularitza zerbitzurik. Baina datorren astean arrastaka bada ere eramango dut elkartera.

Jarraituko du.

P.S.: gogoratu goiko oharra. Blog honetan bakarrik erabiltzeko apuntea.

Ah! Ia ahaztu egin zait aipatzea Iñaki Segurola idazleak erabilitako hitza dela galtzeimer. Oso ondo jarria, gainera. Berak dio lankide baten arabera horrela esaten diotela Alzheimerrari Ondarrun. Askotan joaten naiz aieka hartara,  baina ez dut inoiz entzun bertan.

Patxi
Patxi dio:
2008/08/14 13:08

Isabel Allenderi entzun nion behin, bizitzako plazer txikiei esker lortu zuela aurrera egitea, bere bizitzako bolararik txarrenean. Zuek ere ez ahaztu plazer txiki hoiek, zaindu zuen buruak, eta laztanak ere banatu ugari, hain mesedegarriak izaten dira holakoetan. Animo Iturri.

iturri
iturri dio:
2008/08/14 10:39

Eskerrik asko, Iban. Atzo pasa genuen aitarekin azken boladako egunik txarrenetakoa. Ea eutsi aditzaren u-a ez den erortzen.

Serafin
Serafin dio:
2008/08/12 22:02

Alimo Iturri! Laztan haundi bat amari.

Ricardo
Ricardo dio:
2008/08/14 19:43

Ba hori, animo asko, Patxi, eta ea galtzeimerra altzainbeharra bihurtzen dugun (uste dut izen hori Patxi Goenagari entzun niola, baina ez nago guztiz seguru).

Ricardo
Ricardo dio:
2008/08/15 01:17

Barkatu, Mikeli eman nahi nizkion animoak, baina izenekin nahastu naiz (ziurrenik, Patxiren iruzkina goian izanda).

iturri
iturri dio:
2008/08/12 22:20

Bai, eskerrik asko berriro ere.

Ander
Ander dio:
2008/08/12 02:24

Besarkada bat, Iturri. Amak harrigarriak eta miresgarriak dira. Seguru nago zuen arretak eta kezkak eta kariñoak lagundu egingo diola.

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2008/08/13 00:36

Mikel, badakik nun garen edozertarako bihar badok. Besarkada haundi bat etxekuoi. Eutsi!

markos zapiain
markos zapiain dio:
2008/08/14 20:46

rikardo, oker ez banago testuinguru honetan animoak mikel iturriari ematea dagokigu, patxiri ziur aski gaizki etorriko ez bazaizkio ere/ animo beraz mikel, rikardo eta patxi

oier g
oier g dio:
2008/08/12 10:40

Egunero meditaziño pizkat egittia mesederako da, eta zuen ama dagoena moroko egoera estuetan, ezinbestekua. Batzuk chi-kung egitten juagu; bestiak, yoga; beste batzu tximiñoietara juaten dittuk; eta jente asko, mezetara. Gauza beran gaiñian gabizak. Bide onetik zabizie. O.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter