Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Javier Ortizen hileta-oharra

Javier Ortizen hileta-oharra

Mikel Iturria 2007/01/24 23:12

En castellano

Aldez aurretik, argi dezagun ez dela hil Ortiz (lasai gera daitezke zaleak, atsekabetuta etsaiak). Ez da hil, baina gaur, 59 urte bete dituen egunean, bere hileta-oharra utzi digu prest sarean.

Goizean mezua bidali diot zorionak emateko eta, segituan, irakurri dut apuntea. Hasieran ez nekien zein aurpegi jarri, baina horrelako gauzekin jolasteko ausardia aitortu behar izan diot gero.

Arratsaldean, Javierrek esan dit ideia ez dela originala, AEBetako editore batek (ustez New York Times-eko kazetariak) egin zuela gauza bera.

Ni baino 20 urte gehiago ditu Ortizek. Berak esaten duen bezala, hiltzen ez zen jendea orain hil egiten den garaian dago eta horrek gauzak ikusteko modua asko aldatzen du. Egoera berdintsuan dago nire ama (10 urte gehiagorekin) eta ez dakit zein bizilaguna, ezaguna edo ezezaguna, hil egin dela esateko deitzen dit askotan.

Gehienok beldurrez begiratzen diogu heriotzari. Ez dugu horretaz gehiegi hitz egin nahi. Juristek gazteleraz esaten duten esaldia bururatu zait egoera laburbiltzeko: "la ignorancia de la ley no exime de su cumplimiento".

Egin dezagun nahi duguna, begira dezagun beste aldera hala nahi izanez gero, baina guri ere iritsiko zaigu egoera horri aurrez aurre begiratzeko tenorea.

Niri dagokidanez, oraindik ez dut batere presarik.

Amen.

Oharra: bihar beteko du ofizialki urtebete Pedradas blogak.

etiketak: Harrikadak
leire
leire dio:
2007/01/26 19:29

atzo irakurri nionean, harrituta gelditu nintzen, eta egia esan oso ausarta iruditu zitzaidan.

Heriotzaz ez dugu berbarik egiten, eta inguruko bati familiakoren bat hiltzen zaionean, ez dakigu zelan jokatu; ezta zer egin horren aurrean ere.

Udan guk aitarena bizi izan dugu. Gertuko ezagun batzuek ihes egin digute, ez zekitelako zer egin, zer esan. Ia beti gazteak edo heldu-gazteak. Horretarako behi adin bat ezkero, askoz naturago jaokatzen du jendeak.

Ni asko kontsolatu nau heriotzaz berba egiteak. alibiatu. Tabu bat apurtu izan dut, morbosoa izan gabe. Beharbada ez da ulertzen, baina horrela izan da

Zorionak gaztelaniazko lehengo urteagatik! Besarkada bat

alajaina!
alajaina! dio:
2007/01/25 01:29

nik irrifarre galante bota dut Ortizena irakurtzerakoan. ironia pila erabiltzen du testuan, eta dibertigarria da.

Hil egiteari buruz ez zait gustatzen hitz egitea. Agian oso gaztea izango naiz. Ala nire burua oso gaztea ikusten dut.

gainera, HIL EGITEA ez al da erahiltzea, hilketa eraikitzea? :-D

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter