Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / La Jungla Sonora irratsaioak egindako lana

La Jungla Sonora irratsaioak egindako lana

Mikel Iturria 2007/01/04 22:51

En castellano

Betiko kontuetara bueltatuko naiz, gainerakoan jai baitugu.

Joseba Martin irrati-gizona da euskaldunon John Peel. Ingelesek ez bezala, abantaila dugu guk: bizirik dagoela. Espainiako irrati publikoetan lanean ari diren beteranoen kasuan ez bezala, Euskadiko irrati publikoan, oraingoz, ez dutela jubilazio bidean jarri (nahiz bere jefeek gustura bidaliko zuketen kalera).

La Jungla Sonora 1989 urtean abiatu zen Radio Euskadin musika-irratsaio gisa. Izan du programak gorabeheraren bat edo beste, baina bizirik dirau.

Gaur egunean Estibaliz Sainz da Josebaren osagarria astelehenetik ostiraleko ordubeteko saioak (15:00etatik 16:00etara, eskerrik asko, Jon) eta larunbat gauerdikoak egiteko. Kolaboratzaile finkoak dira ere Eduardo Ranedo eta Fernando Gegúndez. Josebaren jarduna ezaguna da ere Berria egunkariarentzat egiten ditu kontzertuen kritikengatik.

Gaur aipatu nahi dudana da "La Jungla Sonora Conciertos" diskoa plazaratu duela Radio Euskadik, 1998tik hona grabaturiko 2000 kanten aukeraketa (20 abesti). Urtero 50-60 kontzertu grabatzen omen dituzte emisoran eta dagoeneko fondo aparta osatzea lortu dute.

Urtzi Urkizuk Berrian galdetu zion ea beste 17 urtez aritzeko energia eta gogorik ba ote zuen:

"Bai. Etxean bilduma ugari ditut, irratian disko interesgarri pila bat dago jartzeko. Hau ez da inoiz amaitzen. Saiatzen gara irratsaioan urtero gauzak aldatzen, berritzen, musika interesgarriena entzuleari helarazteko".

Espero dezagun horrela izatea. Ea gure belarriek ere osasunez entzuteko aukera duten.

Post Scriptum: ia ahaztu egin zait esatea, baina faltan botatzen dut Cristina Ardanza, orain bakarrik publizitate tarteak egiten duen kazetari bikaina.

etiketak: Harrikadak
alajaina!
alajaina! dio:
2007/01/16 14:59

"Prezioa: uste dut Radio Euskadik hori baino merkeago sal ditzakeela horrelako produktuak. Arrazoi duzu."

zenbat balio du Makalaren disko berria, EITBren laguntzarekin argitaratuta?

iturri
iturri dio:
2007/01/16 21:44

Aupa Alajaina:

Gauza bera esan daiteke Makalaren diskoarengatik.

Dena den, zenbat balio du disko horrek?

alajaina!
alajaina! dio:
2007/01/17 12:37
jon
jon dio:
2007/01/13 13:02

Aupa Iturri

uste dut La jungla sonoraren eguneroko ordutegia 15:00etatik 16:00etara dela. Larunbatetan monografikoak eskaini izan dituzte, gauerdian oker ez banago, baina ez dakit jarraitzen duten horrekin...

iturri
iturri dio:
2007/01/05 20:46

Aupa Iban:

Diskoa ez dut entzun eta ezin dut, beraz, nire iritzia eman.

Prezioa: uste dut Radio Euskadik hori baino merkeago sal ditzakeela horrelako produktuak. Arrazoi duzu.

Dena den, nik hemen aitortu nahi nuen irratsaio honek egindako lana.

Ondo segi.

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2007/01/05 14:08

Aurrekoan erosi nuen diskoa Arrasaten. Bazeuden artista batzuk asko interesatzen zitzaizkidanak: Bide Ertzean, Elliott Murphy, J. Muguruza, Ama Say, Cancer moon... Eta akustikoenak direnak hobeto, baina "zaratatsuenak"... disko deskonpentsatua eta EITB kalera atera eta 15 euroan saltzea garestia.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter