Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Erakusleihoa urria-abendua 2006

Erakusleihoa urria-abendua 2006

Mikel Iturria 2006/10/15 10:36

Propaganda. Prentsa-oharretik egokitutakoa.

2004aren hasieran Ernest Lluch Kultur Etxeak abian jarri zuen Erakusleihoa programa. Hilean behin, arratsaldeko 19:30etan, areto nagusian esperimentatzeko asmoz sortutako formatu txikiko ikuskizunak aurkezten ditugu. Emanaldiak dohainik izaten dira.

Denbora tarte honetan 19 ikuskizun programatu ditugu: Uztail Oparo Ostean (Harkaitz Cano, Igor Calzada eta Oianko Txoperena), Tüsüri, Tzesne, Esqalera poésika, Xabier Erkizia, Pako Aristi, Yolanda Castaño, Mugaldekoak (Edu Zelaieta, Beñardo Goietxe eta Raul Garcia), Itzalak (Iban Zaldua, Jabier Muguruza eta Roberto Yaben), Gaizka Sarasola, Zura, Antzerkiola Imaginarioa, Ahulkiak (Harkaitz Cano, Patxi Santamaria eta Itziar Lamuedra), Larrujolearen semena, Iglu (Joseba & Maddi Irazoki), Ez Ezetz & The Uk ezin, Bilbo Dub Jukebox (Paddy Rekalde), Emetik bertso-kabareta eta Arrotz Begi bertso-trama.

Denboraldi berriari hasiera emateko, urriaren 19an Erloju Lehorrak ikuskizunaren azken saioetako bat ikusteko aukera izango duzue. Bertan, Mikelazulo elkarteko kide diren Idoia Beratarbide (pintura), Antxon Gutierrez (musika) eta Oier Guillan (hitzak) egileek hartzen dute parte.

Poesiak, narrazioak, musikak eta pinturak bat egiten duten lan honen asmoa da, umorea baztertu gabe, pertsona orok bizitzan dituen erabaki behar eta inflexio puntuen inguruan gogoeta egitea. Egunerokotasunean gauzatzen diren utopia propioen aldeko borroka txikiak, amets handiak eta kontraesan gertuak aurkitu ditzake bertan ikusleak, zortzi pertsonaiaren istorioak eta zortzi poemetan barrena.

Azaroaren 16an, berriz, Julia Cristina musikariak "Viéndola venir" ikuskizuna estreinatuko du. Dulce Chacón, Flavia Company, Chantal Maillard, Cristina Peri Rossi eta Eli Tolaretxipi poeten lanak musikatu ditu, besteak beste. Emanaldiari jarri dion azpititulua "exaltaciones de la subjetividad" da.

Urtea amaitzeko abenduaren 14an Karmelo C. Iribarren poeta donostiarraren irakurraldia izango dugu.

etiketak: Kultur harrikadak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter