Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Strubell eta euskaldunak

Strubell eta euskaldunak

Mikel Iturria 2006/10/13 19:00

Herenegun ikusi nuen Zabaldun elkarrizketa potoloa egin ziola Bartzelonako Euskal Etxeko norbaitek Toni Strubelli. Atzo kanpoan egon nintzen egun osoan, baina gaur goizean irakurri ondoren, Tonik dioenak merezi duela esan dezaket.

Hori bai, ez nago ados bere ikuspuntuarekin: haren iritziz, eta laburbilduz, euskaldunok kataluniarrek baino hobeto defendatzen ditugu erroak. Nik, berriz, hemengo zero akats herria ez dut ikusten eta hango intxaurrak, urrutikoak agian, gureak baino ugariagoak eta hobeak direla uste dut. Egia da bi errealitateak ondo baino hobeto ezagutzen dituela Tonik.

Elkarrizketa goitik bera jarri dut gazteleraz hemen. Gauza bat aipatzearren, ondorengo hau aipatuko dut. Blogariak galdetzen dio Correllenguari buruz, hango Korrika, eta hau erantzuten du Tonik:

"Eta arrakastatsua da gainera. Baina horri buruz ez du La Vanguardiak ezer esango. Euskal Herrian, Diario Vascok berak ere lehen orrialdean aterako du, errealitatetik at geratuko da bestela. Euskaldunek gaitasun ikaragarria duzuelako, militantziatik abiatuta, gizartea aldatzen duten gauzak sortzeko. Ikastolen sarea izan daiteke adibide on bat".

Diario Vasco aipatu duenez, duela urtebete Gipuzkoan konpetentzia egiten saiatzen ari den periodikoaren ohitura txar bat ekarri nahi dut hona gaur. Noticias de Gipuzkoak badu jende askok, nik tartean, irakurtzen duen koadrotxo bat 3. orrialdean, "¿Sabía que…?" izenekoa. Askotan, irakurri ondoren, pentsatu dut zer nolako txorakeriak jartzen dituzten. Gaurkoa, berriz, Diariok eta Correok ez lukete hobetuko:

"¿Sabía que… en un restaurante de la Parte Vieja donostiarra, Javier Clemente lanzó una apuesta a sus compañeros de mesa a que la Real bajaba a Segunda y nadie se atrevió a aceptarla?"

Niretzat horrelako txutxumutxu merkeak publikatzea kalte egiten dio, lehenik eta behin, hori argitaratzen duen komunikabideari; bigarrenik, ez du ezer aportatzen; hirugarrenik, Vocento taldearen giputxiak vs. bizkaitarrak tradizioa kaskarrenaren adibide onenetakoa da…

Eta hementxe geratuko naiz. Ez dut bide honetatik jarraitu nahi...

etiketak: Besteen harrikadak
loretxoa
loretxoa dio:
2006/10/14 16:32

Zer gixa horrek?

Nik Diario de Noticias, Iruñekoa, irakurtzen dut. Onartzen dut batzuetan auzo-lotsa ere ematen didala zein txorakeri publikatzen dituzten irakurtzeak, bainan esames, konfidentzial, zurrumurru eta alakoak asko gustatzen zaizkit. Zer eginen diogu bada...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter