Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Zezenketak Donostian

Zezenketak Donostian

Mikel Iturria 2006/08/22 19:04

En castellano

Joan den mende bukaeran Donostiak zezenplaza behar zuela-eta, Ilunben plater bolantea jarri zuten. Zenbat komeri eta sesio plaza hori egiteko! Nahikoa da Nuevo Desarrollo de Anoeta jartzea googlen jakiteko legeak nola toreatu zituzten.

Gustatuko litzaidake jakitea urtean zehar zenbat aldiz erabiltzen den. Oker ez banago, buruz ari bainaiz, bere garaian aurkeztu ziguten plangintzan 50 bat erabilera aurreikusten zituzten urtean zehar. Erabilera gutxi zirela ihardetsita, bultzatzaileetako batek esan zuen Anoeta Estadioa gutxiago erabiltzen zela. Eta arrazoi zuen.

Zorionez, zezenketetara gero eta jende gutxiago doala dirudi eta zezenplaza kontzertuetarako toki aproposa ez denez, Gipuzkoa Basket taldeak ACB txapelketan aritzeak salbatuko du aurten behintzat plaza madarikatua.

Aste Nagusiari kasu gutxi egin diot aurten ere, baina pasa den astean Donostian egoitza duten bi telebista lokaletan bota dituzten zezenzaleen solasaldiren bat edo beste ikusi dut. Kasposoak izanik ere.

Grazia egin zidan Vocentoko telebista lokalaren solasaldian, berriz, zezenketen aurka daudenek eginiko zerbaitetaz ari zirela, aurkezle lanetan zebilenak Joaquín Sabinaren esaldi bat botatzea zezenketak goraipatzeko.

Uste dut honetaz ari zirela. Abuztuaren 12an eginiko manifestazioaz. Gogorra da kartela, ezta?

etiketak: Harrikadak
patxi lurra
patxi lurra dio:
2006/08/28 21:59

Horixe ei dira zezenketak Mitxelko Uranga filosofiaren irakaslearen ustez:Pornografia sinbolikoa.

Haren artikulua mamitsua da zinez ("berria" 2006-08-27), izenburuaren haritik tiraka "zezenketaren eta sexualitatearen arteko erlazioa ukaezina bada" eta "Zezenketa arrautza kontua da" topa ditzakegu.

Ondo, baina artikuluaren hasikera bera holakoa da: "Animalia baten erailketa gizaki batena bezain krudela kontsideratuko den eguna iritsiko da (Leonardo da Vinci)" eta "Ezagunak dira herriko plazetan jendearen aurrean egiten ziren torturak, eta oso ezaguna eta aztertua, jendeak ikuskizun horren aurrean nabaritzen zuen plazera."

Sadismoaren kontuan ados gagoz, gizakiok morbosoak eta krudelak gara, batzuk zezenen torturagaz gozatuko dabe, bestetzuk beste gauza morboso batzuekin lortuko dogu plazerra. Baina animalien sufrimenduari jagokonez..., tira! Argi dago sufrimendua pairatuko dabela torturatuta izatean, zelan bestela, baina ezin izango dogu sekula neurtu zenbateko oinazea sentitzen daben. Are gitxiago gizakion sufrimenduekin parekatzea. Geure oinazeak eta minak neurtzeko modurik objetiboa ez deukogu, atara kontuak zezen edo ahuntz batenak kuantifikatzen saiatzean!

Bestela, artikulu txukuna Urangarena.

francis earth
francis earth dio:
2006/08/24 01:46

Parrokianok lehengo egunean aditz ederra asmatu eban gaztelerazko "torear": Zezendu. Itzela! Beraz, zezentzaileak (zezenhiltzaileak) be bai.

Zezenketen aurka Bilbon.

Zezenketen aurka hainbat lekutan.

Gehituko dot zeure artikuluaren linka Ahuntzarenean, Fountain, zeure baimenagaz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter