Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Bigarren eskuko euskalduna

Bigarren eskuko euskalduna

Mikel Iturria 2006/03/24 01:05

Duela hiruzpalau hilabete jarri nintzen harremanetan Giorgio Bassmattirekin. Erakusleihoa programaren berri eman nion eta bertan parte hartzera gonbidatu. Baietz erantzun zidan berak, egingo zuela zerbait. Eta gaur izan da eguna: "Eta bapatean" emanaldi bakarra (aldatzekotan egon da: ETA bapatean).

Amodioa gaitzat hartuz, izaki imaginario baten ibilbide kronologikoa musikatu du gure artistak. 8 kanta. Abesti bakoitza hamarkada bati zegokion. Eszenatokian aulki (ahulki) batean eserita. Gitarra lagun. Mikroa. Paperak. Ura ere behar izan du.

8 kanta sortu ditu tipoak hain denbora laburrean. Kontutan hartuz bulegoko lana, bulegotik kanpokoa, euskaltegia eta nik ezagutzen ez ditudan beste zenbait konpromiso, ez da makala izan erronka.

Are gehiago: lehenengo aldiz aritu da euskaraz. Gitarra lagun. Ahotsa ere bai. Beldurra etsai. Pop ukituak, folk apunteak, ahoskera nerbiosoa, eztula, aldez aurretik grabaturiko pasarteak, gurasoak, euskaltegiko ikaskideak, Anoeta Estadioaren beldur eszenikoa.

Aurpegi galanta zuela esan diot bukaeran. Eta ez zaio gustatu. Egia da: aurpegi galanta duela idatziko dut hemen, jendaurrean, sarean gera dadin. Ez du konnotazio negatiborik nik adierazitakoak. Ez, artista errespetatzen baitut eta ez delako erraza izan proiektua. Emaitzaren muestra bat hemen.

Apunte honen izenburuan azaltzen den esaldia bota du bere burua definitzeko: euskaldun berria ez, zaharra ere ez. Bigarren eskuko euskalduna.

Pentsatzeko moduko esaldia. Biba zu!

etiketak: Kultur harrikadak
bassmatti the basque rice
bassmatti the basque rice dio:
2006/03/24 11:30

thnks zure hitz politengatik, txo.

aurpegia galantena beste aldetik ulertu nuen, lagun. Gitarra hartzea eta abestea ez da aurpegia izatea, batek barruan duen behar bat betetzea baizik.

ez zait argi geratu gustatu al zaizun ala ez:-D baino deskribapena, primerakoa izan da.

Miguel
Miguel dio:
2006/03/24 15:32

Ezin izan nahiz pasa...beti bezala... Beste batean izango da, Bassmatti jauna. Gaurkoan, Iturri jaunaren deskribapenarekin geratuko naiz. Oso ona! :)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter