Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Basterretxea aitáren kontra

Basterretxea aitáren kontra

Mikel Iturria 2006/02/22 08:30

Nestor Basterretxea aitáz akordatu da Berrian.

Galdera: Txillidaz Oteizaz bezain oroitzapen onak dituzu?

Erantzuna: Ez. Nevadan (AEB) euskal artzainen omenezko eskultura egiteko lehiaketa irabazi nuen behin. Hori baino lehen, Larrea, Mendiburu eta hirurok bildu ginen, eta lehiaketa horretara aurkeztea pentsatu genuen. Txillidak gure asmoen berri izan zuen, bere agentearen bitartez. AEBetan zer edo zer egiteko aukera bazegoela jakin zuen. Hegazkina hartu eta han azaldu zen, gu hirurok ezer ez ginela esanez. Euskal eskultore bakarra bera zela esan zien amerikarrei. Oteiza ez zuen aipatu ere egin, jakina. Egunen batean Beste Txillida idatziko du norbaitek. Besteen gainetik gailentzeko, edozer gauza egiteko gai zen. Ahalegin biziak egin zituen gu erditik kentzeko. Faxista hutsa zen. Bere aita Molaren gizonetako bat izan zen Gipuzkoan. Jendeak ez zuen benetako Txillida ezagutu, ez daki nolakoa izan zen, edo bai, baina ez dugu memoria historikorik. Pena da, zeren memoriarik gabe ez gara ezer. Memoriarik gabe lehengo faxistak oraingo demokratak dira.

Irune Berrok eginiko elkarrizketa osorik

Patxi
Patxi dio:
2006/02/25 18:42

Aupa iturri.

Ea noiz ikusten duen argia "Beste txillida" horrek.

Ea ateratzen denean, bere gertukoek zer dioten, nola defendatzen duten.

Oteiza eta Txillida atzera lagun egin ziren azkenean. Horrekin ere gogoratzen naiz ni.

Dana dala, bai atentzioa deitzen dit Basterretxearen esandakoetatik, gauza batek: "bere aita Molaren gizonetako bat izan zen Gipuzkoan"

Gure gurasoek egindakoak guk ordaindu behar ditugu? Gure gurasok, anaiek, lehengusuek egindakoen-izandakoaren erantzule gera?

Txillida faxista bazan, bazan, baina bere aita zer izan zan, nere ustez soberan dago, edo egon behar luke, Txillida definitzeko garaian.

iturri
iturri dio:
2006/02/25 18:52

Kaixo Trapero:

Arrazoi osoa duzu. Askotan guraso fatxa baten seme-alabak zoragarriak dira.

Edo, okerrago, guraso zoragarri batzuk seme-alaba kabroi batzuk izaten dituzte.

Hanka sartzen du hor Basterretxeak. Nabari zaio minduta dagoela "el aitá"rekin. Hori bai.

josu
josu dio:
2006/02/22 21:15

zuzenketa bat bakarrik,

kazetaria Irune Berro da. Ez Berrio

iturri
iturri dio:
2006/02/23 01:28

Eskerrik asko, Josu.

Egina dago jada.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter