Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Erre ke erre

Erre ke erre

Mikel Iturria 2006/02/08 08:30

Erretzeari bai, erretzeari ez. Agindua indarrean jarri zela hilabete pasa da. Hainbeste aldatu al dira gauzak? Horrelako neurriak behar al genituen? Zenbat taberna dago ez erretzaileentzat? Zergatik debekatu lantokietan erretzea?

Duela bizpairu urte erabaki nuen Kabigorri elkarteko kide bihurtzea. Besteak beste, leku fisiko bat duen soziedade bateko kide izateko. Eibar.org elkartearen etxea hau da. Ez da gutxi, baina bertan ezin da afaririk egin, ezin da kontzertu bat ikusi, ezin da trago bat hartu…

Joan den asteko astelehenean hurbildu nintzen lehenengo aldiz urteko asanblada orokorrera. Berandu iritsi nintzen, baina 25 bat lagun zeuden bilduta. 120 bazkide garela kontutan hartuz, asistentzia handia.

Urteko kontuak, bazkide gorabeherak, egiten ari garen obra (inbertsio handia eskatzen duena baina txoko gastronomikoa izateko aukera emango diguna)… eta erretzea/ez erretzeari buruzko kontuak tartean.

Bi espazio izango ditu elkarteak obrak egin ondoren. Soziedadea eremu pribatuan sartzen denez, ez zen derrigorrezkoa erabaki bat hartzea, baina gaia puri-purian dagoenez eztabaida planteatu zuten bazkide batzuek.

Harritu ninduen bi aldeetan zeuden bazkideek nola defendatu zituzten bakoitzaren posturak, inor mindu gabe, giro lasaian, patxadaz. Ez nago ohituta horrelako egoeretara. Erabakia hurrengo baterako utzi zen, baina hamar bat minutuz eztabaida hezitzailea entzuteko parada izan nuen.

Joan den astean, Nacho Vegasen kontzertua izan zen Egiako Kultur Etxeko Gazteszenan. Espazio horretan erretzea debekatzen duen agindua praktikan jarri zenetik lehenengo emanaldia niretzat. 400 bat ikusle elkartu ginen eta erretzaileek kanpora atera behar izan zuten bizioa elikatzera (gutxi batzuk izan ezik, pilotazaleagoak edo). Eta ez zen ezer gertatu. Noizean behin etxe horretan antolatzen diren gau festa eternal horiek, beste kontu bat izango dira, fijo.

Herritarrak, orokorrean, moldatu garela dirudi. Baina erakundeak? Madrilgo Gorteek egin dute legea, Eusko Jaurlaritzari pasa zioten kontrol lana eta honek ostikoa eman dio opariari, udalen eskuetan utziz. Hiru lurraldeetako udal gehienak gozoak jarri dira.

Tabako-makinak dituzten tabernek eta estankoek pakete bakoitzaren prezioa maizago aldatzeko ohitura hartu behar izan dute. Multinazionalek gasolinaren prezioa baino sarriago aldatzen baitituzte prezioak orain. Barre egiten digute guri eta barre egiten diote estatuari.

Salgado ministrari kasu egin ezkero, alkoholaren aurkakoa izango da hurrengo gurutzada. Gai da/dira horretarako. Erre ke erre.

etiketak: Harrikadak
patxi lurra
patxi lurra dio:
2006/02/08 16:02

Lanean, Arrasaten, nahiko ondo betetzen dau jenteak agindua. Eta neu be harritu nau horrek.

Etxean, Bilboko Udalak baloia airera bota dau, Eusko Jaurlaritzatik jaso eta gero.

Gari
Gari dio:
2006/02/08 10:21

Nik ere pasa den ostiralean izan nuen elkarte gastronomikoko urteroko bilera. Tabakoaz ez genuen hitz egin, baina harritu nintzen ere zein erraz hartu genuen emakume bazkideak onartzeko erabakia. Gaia planteatu zen, eztabaida pixka bat eta botazioa. Kontutan izan nire elkarteko bazkideen hiru laurdenak 70 urtetik gorakoak direla.

Gainera, eztabaida gogorrenak ere segituan ahazten dira, naturaltasun osoz. Eztabaida beroa izan arren, errespetua gailentzen da momentu gogor horren ondoren.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter