Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Urdaiazpikoa eta lotsa

Urdaiazpikoa eta lotsa

Mikel Iturria 2005/12/29 08:00

Atzo argitaratu beharreko mezu horietako bat izan zitekeen (badakizue jolas hori: benetan arituko dira? gezurretan arituko dira?), baina ez. Bene-benetan ari naiz eta, gainera, duela zenbait egun irakurri nion horren berri Juan Varelari. Varelak kontatzen zuenez, Diputatuen Kongresuko presidenteak, Manuel Marín jaun txit agurgarriak, lortu omen zuen talde guztiak ados jartzea eta 1770 gabon-saski urdaiazpikodun banatzea. Hasiera batean, PP alderdikoek ez omen zuten nahi denei urdaiazpikoa ematea (urdaiazpikoa diputatuentzat bakarrik), baina presidenteak komentzitu ditu komentzitu beharrekoak: denek izango dute urdaiazpikoa.

Eta ez da aurtengo kontua, iaz ere antzeko-parezido. Eta nortzuk dira denek? 350 diputatu, Trantsizio garaitik mahaikide (ez HBko) izandako guztiak, zenbait diputatu ohi ilustre (ohi non jarri izan daiteke kontua: "diputatu" edo "ilustre" berben atzetik), Kongresuan lanean ari diren 700 funtzionario, talde parlamentarioen langileak, poliziak, sanitarioak eta 200 bat kazetari.

Varelak dio berak ezagutzen duela oparia bueltatu duen kazetari bat. Zenbat egongo dira horrelakoak? ("Zer egingo zenuke zuk, iturri?" galdetu dio barruko ahotsak. "Ez izan kabroia!" esanez isildu du).

Batzuk zorteko izateko norbaitek pagatu behar. Norbait hori asko da: DNIdun españolitoek 155.000 euro jarri beharko dituzte Marín eta enparauen eskuzabaltasuna estaltzeko. Ederto.

Hemen ere (SMS bidezko lehiaketa antolatu beharko dugu "hemen" hori zehazteko, baietz Oleg?) gertatuko dira horrelakoak. Esplendidoak baikara diru publikoarekin.

Lagun batek esan zidan pasa den astean Jaurlaritzako sailburu batek bidali ziola litografia autentikoa ez-dakit-zein-euskal-artistarena (bai, badakit zein den euskal artista hori, baina itsusia izango litzateke hemen bere izena agertzea. Berak ez baitu errurik. Igual hobe da jartzea banaketaren arduraduna Madrazo jauna izan zela). "To! Klub mugatu bateko kide haiz! Eta hori horrela dela frogatzeko hona hemen serie mugatuko litografia politta" esanaz bezala.

Jaurlaritzan horrelakoak ez dituzte supuestamentian ezkerrekoak direnek bakarrik egingo, ezta? Besteek ere horrelakoak egingo dituztela pentsatzen dut. Eta pentsatzen jarrita ez da Jaurlaritzako kontu soila izango. Eta Foru Aldundietan? Eta Nafarroako Gobernuan? Pasa dezagun gure Ponte da Amizade partikularra (Bidasoa ibaiaren gainean dagoen Santiagoko zubia): Baionako prefetak berdin jokatuko al du? Hau da, hain eskuzabal? Igual bai edo igual ez. Batek daki!

Olentzerori gutuna bidaltzeko garaia pasa egin zait (lehenago espabilatu behar). Baina SMS bidezko lehiaketa egin bitartean (gero ere jarraituko dutela iruditzen zait) hemen bada Ekialdetik datorren hirukote xelebrea. Gameluak erabiltzen dituen hirukotea, badakizue. Saiatuko naiz garai batean egiten nien bezala, gaur ere eskabidea beraiei egiten:

"Hirukote santua:

Olentzerori pazientzia, indarra, etsipena eta inteligentzia eskatu diot, baina beste zeozerren beharra dudanez, pentsatu dut zuei eskatzea: gure agintariei (eta boteregunetik gertu daudenei) lotsa pizarren bat ekartzea 2006 urteari begira.

Post Scriptum: niri ere pizarren bat ekarri ezkero, ederto".

Apuntearen Post Scriptum

Inprimatu egin du gutuna. Irakurri du akatsak topatzeko asmoz. Ondo da dena. Mahaiaren azpiko kajoitik atera du gutunazala. Sartu du papera. Gutunazalean idatzi du helbidea letra txarraz. Remitea ere jarri du. Bihar joango da Posta Bulegora.

Eskatutako lotsa iritsi bitartean 2005a badoala eta 2006 badatorrela ospatzera gonbidatu dutela gogoratu du. Eta joan egin da kopa bat hartzera.

etiketak: Harrikadak
iturri
iturri dio:
2005/12/31 12:36

Ez nuen gizon hau ezagutzen, baina hemen irakurtzen dudanez Valentziako Gorteetako presidentea da eta 89 plasma telebista banatu ditu parlamentarien artean. Batzuk bueltatu dute oparia.

Iaz kamara digitalak banatu zituen.

Hurrengo urteari begira, proposatzen diot oparitu ditzala ordenagailu eramangarriak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter