Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Zaharrak berri

Zaharrak berri

Mikel Iturria 2005/10/22 17:43

Gaur bukatuko dira Donostian 80 urteko bi pertsonei buruzko erakusketa bana. Bata Un tal Eusebi. L´artista pensionista; bestea, Patxi Olideni buruzko Itxastresna 1970-1978 Donostiako Liburutegi Nagusiaren Ekitaldi Aretoan paratu dutena. Gandiaga Topagunean, berriz, aste honetan zabaldu dute Manuel Lasarteren omenez eginikoa.

Joan den asteartean, Eusebirena aitzaki hartuta, María Socorro Luis poeta eta Jose Ramon Salsamendi margolaria izan genituen hizketan kultur etxean. Biak 80 urte ingurukoak.

Gure zaharrek diotena kontutan hartuko al dugu? Arreta gehiago eskainiko al diegu? Apunte batzuk honi buruz.

Zaharrak eta gazteak

Zenbat pertsona dago inguruan oraindik gazte sentitzen dena? Joder! Gaizki daramat nik kontu hau. 37 urte ditut: nola izango naiz ni gaztea? Ez, jada ez naiz gaztea. Bizitzaren beste fase batean nago: kreditua dut buruan, etxea, ez dakit zer kezka...

Behin bilera bat izan nuen elkarte bateko kideekin. Etorri ziren niregana laupabost lagun. Aurkezleak: "Elkarte hau 20-34 urte bitarteko gazteek osatzen dugu...". Ez nituen ezagutzen, baina barru-barrutik atera zitzaidan: "Ez nekien 34koak (orduan adin hori nuen nik) gazte ginenik". "Barkatu?". "Ba horixe, ez nekiela 34 urte ditugunok gazteak ginenik?" "Ba ni gazte sentitzen naiz". "Bai, tira, hori beste gauza bat da. Zuk esan duzu: ez zara gaztea, gazte sentitzen zara".

Luis eta Salsamendi: gauzak egin bizirik jarraitzeko

Oriotarra da Salsamendi. Esan bezala 80 urte ditu, baina honek bai sasoia! Gizon langilea, geldirik egoten ez dakien horietakoa. Ebanista, pelukeroa, pintorea. Kontatu zuen nola 30 urtetan atera den igande eta jai-egun guztietan pintatzera, Loiola auzoko Rezola margolariarekin. Azken hau hil ondoren, gaur egun honen semearekin ibiltzen omen da.

Hona ekartzeko moduko gauza bat: "Pena hartzen dut herrian, arrantzale izandakoak portuan ikusten ditudanean ez dakitela zer egin. Aspertu egiten dira eta taberna noiz ireki zain egoten dira".

María Socorro Luis emakume samurra bezain zaildua da. Maistra izandakoa, sei seme-alabaren ama, jubilatzeko ordua iritsi zenean, gogoz kontra hartu omen zuen albistea.

Azken urtean eskolaz aldatu egin zutela esan zigun. Lankideekin ondo moldatzen omen zen destino berrian, baina jubilatzekotan zegoela enteratu zirenean beste modu batez begiratzen ziotela. Okerrago, noski.

Erretreta hartu ondoren, Martuteneko gartzelara joan omen zen atzerritarrei gaztelera klaseak ematera. Poesia liburu bat argitaratu du eta gaur egun ere baztertutako jendearekin ari da lanean.

Lasarte eta Oliden bikotea

Manuel Lasarte eta Patxi Oliden lagunak dira. Lasarte ezaguna da. Nahiz eta ni ez izan oso bertsozalea, jarraitu dut haren ibilbidea, Lasarte, Lasarte baita nire familian.

Oliden, berriz, ez nekien nor zen, surf mundua urrutitik jarraitzen dut-eta. Lehengoan Berrian irakurri nuen hari egindako elkarrizketa interesgarria. Urriaren 20an publikatu zuten Tartea gehigarrian eta sarean ez dagoenez kuadernillo hori, ezin jarri loturarik hemen.

Bi gauza bukatzeko

Baga: garrantzitsua dela gure zaharrei kasu egitea. Asko ikasiko dugu beraiek entzuteko denbora bat hartzen badugu. Gaurko Berrian Villabonako 80 urte inguruko aiton-amonekin aurrera eraman behar duten proiektu baten berri irakurri dut (hau ere Tartean). Diotenez, Eibarren Asier Sarasuak eta konpainiak egiten ari direnaren antzekoa. Eibartarren ahotan.

Biga: María Socorro Luis poetaren berri galdetu diot orojakileari eta apenas aurkitu dut pulamentuzko loturarik. Emakumeak ez dira agertzen sarean?

etiketak: Harrikadak
iturri
iturri dio:
2005/11/02 19:59

Titulu hau mezu honi jarri nionean, ezaguna egiten zitzaidan izenburu hori. Eta ez nekien zergatik.

Hau da, banekien zer esan nahi zuen zaharrak berri espresioak, baina pertsona nagusiekin loturiko mobida batekin lotzen nuen.

Gaur goizean esan dit lankide batek Euskadi Irratian badagoela saio bat izen hori duena. Igandeetan emititzen dute, goizeko 7:15etatik 8:00etara.

Eta hemen idatzi nahi izan dut.

Patxi
Patxi dio:
2005/10/23 17:45

Zaharraren aurrean, oso garrantzitsua da ematen duen irudia baino harago jutea. Lerro artean irakurtzen jakitea. Zahar askok ez dute neurririk, astunak izan daitezke, edo isilegiak, edo beti gauza bera esaten ari direnak, aspergarriak itxuraz... Baina lasaitasuna badezu, entzuten saiatzen bazera, sekulako jakituria antzemango diezu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter