Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Kaxmir estanpatuaren haluzinazioa

Kaxmir estanpatuaren haluzinazioa

Leire Narbaiza 2012/11/30 14:00
Ostiraleko katekorratza

Pasa den astean, kontatu dudan moduan, ile-apaindegian izan nintzen. Bertan, ile-lehorgailuaren barruan nengoela, bihotzeko aldizkari bat "ikusten" ibili nintzen; argazkiei erreparatzen, alegia.

Hara non argazki hau aurkitzen dudan:

Aaaaaa! oihukatzeko gogoa izan nuen. Nola! Traje osoa estanpatua eta alkandora ere bai? Baina, baina, baina...

Esan beharra daukat, jantzi bakoitza solte, gustuko dudala. Prakak ausartak dira, baina kaxmir estanpatua oso gogoko dut, baita koloreak ere. Dena nahastean? EZ!!

Miguel Bose ez dut oso gustuko, ez bera ez bere musika. Hala ere, beti miretsi izan dut janzteko orduan izan duen ausardia eta berritzeko indarra. Aitortu behar dut estiloa baduela eta gizon oso erakargarria izan dela.Dena dela, hau gehiegi da!

Katekorratzerako goiko argazki bila jardun nuenean, deskubritu nuen ez zela hanka-sartze puntual bat estilismo hori, baizik eta bere biran erabili duen arropa.

bose kontzertua

Jaaka bera baina beste alkandora bat. Hau ere estanpatua!

bose1

Hemen beste argazki batean hobeto ikusten da.

bose3

Baina jaka estanpatu gehiago ere badauzka!

Eta, gainera, txalekoa darama, eta hau ere estanpatua!!

bose5

Alkandora loreduna, txaleko estanpatua, jakan kaxmir marrazkiak, eta prakak marradunak!!!!

bose7

Hemen beste praka batzuekin. Hobeto baina ipurdi baxukoak (Cagados edo Saggin pants)!!!

bose8

Kaxmirreko amebak nonahi! Baita lepokoak ere

bose10

Tori konjuntoa!

bose12

Eta amaitzeko beste alkandora bat kaxmirduna beste praka estanpatu batzuekin!

Ez dakit zer pasatu zaion, edo Indiara joan den bidaian eta denda oso bat erosi, baina hain beste lore, ameba eta kaxmir ikusita, haluzinazioa ez ote den pentsatzen hasita nago! Ai, ama!!!

oier g
oier g dio:
2012/12/02 21:37
Ai, krisisa krisisa.
Gaixuak etxeko kortinoiak kendu dittu (bai, zera garbitzeko erabiltzen dirazenak) eta erropa barrirako dirurik ez zekanez, ba...
Uno por otro, zakillanpotro!
Joseba E.
Joseba E. dio:
2012/12/03 01:00
Akaso bataren janzkera lisergikoa eta besteen galtzerdiak bistan eramateko joera notizia bihurtzeko estrategia hutsa baino ez da. Fast food informatiboa, noski. Bueno, fribolitate apur bat ere beharrezkoa da osasunarentzat eta, gainera, hausnarketa sakonagorako abiapuntu ona izan daiteke. Adibidez, euskaldunoi sarritan kritikatu zaigu esanez formalegiak garela janzteko orduan eta abar. Tira, arrazoi faltarik ez dago kontu horretan baina fashion victim bihurtzeko arrisku gutxiago, ezta? Akaso, modaren kontuetan ere, fast food zale gutxiago daude gure artean.
Joseba E.
Joseba E. dio:
2012/12/11 00:17
...Eta juxtu lotara joan aurretiko erreflesio-otoitz txiki modura, zergatik da hain zaila klasikoa izatea?. Adibidez, non erosi daitezke Stacy Adams botak? Denda fisikoa esan nahi dut, noski. Tira, erromantizismo hutsa da: Tom Waits-en abesti honetan egiten da euren aipamena, "and my Stacys are soaking wet to go waltzing Matilda".

http://www.youtube.com/watch?v=HkOMiA_uGso


http://www.stacyadams.com/shop/style/00035-001.html


Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera