Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Irabazi ala irabazi

Irabazi ala irabazi

Elena Laka 2013/01/11 07:25
Ostiraleko katekorratza: futbolaren filosofia

Gurasooi irakatsi ziguten gure umeei irakatsi behar geniela kiroletan garrantzitsua ez dela irabaztea, parte hartzea baizik. Inportantea ahalegintzea dela eta ondo pasatzea. Onkeria xaloak.

Etorri zen Olentzero, ekarri zuen Juventus futbol taldearen kamiseta (Bangladeshen egindakoa Italiako prezioan erosia) eta egia elastikoaren bizkarrean agertu zen errealitate gordin moduan:  kirolean eredu direnentzako garrantzia duen gauza bakarra irabaztea da, diote eurek. Partida eta dirua, diot nik.

Oier Araolaza
Oier Araolaza dio:
2013/01/11 10:20
Irabaztea galtzea da, galtzea irabaztea. Biba galtzaileak!
http://www.facebook.com/oaraolaza/posts/546628342023239
Joseba E.
Joseba E. dio:
2013/01/11 22:19
Unamunoren esaldi famatua datorkit gogora: "Venceréis pero no convenceréis". Beraz, ezer irabaztekotan hobe bihotzak irabazi.

<iframe width="560" height="315" src="http://www.youtube.com/embed/BOByH_iOn88?rel=0" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera