Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2009 Apirila

Artxiboa Apirila 2009

"Malloku" nun ete?

Irakorle batek galdetu desta ia nun etarata dagon "Malloku" izeneko argazkixa. Etxakixat ba. Artian ni ez nebixan taldian, eta izen horrekin be etxuat ezer topau interneten. Hik diñuan urjauzixa hau izango ete dok? Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/04/30

asterokua eta Erreskate Ikastarua

Euskal Espeleo Laguntza taldian gagozenok periodikoki erreskate ikastaruak egin bihar izaten doguz, eta asteburu honetan tokatzen da: Oñatiko Gesaltzako koban egongo gara alderdi teknikuak lantzen, ikastaruan bigarren parterako (Maiatzan 30-31ko simulakro orokorra Pagomariko lezan, Aralar naparrian). Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/04/27

Bilbo inguruko arrastuak ezagutzen

Gaur turismo pizkat egitteko aprobetxau juagu. Nere zaletasun bardiña daken lagun batzu gidari, Bilboko "Cinturon de Hierro" gotor-lerruan abixa bat ezagutu dogu, Artxandara igoeran. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/04/26

Eztulka mikrofonuan

Eztulka eztulka, ahuntzakin yakuzi batian dzapart egin dogu; 1de3 blogakin hizkuntziakin jolastu dogu pizkat; hau guzti hau Pentanglen musikiakin lagunduta. Horren ostian, Paul, Art eta Franco izan dogu "Bridge over troubled water" kantuan bertsiño bi emoten. Eta azkenik, Antzuolako Asentziok gari kontu gehixago emon deskuz. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/04/21

Aste Santuko speleo kanpaiña emankorra

Kristauak prozesiñuetan, eta jentillak haitzuluetan. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/04/16

Buruntzako guduzelaixan

Lehengunian Buruntzako guduzelaira ostera bizkorra egin najuan, Andoaiñera bidai bat aprobetxauta. Hiru ordu baiño ez najittuan arren, ez neban asko saiatu bihar izan bertan izandako burruka latzen arrastuak topatzeko: hobeto esanda eurak topau ninduen ni. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/04/15

Barrez

Florence Foster Jenkins oin dala 100 urteko friki mediatikua; tono bardiñian etorri da musikia be: "El chorro de voz" (Aceves Mejia), "El tio calambres" (Luis Aguilé), "The woody woodpecker song" (Andrew sisters & Danny Kaye) eta, bertsiño jokuan "Baby elephant walk" (Henry Mancini / Dave Grusin). Bergarako euskalkixa entzun dogu amaitzeko, Juan Lonbidek soluen bedinkaziñuen gaiñian emondako azalpenekin. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/04/14

Aezkoa - Behorra ta putxoak

Ai estudiante, estudiantiak... zelako gauzak egitten zetsen basarrittar gaixuei. Ez detsa ba Joanes gaixuari siñistuarazi behorrak arrautzak erruten dittuezela? Eta ez hori bakarrik... (benetan, estudiante alu honek erpuruetatik txintxilikatzia mereziko leuke). Gehiago irakurri

Geuria da, ta, da, ta Judeo Kristau herria

Aste honetan, fellatioak ezpaiñetarako dittuan onurak aldarrikatu doguz; almogavar muskulotsuen balentriyetaz berba egin dogu bebai, beraz testosterona gaindosi hau gaindittu ahal izateko Marc Bolan eta T-Rexen musikia erabiltzia baiño etxaku geratu. Eta Marc-ek beria emon eta gero, Güntherrei omenaldixa ("Mamma mia gimme a sangria") eta Estatu Bantuetako beste txilipurdi legal bat. Bertsiño joko aboziñaua izan dogu: "Geuria da ta geuria" kantu hiperjatorran jatorri orientala ezagutu dogu ("Shalom alechem"), Los Chimberos, William S Fischer eta Meshugga Beach Party taldiekin. Amaitzeko, Miren Arantzeta elgetarrak ogixari buruzko azalpenak emon deskuz. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/04/08

Heriotzaren begiak

Pazientearen lagun bihurtzea joera naturala da askotan: bere hobekuntzekin poztu, txarraldiekin tristatu... eta heriotzarekin dolutu. Modu horretan lan egiten duenak ez du asko iraungo osasungintzan. Profesionalaren beste aukera bat, harresi gogorra eraikitzea izan daiteke: pazienteari gertatzen zaionak ez alaitasunik ez kezkarik ez sortzea alegia. Baina hori ez da gure laguntza inori emateko jarrerarik egokiena, ez al duzue uste? Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/04/06

Aezkoa - Alkate bat zeruko atarian

Gure zaharren pertsonai mitologikuen artian, ezin falta Jesukristo azkarra eta San Pedro "augustua"; ez azken bidarrez gaiñera. Gaurkuan, Kephas zaharrak zeruko atarixa zeiñi zabaldu ta zeiñi ez erabagitzeko neurri zorrotzak hartuko dittu, mangante gehixago sartu ez deixezen. Gehiago irakurri