Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Buruntzako guduzelaixan

Buruntzako guduzelaixan

Oier Gorosabel 2009/04/15 14:06
Lehengunian Buruntzako guduzelaira ostera bizkorra egin najuan, Andoaiñera bidai bat aprobetxauta. Hiru ordu baiño ez najittuan arren, ez neban asko saiatu bihar izan bertan izandako burruka latzen arrastuak topatzeko: hobeto esanda eurak topau ninduen ni.

 Argazkiak.org | Posiziñuak 360823 © cc-by-sa: txikillana

1936ko Agorrilla. Estatu kolpia gertatu danetik ondiok hillabete pasau ez bada be, altxatutakuak ondiok ez dabe estatuan agintia lortu. Errepublikiari fidel jarraittu daben militarrak eta herri miliziak Araba eta Naparruatik datozen golpistei aurre egitten dihardue. Frantziako mugarako pausua babesteko, gotor-lerro doblia osatu dabe Irun inguruan eta momentuz golpisten erasuei eusten dihardue ahalegin haundixakin. Bidasoatik aurrera egin ezinda, golpistak pausua Hegoaldetik inguratzeko maniobria hasi dabe: Tolosa eta Andoain okupatuta dagoz onezkero, eta errepublikazaliak Oria ibarrian behera erretiratu dira Santiagomendi, Oriamendi, Santa Barbara eta Buruntzako gotorlekuetara.

 Argazkiak.org | Buruntzako tontorretik © cc-by-sa: txikillana

Agorrillan 23ª. Irungo burruka gogorrak gertatzen diharduen bittartian, golpistak Buruntza eraso dabe Donostiarutz pasau ahal izateko. Derrepente basarriraiñok heldu diran arren,  errepublikazalien erantzun bortitzak atzerarazi egin dittu.

 Argazkiak.org | Buruntzatik Derrepente © cc-by-sa: txikillana

 Erasuak Agorrillan 24, 25, 26, 27 eta 28an errepikatu dira, baiña golpistak ezin izan dabe Buruntza mendiko posiziñuen erresistentzixia gaindittu. Azken eguneko burrukia, 28kua, guztietatik gogorrena izan da. Azkenian, Agorrillan 28xan golpistak mendixa hartzia lortzen dabe. Zazpi egun izan dira eten bako burrukan, eta 80 lagun hil dira euren aldetik; errepublikazalien partetik, iñork ez daki.

 Argazkiak.org | Andoaindik, Buruntza © cc-by-sa: txikillana

 Anen "euscalguincha" billera bat aprobetxauta, Buruntzako guduzelaixa ezagutzera juan naiz. Nere ikerketa eremu normaletik kanpo badago be, hiru ordu nittuan eta leku desbardiñak ezagutzeko gogua. Platano bi eta umia motxilan sartu, eta hantxe juan gara en alegre biribilketa, 6 egunian zihar mantendutako burrukiak arrastoren bat lagako zebalakuan eta zeozer topatzeko konfiantzan.

Lehelengo, arazuak: Buruntzan kantera haundixak dagoz, eta gaiñera errepide haundi baten obrak. Hegoaldetik hurreratzeko bidiak korapillotsuak dira, eta jentiak esandakuari jaramon eginda, umiakin juateko arriskutsuak. Derrepente basarrixa kokatziakin konformau naiz –lehelengo egunian bertara allegau ziran golpistak eta ezin pasau, errepublikazalien erantzun gogorrakin- eta gero Azkorteko ermittaraiñok hurreratu dot kotxia, “retaguardiara” alaegixa.

 

Argazkiak.org | Azkorte © cc-by-sa: txikillana

 

 

Erdi alturan, bide babestu itxurako bat topau dot, zuzenian gangarrerako ramal batekin. Egixa esan, delimitaziño zangia be izan zeikian... Gangarrera helduta, gorutz hasi naiz eta bidian zati haundi baten ez dot ezer ikusi. Tira, ezer topatzen ez badot be, mendi barri bat ezagutuko juagu.

 Argazkiak.org | Bide babestu posiblia © cc-by-sa: txikillana

Aldapara haundixenak pasau dittudaz, trepada barregarri batzukin (Niko behintzat, barrezka zoian dinbili-danbala bizkarrian). Goiko atx batzutara helduta, leku bat ikusi dot atzian zelatari postu bana ipintzeko morokua, Andoain eta Naparruara begira.

 Argazkiak.org | Parapeto natural posiblia © cc-by-sa: txikillana

Pizkat aurrerago, beste halako bat topau dotenian ¡eureka! atzeko partian trintxera moroko zanga batzu ikusi dittudaz. Hala begittandu jataz behintzat; ez naiz sartu ondo miatzera, ez nenguan-eta hesi altua salto eta otatzan arakatzeko moduan.

 

Argazkiak.org | 2º parapeto atzeko trintxerak © cc-by-sa: txikillana

 

 

Tontorreraiñoko aldapara leuna animo gehixagogaz igotzen, arrasto argixaguak agertu dira: atxen artian pikatxoiz zabaldutako almenak, tiradore postu morokuak...

 Argazkiak.org | 1 almenia © cc-by-sa: txikillana

 

 Argazkiak.org | Almenia 2 © cc-by-sa: txikillana

Kontrapendientian bide babestu luze bat izan leikena, tarteka errefujixo zuluekin. Mereziko leuke hau ondo begiratzia: bidia amildegixan ertzian dago, babesteko leku gitxikin, eta terrenua kontuan hartuta -kareharrixa- ez litzake arrarua izango haitzulo natural edo artifizialak egotia.

 Argazkiak.org | Bide babestua 2 © cc-by-sa: txikillana

Denporaz estu nenbixan, eta kurutzera heldu naizenian, konfirmaziñua: Erlaitz eta Morkaikokuen traza berekua, hamabost bat metrotako hormigoizko kurutze haundixa, marmolezko plakia hautsittako baten arrastuak, graffiti anarkistia... Ez dot iñon honen erreferentziarik irakorri, baiña duda barik hau be bertan hildako golpisten aldeko monumentua da.

 Argazkiak.org | Buruntzako kurutzia © cc-by-sa: txikillana

 

 [agozarreta+06.JPG]

Allegau da alde egitteko ordua. Ez dakat denporarik gehixago begiratzeko, eta ba noia behera. Halan be, mobidutako lur eremu batetik pasatzen nagoala, lurrera begiratzia okurridu jata, eta azken sorpresia: fusil kaskillua, "RS 1935" letraduna. Bost segundotako billaketan hau topau badot, ¿zer ez da agertuko ondo begiratu ezkeriok? Normala bestalde, sei egunez luzatu zan bertako burrukia eta gero golpisten artillerixa postua egon zan hamen.

 Argazkiak.org | 36ko fusil kaskillua © cc-by-sa: txikillana

Ba dago hamen entretenimendu nahikua: trintxera-fortifikaziñuak ondo miatu (granadekin kontuz), krokisa marraztu, burruka honen zehaztasunak dakixan jentia entrebistau (nun zeguazen tropak, artillerixia, kuartelak... zeintzuk batalloiak, milizianuak, gudarixak...). Bihar politta Andoain inguruko zaliendako. Ni neu ez dot uste bueltauko naizenik, baiña gaur behintzat goize politta pasau dot umiakin.

 

Argazkiak.org | Ekipua © cc-by-sa: txikillana
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024