Geuria da, ta, da, ta Judeo Kristau herria
Aste honetan, fellatioak ezpaiñetarako dittuan onurak aldarrikatu doguz; almogavar muskulotsuen balentriyetaz berba egin dogu bebai, beraz testosterona gaindosi hau gaindittu ahal izateko Marc Bolan eta T-Rexen musikia erabiltzia baiño etxaku geratu. Eta Marc-ek beria emon eta gero, Güntherrei omenaldixa ("Mamma mia gimme a sangria") eta Estatu Bantuetako beste txilipurdi legal bat. Bertsiño joko aboziñaua izan dogu: "Geuria da ta geuria" kantu hiperjatorran jatorri orientala ezagutu dogu ("Shalom alechem"), Los Chimberos, William S Fischer eta Meshugga Beach Party taldiekin. Amaitzeko, Miren Arantzeta elgetarrak ogixari buruzko azalpenak emon deskuz.

Click To Play
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00