asterokua eta Erreskate Ikastarua
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Aste honetan aktibidade maillia be altua izan danez, hiru taldetan banatu gara gauza guztiak egin ahal izateko:
- Batzu Lekeitioko Udaletxean egon gara, Artxibua arakatzen.
- Beste batzu Berriatuako Atxurrako kobako lanakin segidu dogu: oinguan, bigarren sektorian begiratu barik zeguan goiko pisua arakatzen (bide batez, lurpeko eskaladia ikasteko bide-eskolia laga da preparatuta).
- Azkenik, domekan Mundakako Mendi Taldeko lagun batzu ekarri doguz Berriatuara, baiña oinguan Lamiñak-Armiña trabesixia egittera.
Argazkiak.org | Malloku © cc-by-sa: ades
Datorren asteburuan ezingo dogu "turistarik" hartu. Euskal Espeleo Laguntza taldian gagozenok periodikoki erreskate ikastaruak egin bihar izaten doguz,
http://www.euskalespeleo.com/index.php?doc=54&idioma=1
eta asteburu honetan tokatzen da: Oñatiko Gesaltzako koban egongo gara alderdi teknikuak lantzen, ikastaruan bigarren parterako (Maiatzan 30-31ko simulakro orokorra Pagomariko lezan, Aralar naparrian).
Kazetariren bat presente egon nahiko baleu, idatzi deigula eta konponduko gara.
********************
ADES
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/