Bilbo inguruko arrastuak ezagutzen
Gaur turismo pizkat egitteko aprobetxau juagu. Nere zaletasun bardiña daken lagun batzu gidari, Bilboko "Cinturon de Hierro" gotor-lerruan abixa bat ezagutu dogu, Artxandara igoeran. Abixa kuriosua bai, eze, azpixan polboriña daka (hau ez da bape normala). Antxiñan lurpian bazeguan be, higaduriak bere biharra egitten dihardu eta onezkero aidian dago practicamente. Berau mantentzeko ezer ez ba da egitten, laster hondatu eta jausiko da. Penia izango litzake, baiña Herri honetan hala zaintzen dogu ondaria.
Argazkiak.org | Cinturon de Hierro 1 © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Cinturon de Hierro 2 © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Cinturon de Hierro 3 © cc-by-sa: txikillana
Handik gora juanda, beste fortifikaziño bi ikusi doguz: bide bardiñian gora, eta Egirleta gaiñian (Zintturoianak barik "Cinturon de la Muerte" izenekuanak). Gaiñera, karlisten monumentu bat.
Oharra: nahiz eta jente gehixenak ez dittuan bereizten, Bilbo inguruan dagozen arrasto militarrak ez dira gerrakuak. Asko "Linea Gutierrez" esaten jakon fortifikaziñuanak diraz, Francok eraikitta II Gerra Mundiala amaitzen zeguala, aliauak Espainian ez sartzeko.