Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / #idlenomore Kanadako indigenen borroka

#idlenomore Kanadako indigenen borroka

Mikel Iturria 2013/02/10 20:45
Samara Veltek Berrian eta Pello Zubiriak Argian bi artikulu idatzi dituzte berriki Kanadako indigenen borrokaldiari buruz. Interneten ere izan du islada borrokak.

Pello Zubiriak artikulua idatzi zuen duela pare bat aste Argia aldizkarian: #idlenomore Kanadako indigena haserretuek aldarri. Bi aste lehenago Samara Veltek beste artikulu bat Berria egunkarian: Iparraldeko aiene indigenak.

Pello Zubiriak dio: “Idle No More iazko azaroan asmatu zuten Kanadan Stephen Harperren gobernuaren politika ezin eramanez elkarri zer egin galdezka ari ziren Nina Wilson, Sheelah Mclean, Sylvia McAdam eta Jessica Gordonek”.

Handik gutxira, abenduaren erdian gose greba hasi zuen Attawapiskat etniako buruzagi Theresa Spencek eta urtarrilaren amaiera arte, 40 eguneko baraualdia. Horrek piztu zuen protesta kaleetan eta baita Interneten ere.

Samara Velte: “Munduko giza garapenaren indize altuena duten herrialdeen artean, seigarrena da Kanada.... baina, NBE Nazio Batuen Erakundearen txosten baten arabera, herritar guztiak indigenen baldintza beretan biziko balira, giza garapenaren zerrenda horretan 48. postura jausiko litzateke Kanada, gaur egun Uruguai dagoen lekura”.

Pellok dio: “#idlenomore (…) gazteek asmatu balute, #geyogeldiez edo #ezgeldikgeatu idatziko zuketen, ziurrenera. Zeren eta “#” hori funtsezkoa baita: Idle No More ezin da ulertu, Occupy Wall Street eta azken hilabeteotako protesta saio gehienak legez, Twitter eta oro har Internetik gabe”.

Zubiriak berak aipatzen du Mark Gollomek CBC News-en idatzitako Is Idle No More the new Occupy Wall Street?

Internetek jokatu duen paperari buruz bilaka, Karissa Donkin-ek eginiko gogoeta aurkitu dut:  Social media helps drive Idle No More movement (Social Mediak laguntzen du Idle No More mugimendua gidatzen).

Erika Lee, 22 urteko ikasle eta aktibistak dio nola tradizionalki, buruzagiek izan dutela gaitasuna komunikabideetan agertzeko, baina orain bera bezalako unibertsitate ikasleek ere agertzen direla komunikabideetan. Blogek eta sareek garrantzi handia dute, beraz, mugimendua gorpuzteko eta elkarren artean komunikatzeko.

Ron Stagg irakasleak dio Donkin-en artikulu honetan: Internetek, sareek, ahalbidetu dutela arazo lokal bat nazio mailako bihurtzea. Ez hori bakarrik, baita nazioartekoa ere.

Twitter-en #idlenomore traolak duen mugimendua ikusteko, bada #idlenomore makook aplikazioa. Lerro hauek idazten ditudanean, 678.000 tuit zenbatuta daude traola horrekin. Tuit horietatik 253.000 ageri dira aipatu aplikazioan. Horietatik, Euskal Herrian 14.

Hori bai, ez da ahaztu behar dena ez dela sarea: plazak eta kaleak ere hartu behar dira.

Amaitzeko, ez du protesta honekin lotura zuzena, baina bai mugitu dela sareetan Estatu Batuetako beste indiar honen aldarria. Migrazioen kontrako martxa baten aurrean ageri da gizona, haurra karrutxoan duela, arrazistei gauza gozoak esaten.

#idlenomore La lucha de los indígenas canadienses, este apunte en castellano.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter