Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Bere tokian egon direnak (jendea zein erakundeak) #galtzeimer

Bere tokian egon direnak (jendea zein erakundeak) #galtzeimer

Mikel Iturria 2013/03/11 22:35
2008ko ekainetik, makina bat mediku, erizain, gizarte ongizateko profesional, etab. ezagutu ditugu. Horietako batzuk bidelagun jatorrak izan dira. Ezin denak aipatu, askoren izenak ez baititut ezagutzen. Sistema ere bada garrantzitsua.

Osakidetza

 

Garai hauetan, krisi ekonomikoa dela eta, berau aitzakia gisa hartuta, Osasun zerbitzu publikoa ezbaian dago. Egia da ere, duela urte batzuk, jendeak bereak eta bi botatzen zituela zerbitzu publikoen kontra, baina azken bolada honetan joera hori baretu dela esango nuke.

 

Irunen bizita, oso gertu dugu eskualdeko ospitalea (Bidasoa) eta hori oso gauza ona da. Besteon gainetik, bi profesional ekarri nahi ditut lerro hauetara, urte hauetan guztietan izan dugun harremana gogoan:

 

Sistiaga doktorea. Neumologoa da Bidasoa Ospitalean. Mediku honek nahikoa ondo kontrolatu du aitaren gaitza. Bere beharra izan dugunean, beti izan dugu harekin hitz egiteko modua. Telefonoz edo pertsonalki.

 

Lorenzo doktorea. Familia medikua Irungo Anbulategian. Kasu honetan ere, asko jarri du bere aldetik. Berarekin hitz egiteak asko lasaitzen zuen ama eta beti-beti izan du atea zabalik. Asko eskertzen da.

 

Irungo zerbitzu sozialak

 

2008ko irailean edo, hurbildu ginen Irungo zerbitzu sozialetara. Mª Eugenia Muñoz izeneko gizarte laguntzaileak artatu gintuen (egun horretan eta urte hauetan guztietan baita egun gehiagotan ere). Menpekotasun adierazpena lortzeko jarraitu beharreko urrats guztien berri eman zigun. Azkar samar eman genituen urrats horiek eta maila goreneko menpekotasuna aitortu zioten aitari.

 

Hasiera batean, 2008ko irailetik abendura bitartean bi egoitzetan izan zen aita: Donostian bata, Irunen bestea. Ez zegoen beste aukerarik. Gauzak hobetu zirenean, egoitzatik atera eta etxera eraman genuen.

 

Egoitzen inguruan ez daukat kexurik, baina, egia esateko, aitarentzat traumatikoa izan ziren egonaldiak eta handik ateratzeko ahalegin guztiak egin zituen.

 

2009ko urte hasieran, etxera eraman zuen amak. Bera izan zen zaintzaile nagusia 2012ko otsailera arte (horrek suposatzen duen guztiarekin). Azkenean, onartu zuen pertsona bat behar zuela. Proba batzuk egin genituen otsailetik ekainera bitartean eta, orduan, pertsona bat kontratatzea erabaki genuen.

 

Adiskidetuak Elkartea

 

Norbaitek Marilen izeneko pertsona baten telefonoa pasa zidan. Ez nekien nora ari nintzen deika. Adiskidetuak Elkarteko bolondresa zela esan zidan Marilenek.

 

Haren gomendioz etorri zen Pilar Ramírez etxera. Kolonbiarra da Pilar eta martxoaren hasieratik dago lan bila. Hileko lehen astelehenean berarekin hurbildu nintzen Adiskidetuak Elkartera. Lapitzeko eskolaurreko zaharrean du egoitza, Irungo hainbat elkarterekin batera. Orduan ezagutu nuen Marilen.

 

Marilenek eta beste lankide batek adierazi zidaten Adiskidetuak Elkarteak prestakuntza, lan eta lege aholkularitza ematen diela atzerritarrei. Ez dute ezer kobratzen (adiskidetuak a bildua yahoo.es / 943 639690). Era berean, elikagaiak banatzen ditu atzerritarren artean (iaz, hamabost elkartek banatu zituzten elikagaien bankuak emandako jakiak Irunen).

 

Irungo Lapitze elkarteko lokal horretaz gain, Udalak lokal txiki bat eman die Irungo erdigunean, baina hori egokitzeko dirua behar dute. Dirulaguntzak eskertzen dituzte.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren gizarte zerbitzuak

 

Zaintzaile hori hartzeko, aitaren goi mailako menpekotasuna zela medio, dirulaguntza eman zigun Gipuzkoako Aldundiak (Irungo zerbitzu sozialen bidez tramitatua). Azken zortzi hilabeteetan edo, 800 eurotik gora jaso dugu hilero. Lehenagotik, 500 eurotik gora menpeko pertsona etxean izateagatik.

 

AFAGI

 

Elkarte honekin ere izan genituen harremanak. Hasiera batean, 2008ko uda amaieran. Gero ez naiz ni gehiegi ibili beraiekin harremanetan. Ama noizean behin joan da Irungo Gizarte Zerbitzuetara eta, oker ez banago, izan duen psikilogoen laguntza elkarte honek ematen du (AFAGIk bazkidetza kanpaina du abian).

 

Askok jakingo duzue Guillermo Nagore kazetariak zortzi hilabeteko ibilaldia egin zuela 2012ko udaberritik urte amaiera arte La Memoria es el camino izeneko proiektuan eta Alzheimerra aintzat hartuko lukeen Estatu politika bat aldarrikatuz.

 

Personas y entidades que han estado en su sitio #galtzeimer, este apunte en castellano

patxi lurra
patxi lurra dio:
2013/03/12 06:27
Ia bost urteko ibilaldia... Buzzin' in my head: "Bide luzea" (Petti).
iturri
iturri dio:
2013/03/12 10:16
Kaixo, Patxi.

Bai, luzea dirudi, baina... aitaren gaixotasuna okertu zenean, 2008ko abuztuan, andre bat zegoen hilzorian aldameneko gelan. Handik egun gutxira hil egin zen. Hamasei urteko ibilbidea egin zuen diagnostikoa jaso zuenetik (aitak, 10 urte). Andreak zortzi urte eman zituen zentro batean.
patxi lurra
patxi lurra dio:
2013/03/18 17:45
"Arrugas" izenburuko komikitik hartuak (Paco Roca; Astiberri, 2007):

"Juan irrati esataria zen. Dirudienez hainbeste berba egin ostean
hitzak agortu zaizkio. Orain bakarrik errepikatzen du entzuten duena."

"Hemen zaharren egoitzan egin dezakezun gauzarik ausartena pastillak ur barik irenstea da."

"Mundua aldatzea kontu serioegia da gazteei egiten uzteko."

"Esaten dute zure burua ispiluan begiratzean aitaren antza hartzen baldin bazabiltza zahartzen ari zarelako da."
iturri
iturri dio:
2013/03/18 21:40
"Arrugas" behin eta berriro agertzen den erreferentzia da, baina ez dut irakurri. Irakurri beharko da, ezta?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter