Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Azkenean, attak eskapo egitea lortu zuen #galtzeimer

Azkenean, attak eskapo egitea lortu zuen #galtzeimer

Mikel Iturria 2013/03/05 22:45
Galtzeimerra bukatu da attarentzat. Fleya ere hil egin da egun hauetan.

IMG_20120318_103656

"- Atzo, zer? Ihesi?"

"- Ihesi? Keba! Intentatu."

"Eta biok barre egin genuen".

2008ko udazkenean atta Irungo zentro batean zegoen, baina bertatik alde egin nahi zuen. Saiatu zen eskapo joaten, baina ez zuen lortu. Duela egun batzuk baina, bai: 2013ko otsailaren 28an, goizeko 10:20 aldera hil egin zen.

2009ko urte hasieran etxera ekartzea erabaki zuen amak. Bidasoako Ospitalean izandako egonaldi laburrak kenduta (urtean bizpahiru), etxean egon da lau urte hauetan zehar.

2012ko otsailera arte, ama zen zaintzaile nagusia. Azkenean, lortu genuen beste pertsona baten laguntza onartzea; Mayte, Ainhoa, Olga eta Pilar izan ditugu hilabete hauetan. Irungo Adiskidetuak Elkartearen bidez izan genuen Pilarren berri, baina hori beste egun batean kontatuko dut.

Oraindik ere, aurreko astean paseatzera atera zen ia egunero. Larunbatean, ospitaleratu eta ostegunean hil egin zen. Urte hauetan guztietan lortu du behintzat beste egoitza bat ez zapaltzea.

Lerro hauen bidez egun hauetan jasotako dolumin eta animo mezuak eskertu nahi ditut. Mila esker!


"Inoiz baino hobeto sentitzen dot zure mina. Besarkada bat ezin estuago"

Otsailaren 28ko gauerdian mezu hau utzi zidan Fleyak facebook-en, nire aitaren heriotzaren berri izan zuenean. Handik ordu gutxira, bera izan zen eskapo egin zuena. Rafa Chirbesek hau irakurriko balu, esango zidan: “Ez gaituzte utzi; hil egin dira”. Hau da, ez dela eufemismorik erabili behar heriotza ezkutatzeko. Ados. Ez da hori nire asmoa.

Fleya Javier Ortizen Patera irakurle taldeko kidea zen. 2000-2001 urteen bueltan ezagutu nuen. Gutxitan egon bagara ere elkarrekin, askotan trukatu ditugu mezuak 2000ko irailetik 2004ko apirila bitartean.

Igande goizean eman zioten azken agurra lagunek Fleyari (nik larunbatean egin nion bisita tanatorioan). Halere, Fleyak utzia du enkargua lagunak festa batean elkartzeko eta hori egiteko asmoa dugu udaberriaren amaieran, udararen hasieran.

Amaitzeko, Jaio Espíak idatzitako mezu hau utzi nahi dut hemen azpian (argazkian, ezkerrekoa da Jaio; eskubikoa, berriz, Fleya):

2012ko uda: Jaio Espía eta Fleya de Ugalde

"La trascendencia es permanecer en la memoria de quienes nos quieren. Vivimos como si no fuéramos a morir, cuando es lo único cierto de todo lo que sucede en la vida. Y nos es muy difícil ponernos en el lugar de la persona a la que acaban de avisar que no hay nada que hacer, que se muere. No podemos ponernos en su piel, porque nos aterra la idea. Y sin embargo, no es tan importante vivir con dignidad, que lo es, como morir con ella".

Y finalmente mi padre consiguió escapar #galtzeimer, este apunte en castellano

oier g
oier g dio:
2013/03/06 09:58
Zorionak hire jarreriangaittik.

Nere ustez, hire aittan azken urtietaz egin duan kronika multimediatikua lagungarrixa izango jako jente askori, dan-danok pasau bihar izaten dogun egoera honi hobeto aurre egitteko.
Julen
Julen dio:
2013/03/06 12:05
Besarkada estu bat, Iturri.
patxi lurra
patxi lurra dio:
2013/03/07 06:29
Akaso haritik dator: "Hemendik nola joan" (Ane Muñoz): http://paperekoa.berria.info/[…]/lege_info.htm
iturri
iturri dio:
2013/03/07 21:45
Eskerrik asko, Oier, Julen eta Patxi.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter