Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Handia da Quimi

Handia da Quimi

Mikel Iturria 2007/11/12 02:00

Eskubideak

Lagun katalan batek kontatu zidan azken diskoaren biran, Quimi Portet-en kontzertu bat ikustera joan zirela antzoki batera. Emanaldiaren erdian, Quimik galdegin omen zion publikoari ea zergatik ez ziren aldameneko tabernara trago bat hartzera joaten. Eta horrela egin zuten: kontzertua eten, zerbezak hartu eta buelta.

Horrelakoa da Portet jauna. Beraz, logikoa honen moduko elkarrizketa sailkaezinak ematea.

Donostiako Dokan genuen hitzordua igande arratsaldean. 20:30etan. Lau emanaldi egin ditu Euskal Herrian. Ruper pare bat bolotan aritu da berarekin, baina domekan ez da azaldu. 60-70 entzule bakarrik, baina hurrengo batean jende gehiago etorriko da: benetako komunikazioa lortu baitu musikariak publikoarekin.

Haren musikara hurbildu nahi duenak, jakin beza ez duela zerikusirik El Último de la Fila taldean egiten zutenarekin. Vic-ekoa hiru lagun musikarirekin agertu da: Antonio Fidel baxu jotzailea, Jordi Busquets gitarrista eta Xarli Oliver bateria jotzailea.

Antoniok pop erraza deitzen duen etiketapean sartu dezakegu musika. Bitan banatuta omen dago kontzertua, Quimi dixit. Lehenengo zatia herrikoiagoa ei da; bigarrena, berriz, intelektualagoa. Azken hau jarraitzeko karrera bat beharrezkoa dela zioen.

Banaketa ez da kontutan hartzekoa. Izan ere, kantuak edo banda aurkezteko orduan ironia (sotila gehienetan, azidoagoa bestetan) barra-barra baitarabil Quimik. Harrikada handia duela esango luke baten batek, baina musikari puska dago horren gainetik.

Bere filosofiaren adierazle, esaldi bat: "I en el teu parrús vull quedar-m´hi acampat".

Handia da Quimi.

En castellano

etiketak: Kultur harrikadak
isabelet
isabelet dio:
2007/11/12 12:30

Hemen ere beste elkarrizketa gustagarri bat.

Lau egun lehenago, Leioako kultur etxean, Ruperrekin batera eta kontzertuaren aurretik mahai-inguruan hizketan entzuteko aukera izan genuen. Izugarria!

Aitor
Aitor dio:
2007/11/12 21:51

Konpetentzia gogorra izan zuen Quimik igandean, Wilcok jotzen zuen Bilboko Euskaldunan. Gipuzkoar ugari omen zebilen han.

gari
gari dio:
2007/11/12 13:24

Handia da, bai, Quimi. Pentsatzen nuen sarrerak lortzeko arazoak izango genituela eta ordainetan intelektualek eta unibertsitarioek (gauza bera ote?;-) osatutako elite txiki bat topatu genuen;-)))) Normala, dena den, Donostian, hiriburu euskaldunean. Exotikoegia da hizkuntza gutxituetan kantatzea: katalana, euskara... you know. Zenbat pertsona joango ziren kontzertu bera ikustera Kursaalera 30 euro ordainduta?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter