Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Udalak eta boterearen pornografia

Udalak eta boterearen pornografia

Mikel Iturria 2007/06/17 11:50

Atzo zen eguna. Maiatzaren 27an batutako botuak hartu, hau zuretzat, bestea niretzat, irabiatu eta ka-ta-plof, listo, sortu dira datozen lau urtetan Hegoaldeko herriak gobernatuko dituzten udalbatzak.

Donostian Ezker Batua Berdeak Aralar koalizioak Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerrarekin lortu du akordioa (gero eta izen luzeagoak dituzte gaur egungo indar politikoek, portzierto). Ez dute orain garbi esaten, baina aste honetan bai bota zutela gobernu akordiotik at utziko zutela errauskailua. Ederki! Horrela jarraituz gero, politika antiterrorista ere ken daiteke mahai gainetik eta PPrekin lortu akordioa hurrengo batean.

Donostian ere egon da beste sorpresa handi bat: Ramon Etxezarretak adio esan zuela aditu genuen guztiek, baina alkateak eginiko eskaintzari baiezkoa eman ondoren, Kultura Delegatu jarraituko du urrestildarrak. Datorren astean esplikatuko omen du erabakia.

Denok ikusi, eta askok txalotu, dugu ere Sartagudako alkate sozialistaren seta. Iruñean eta Madrilen hartutako erabakiei muzin egin eta herriko ANVko zinegotziaren botoa baliatu du alkatetza lortzeko José Ramón Martínez Benitok. Ostiral arratsaldean entzun nituen haren adierazpenak irratian. 25 urte zeramatzala afiliatuta eta alderdiak zigortuz gero, bost axola hori berari. Politika ez duela ogibide eta urte horietan guztietan partiduak dirua eta denbora kendu diola soilik.

Gaur ikusi dut ere Gararen azalean ageri den Ondarroan ateratako argazkia. Herri honetan ANVko kandidatura ilegalizatuak gehiengo absolutua lortu zuen maiatzaren 27an. Atzo gainerako alderdietako kideak ez ziren Udaletxera hurbildu beren tokiak hartzera (PPkoa uste dut agertu zela bakarrik).

Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Baiona, Paris, Madril. Han hartutako erabakiak, herrietan bete behar. Eta askotan herritarrak bata bestearen kontra jartzen dituzte. Tamalgarria. Batez ere, etorkizuna kolokan duten herrietan. Eta horietakoa da Ondarroa.

Ez genuke herritarrok boterearen pornografiari men egiten dutenen sare pelagikoetan erori behar. Erraza da esatea. Hori betetzeko formularik ezagutzen duzue?

En castellano

etiketak: Harrikadak
Patxi
Patxi dio:
2007/06/18 12:12

"Ez genuke herritarrok boterearen pornografiari men egiten dutenen sare pelagikoetan erori behar."

Hori da hori esaldi indartsua atera zaizuna!

Boterea deskonzentratu eta zabaldu behar, hor dago gakoa. Erabakiak hartzeko guneak eta formulak (kopurua, modua) aldatu. E-demokraziarekin lortuko degu, hemendik gutxira. Nik hala uste det behintzat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter