Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Topaketak-Encuentros (I), Donostiako Kultur Proiektuak

Topaketak-Encuentros (I), Donostiako Kultur Proiektuak

Mikel Iturria 2006/05/13 12:50

Maiatzaren 11 eta 12an, Donostiako Plan Estrategikoak, Udalarekin eta Donostia Kulturarekin batera, antolaturiko Topaketak izan dira San Telmo Museoan. Bertan, Donostian puri-purian dauden hiru kultur proiektu potoloei buruz (Tabacalera, Victoria Eugenia eta San Telmo, hor behean hirurak mapan) jendaurrean hitz egiteko aukera izan da.

Ostegun goizean, Miren Azkarate, Joxe Joan Gonzalez Txabarri eta Odón Elorza agintariek ireki zituzten jardunaldiak, Ramon Etxezarreta zinegotziak etorritakoei egindako agurra ahaztu gabe. Ordezkatzen dituzten administrazioen kultur proiektuak agertu zituzten jendaurrean, baita dagoeneko ezagunak diren liskarrak ere.

Kafea hartu ondoren, San Telmo Museoari buruzko gogoeta etorri zen. Juan Velázquezek moderatu zuen Antoni Nicolau, Bartzelonako Hiriko Historiaren Museoko zuzendaria, Víctor Cageao, Kultura Ministerioko Estatu-Museoen Zuzendaritza Nagusiko goi kargua, eta Susana Soto San Telmo Museoko zuzendariaren arteko eztabaida. Bildutakoek egindako zenbait galdera ere erantzun zituzten.

Bazkaldu ondoren, Victoria Eugenia: Hiriko antzokia izan zen eztabaidagai. York Theatre Royal antzokiko Daniel Bates jaunak aurkeztu zuen Ingalaterrako York hiriko teatro honen zeregina, Ramon Etxezarretak gure antzokiaren erabilera proiektuaren berri eman zuen eta, ondoren, mahaingurua: Filgi Claverie (Ballet Biarritz), Norka Chiapuso (Donostia Kultura), Miguel Martin (Donostiako Jazzaldia eta Musika Bulegoa) eta Eduardo Clausen (Cultura Musical elkartekoa). Antton Azpitarte, Donostia Kulturako zuzendaria aritu zen moderatzaile lanetan.

Gauzarik interesgarrienak ostiral goizean entzun nituen. Tabacalera izan zen goizeko gaia. Lehen orduan Josep Ramoneda (Bartzelonako CCCB-ko zuzendaria) aritu zen. Ondoren, Karlsruhe hiriko ZKM zentroko Komunikazio zuzendariak hartu zuen hitza, Berhard Serexhek. Kafea hartu eta Josean Muñozek Tabacalerako proiektuari buruz esandakoak gustura entzun nituen. Mahainguruan, Joseanekin batera eta Aurkene Alzuaren gidaritzapean, Kepa Kortak (Donostiako Plan Estrategikoa), Mikel Lejarzak (Grupo Árbol, besteak beste) eta Lourdes Fernándezek (Manifesta 5 eta ARCO-ko egungo zuzendariak) egin zuten berba.

Amaieran, bezperan hitz egin behar zuen Nieto Sobejano arkitekto estudioko kide batek aurkeztu zuen San Telmo Museoko proiektu arkitektonikoa, baina ez nintzen geratu.

Prentsa idatziak jardunaldi hauei buruz jasotakoak hemen bildu ditut. Hurrengo egunean nire apunteak copyleft zabalduko ditut. Euskaraz, hemen. Gazteleraz, han.

Hiru administrazioen kultur proiektuak Donostian

Los proyectos culturales de las tres administraciones en Donostia-San Sebastián

San Telmo Museoa

El Museo San Telmo

Victoria Eugenia Antzokia

El Teatro Victoria Eugenia

Josep Ramoneda: kultur instalazioen etorkizuna

Josep Ramoneda: el futuro de las instalaciones culturales

Karlsruheko ZKM

El ZKM de Karlsruhe

Tabacalera, euskaraz

Tabacalera, gazteleraz

Nire ikuspuntua-edo

Y digo yo

Maiatzaren 14ko eguneratzea: lana uste baino potoloagoa izan da, baina amaitu dut. Norbait gustura ez badago nik haren ahoan jarritakoarekin edo beste zerbait adierazi nahi badu, hona hemen nire e-maila: iturri a bildua puntu org.

Maiatzaren 29ko eguneratzea: Plan Estrategikoaren Bulegoak jarri ditu jada bere webgunean jardunaldien laburpenak. Pdf formatuan daude:

Euskaraz eta gazteleraz

etiketak: Kultur harrikadak
Luisma
Luisma dio:
2006/05/15 00:37

Eskerrik asko motel egindako lanagatik.

Luisma.

oier
oier dio:
2006/05/15 10:35

Bikain Mikel! Portau zera. Eskerrikasko, oier.

Aitor
Aitor dio:
2006/05/14 19:05

Aupa Mikel,

Eskerrik asko apunte hauengatik. Topaketetara joateko aukera izan ez genuentzat benetan interesgarriak direla uste dut, gure agintariek buruan zer duten (edo ez duten) behintzat ikusteko balio dute. Hainbeste buelta eman eta gero zerbait aterako da!

Estimatzen dut hartutako lana.

oier
oier dio:
2006/05/15 11:26

Kaixo berriz Mikel!

Filgiren hitzen laburpena eta dantzari buruzko beste aipamen batzuk zure blogetik dantzan.com-era eraman ditut Copyleft lizentzia baliatuz. Eskerrikasko, oier.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter