Hemen zaude: Hasiera Blogak Izan eta Esan Kode Penala

Izan eta Esan

Kode Penala

Presoen argazkiekin bueltaka

... eta Kitto! aldizkarikoak honako galdera honi erantzuteko eskatu didate: Asteroko manifestazio edo elkarretaratzetan ateratzen dudan presoaren irudia ateratzeak terrorismoa goratzea ekarri dezakeke, Zigor Kodia aldatu ez bada ere?

Kode Penalaren 578. artikuluak, terrorismo delituak deskribatzen eta zigortzen dituen sekzioaren barruan, terrorismo delitu hauei gorazarre egitea zigortzen du. Dio zigortu egingo dutela terrorismoko delituen edo bertan parte hartu dutenen gorazarrea edo jusfikazioa egiten duen pertsona oro, edozein komunikabide edo hedabideren bitartez, edo terrorismoko delituen biktimen edo senideen gutxiespen edo iraina dakarten ekintzak egiten dituen pertsona oro. Zigorra, urte bete eta bi urte arteko espetxealdia.

 

Beraz hori da Kode Penalak zigortzen duen ekintza, eta gero kasuz-kasu aztertu beharko da gertakizun jakin bat gorazarrea edo biktimekiko gutxiespen edo iraina den, eta beraz zigortzeko modukoa den, ala ez.

 

ETArekin zerikusia duten presoen argazkiak erakustea manifestazio batean edo kalean pankarta baten bitartez orain arte ez da delitutzat hartu. Alegia, nik dakidala, egun ez dago argazkien erakuste hutsa delitutzat hartu duen auzitegi baten epairik. Uda aurretik hona ostera egitate hauengaitik prozedura penalak zabaltzen hasi dira, Ministeritza Fiskalak eta Barne Sailak bultzatuta. Oraindik ez dago bat ere epaitua. Ikusi egin beharko da kasu bakoitzean zer ebazten den eta horrexegaitik epaitzeko orduan kontutan izan beharko da argazki hori zein testuingurutan erakutsi den, zein hitzekin, zein helbururekin, nork erakutsi duen, zein asmorekin etab

           

Bestalde, Barne Sailak  beste lege bat ere aipatzen du debekuak argudiatzeko: Terrorismoen Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legea, Eusko Legebiltzarrarena. Honen 4. artikuluak xedatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoek biktimen eskubideak errespetuz tratatu ditzaten zainduko dutela. Horretarako neurri egokiak hartuko dituztela jendaurreko zenbait ekitaldi prebenitzeko eta ekiditeko, hala nola, biktimen eta haien familiakoen mespretxua, umiliazioa edo izena galtzea dakarten ekitaldiak, terrorismoa goresten dutenak edo terroristei omenaldia egiteko edo jendaurreko sariak emateko antolatzen direnak, eta zehazki aurka egingo diete ezaugarri horiek dituzten pintaketei eta kartelei. Baina Lege honek ez du esaten berez manifestazio batean preso baten argazkia erakustea manifestazio batean delitua denik. Bestelako adibide bat ipiniko dugu lege honek ezartzen duen debekuaren izaera ulertzeko: Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako 4/2005Legeak ezartzen du bere 27. artikuluan  Eusko Jaurlaritzak publizitatea kontrolatzeko organo bat ezarriko duela, sexuan oinarritzen den pertsonen bereizkeria-mota oro erauzteko. Horrek ez du esan nahi sexuan oinarritutako bereizkeriazko publizitatea erakustea (adibidez prostituzioa) delitua denik.

 

Emakumeen aurkako indarkeria. Legedia.

Zenbait gauzatara ohitzen garenean, badirudi betidanik daudela hor, ez dakigu zehatz-mehatz noiz hasi ziren gure bizitzaren parte izaten, baina begitatzen zaigu horretxek barik bizitza arraroa dela. Eibar aldizkarian argitaratzeko.

 

Hori gertatzen da gaur egun emakumeeren aurkako indarkeria arautzen duten legeekin. Indarkeria mota hau bai dela benetan betidanikoa, behintzat bai guretzat, beti ezagutu izan baitugu. Baina etxe barruetan ikusi dugu edo, kasurik larrienak, “El Caso” egunkarian, Maria Ospittal denda zaharreko ateko kristaletan eskegita oroitzen ditugu.

 

Emakumearen aurkako indarkeria arazoa zaharra izanik, kalera atera da, bozgorailua ipini zaio, eta legeek oraintsu eman diote babes berezia, Espainiako estatuan, 2003. urtetik aurrera. Lehen ere zigortzen ziren jarrera jakin batzuk, beste edozein partikularren artekoak zigortzen ziren bezala (jotzea eta lesioak eragitea edo heriotza eragitea...). Ostera, gehienetan salaketak ez ziren epaitegietara iristen (indarkeria etxe barruan, etxera ogia ekartzen zuenak eta ohekidea zenak egina), iristen zirenean nekeza zen frogatzea, indarkeria psikologikoa ez zen kontutan hartzen... Esan daiteke gizarteak neurri batean onartu egiten zuela emakumeen kontrako indarkeria hori: “egingo zuen zerbait”, “probokatuko zuen”, “sekula ez dio gustoko afaria ipintzen” moduko komentarioak hitzetik hortzera zebiltzan, sarritan irrifarretxo errukitsu batekin. Ondorioa zen indarkeria jasaten zuten emakumeek etxezuloan jarraitu beharra zutela, isilean, jazartzailearekin ohe berean. Ez ziren gutxi alkoholean eta botiketan babesa bilatzen zutenak, gizartearen aurrean oraindik errudunago bihurtuz.

 

         Zerbait aldatu zen baina 90. hamarkadako bukaeran, emakumeen aurkako indarkeria gai zuten albisteak gero eta gehiago zabaltzen joan zirenean. Indarkeria jasaten zuten emakumeak, batipat, bikotekideari banatzeko edo dibortziatzeko erabakia hartu zutela adierazi ziotenak ziren. Askotan bikotekide ohia.

 

         Lehen lege-erreforma garrantzitsua 2003an eman zen (11/2003 Lege Organikoa, irailaren 29koa), besteak beste Kode Penaleko bi artikuluetan erreforma garrantzitsu bat sartu zenean, eta ondorioz familia indarkeria tipo bereziak sartu zirenean Kode Penalean. Honek esan nahi du artkulu hauek modu berezian hartzen dituztela kontutan bikotekidearen edo bikotekide izandakoaren erabilitako indarkeriak, fisikoak zein psikologikoak, eta hortaz modu berezian zigortzen dituztela. Bikotekidea kasu honetan, gizona zein emakumea izan zitekeen.

 

Urte berean, 2003an, lege bitartez, orain horren ezaguna egiten zaigun biktimaren aldeko babes agindua sartu zen indarrean, kalean urruntze agindua izenez ezagutzen dugun hori. Urruntze agindua instrukzio epaileak eman dezake etxeko indarkeriren biktimak babesteko, ikusten duenean oinarritutako zantzuak daudela pentsatzeko pertsona horrek bere bizitzaren, gorputzaren ala sexu askatasunaren aurkako delitu edo falta bat jasan duela, eta biktima hori arrisku egoera objetiboan egon daitekela. Ohikoena izaten da ustezko erasotzaileari biktimaregandik tarte jakin batera gerturatzea debekatzea.

 

Genero indarkeriaren aurkako babes neurri orokorrak abenduaren 28ko 1/2004ko Lege Organikoaren eskutik etorri ziren. Lege honen helburua da erantzun orokor bat ematea emakumeen aurka egiten den indarkeriari, eta alor guztiak hartzen ditu bere baitan: prebentziozkoa, hezkuntzazkoa, gizarte zerbitzuetakoa, laguntzazkoa eta biktimaren arretazkoa. Baita ere Kode Penalaren aldaketa ekarri zuen, lehen aipatutako 153. artikuluan. Hemen lehen aldiz aurreikusten da tipo penala betetzen dela erasotua emakumea denean, eta erasotzaileentzako penak larriagotu egiten ditu. Era berean lege honek beste aldaketa esanguratsu bat ezarru zuen: emakumearen indarkeriaz arduratzen diren epaitegi bereziak. Hiriburuetan berariazko epaitegiak sortu zituzten. Herrietan berriz, Eibarren kasu, epaitegi jakin bati egokitzen zaio emakumearen indarkeriarekin zerikusia duen gai oro, 2 zenbakidun Instrukzio Epaitegiari.

 

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.

Azken erantzunak
luzatzeko eskaera elena, 2010/07/20
eskerrik asko xme, 2010/07/19
auzo lotsa Elena, 2010/07/01
Espainiartasuna Mikel Elorza, 2010/07/01
zorionak ramon, 2010/06/10
Etiketa lainoa
"Los abrazos rotos" 1/2004 Lege Organikoa Almodovar Antzararen bidea Athletic Azpeitia Bergara Bilbo Bizkaia irratia Calatrava Callao Deba Debagoiena Durangoko azoka EA EB Egunkaria Elgeta Espainia Euskadi Euskal Herria Gizarte-Segurantza Goiena Goiena.org Goienkaria Ibarretxe Jabetza Erregistro Jaimito Katalunia Kate Winslet Kode Penal Kode Penala Kode Zibila Leonardo Di Caprio López Madariaga Memorias de Africa Merkatal Epaitegia Meryl Streep Mezularia Ministeritza Fiskala Mundumira Nagel Oier Patata Patxi Lopez Patxi López Penelope Redford Revolutionary road Robert Redford Ronaldo Samarago San Martzial Streep Sustatu Veleia Victoria Zubi Zuri abokatu abuela adarra jo adina adiskidetsu agintari agiri ahotsak aht aisia aita aitatasun-baja aktualitate alarguntasun-saria albiste aldatu alderdi alderdi kontratugilearen lehen alderdia aldiri aldizkaria algodoi alkatea alkohol altzoa ama amama ametsa amona anaia andere andereño apatrida aranzadi argazki argitaletxe argitalpen kontratu argitarapen kontratu eredua argitaratzaile argudioak arriskua aseguru-etxe astelehena aukera aurkezpen auto autobusa autopista auzia azalea aztarna bahitura bakarra balio banaketa bandera bateratu begi beltz berba berdintasun bergara bergara-eibar bero besarkada bialeku bidegabekeria bigunak biharamona bihotzez bikotea bilaketa biotekide bizi bizikidetza bizitza bost botu bueltatu burka burua cd dantza debagoiena demandatu demokratiko denda derrigortutako aurrejubilatu diputatua dirua dogma domeka eco edertasuna edukinak egile eskubidea egunerokotasuna egutegia eibar eibartar elastina elkarbizitza elkarrizketa elkarte emakume emakumearen aurkako indarkeria emakumeen aurkako indarkeria entzunaldia epai epaia epaiketa epaile epaitegi epaitegia erabiltzaile eraman erantzukizun zibila eraso eraso biktima erderaz erditu eredu ergatibo erlijioa ermua erreferendum erreklamazio errlomantizismo errua ertzain esku eskubide eskubidea españa estali etxeko lanak euskaldunak euskaltegi euskara ezinegona ezkondu ezkontide ezkontza ezkontzaren erregimen ekonomikoa ezpainak fado faltsu familia feminista filma funtzionario futbol futbol kamiseta futbola galdeketa galdera garesti garestitu garraio gastu gazte gizarte gizartea gizon gogorrak goibel goienkaria gora gorri gorria gotzain guardia gurasoak halako batean hankaz gora harakina hatxis haurdunaldia haurrak hauteskunde hauteskundeak hauteslego heldu heriotza herri herrigintza herritar hezkuntza higuina hilketa hiria hitz hizkuntza hutsune idazkun idazle idazle elkarte ikasketak ikaskide ikastaro ikastola ikur ilunga ilusioa indarkeria inguratuta inkesta interes interes publikoa ipuin irain iraksle irakurri iraultza irazpideen sozietatea irratia irteera-operazioa itzulpen izatezko izena jai jaia jaiak jasan jerga jokalari jolas jubilatu kalbinista kale kalteordain kanpaina kanpoko kargu kargua kartela kastellano kaudimengabe kaxero kiebra kilometroak kitxua kolpe komunikabide konkurtso konstituzioa kontratu kontrola kontsulta kontsumitu kosta kostu kotizazio kpi krisi kudeatzaile lan lana lanbide landare lasai lau aste legea legedi legedia lehendakari lehor lepoko mina lertxundi liburua liburutegia limoiondo loditasuna lojika lotara loteria nazionala lurraldea magia mailegua manifestazio manifestazioa mary poppins masturbatu matxismo meme memorias de Africa merkatal merkatalgune merkatua mesede migraña ministroa moda monzó muga murrizketa musika musu musulman nagusi nahasketa nazionalitatea negar negu nerabe nerbio neska neskatila obra oinetako okularista ondasun banaketa opor oporrak organu osasun sistema ospelak ospitalea pentsio pentsioa pintatzekoa pipa-poltsa pirata pirritx plazerra polisemia politika politiko porrotx portero portu pottolo preso pribatu printze printzesa produktu protesi publiko publikoa publizitate salatu saltzaile sanblasak saskia segurantza sehaska selección selekzioa seme seme-alaba semea sexu-aldaketa sharon sinco sindikatu stone stormy monday telebista terrorismoaren gorazarrea tertulia tertuliakide testu topikoa tostoiak tradizio tratu trena txartel txikia txinatar txiste uda udaberri udaberria ume umeak untxia urdina uztartu volvone webgune xalotasun zabaldu zahar zaintza partekatua zakila zapatu zapatu ingelesa zapi zerbitzu publiko zigor zikina zine zoragarri zorion zoriona zuzenbide politiko zuzenbidea