AHT ez
Asteleheneko Goienkarirako
“AHT bertan behera uzteko eskatu dute milaka herritarrek Arrasateko kaleetan. Egitasmoa gelditzeko eta eztabaida pizteko gizarte mugimendua indartu nahi dutela diote antolatzaileek (…)
Biteri plazarako bidea hainbat zatitan banatuta egin zuen jendeak, eta ibilbidearen erdian bat egin zuten hainbat manifestarik denbora luzea beren borondatearen kontra errepidean geldi eman ondoren (…) «Suntsipenaren» eta «inposizioaren» aurkako oihuekin heldu zen manifestazio burua helmugara. Biteri plaza jendez lepo bete zen amaiera ekitaldia jarraitzeko”. Berria, 07-12-16.Gobernuak ekin die trenaren megaproiektuaren lanei. Aldi berean, zapatuko manifestazioan argi geratu zenez, herritar asko, talde ugari, ez dago ados abiadura handiko trenaren ezarpenarekin.
Gobernuak proiektuarekin aurrera egiteko arguditzen dituenak ez naute konbentzitzen, arrazoi baino, kontsigna iruditzen zaizkit.
Gehiengoak nahi duela dioenean, Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdien gehiengoak oneritzia eman duelako. Ez dut uste tren honen moduko obra publiko erraldoia huteskunde orokorretako botuetan neur daitekenik. Obra publikoak aldaketa ikaragarria dakarkio herri txiki honi, lurraldearen orografian, ingurugiroan eta antolaketan, eta aldi berean, diru-morrontza inportantea Administrazioari beste arlo batzuren kaltetan. Lurraldearen kudeaketa, ingurugiroa eta zerbitzuetako baliabideak ikututua, herritarren bizitza eraginda gertatuko da. Eta hori ezin da Legebiltzarreko gehiengoaren aterkinpean sartu. Espainiako Legebiltzarreko hauteskundeetan euskal herritarrek botua emateak, ez du esan nahi herritar horiek Euskal Herriko autodeterminazioari uko egiten diotenik.
Horrexegaitik hain zuzen ez dut ulertzen abiadura handiko trenari buruzko galdeketa egiteari ezetz esate isil eta tematia. Eskubideari buruz galdeketak planteatzen badira, zergaitik ez herritarrengan horrelako eragina izango duen proiektu bati buruz?
Modernitatearen kontsigna daukagu gero. Komunitate Erkidegoko hiru hiriburuak lotuko dituen tren azkarraren alde egotea, kontra egotea baino modernoagoa dela diote. Esplikatuko didate horren arrazoia, zeren, hiriburuan bizi ez naizen herritarren gutxiengo horretako kide naizen aldetik ez diot, hiritarraren mesedetan, lurraldea suntsituko didanari abantailarik ikusten. Helburua denok hiritar bihur gaitezela ez bada, behintzat.
Eta aurka daudenen aldean egonda, ez nau bat ere lasaitzen ETA aldekide izateak. Lemoiz, Leizaran, aurrekari dauzkagu, eta ez dut inondik inora onartzen obra publikoaren oposizioaren izenean inor hiltzeari. Ezetza borobila oposizio-mugimedua kriminalizatzeko eta indarkeriari lotzeko argudio txikiena ere emateari.
Kaixo!
Bada gaurko euskarako argudio testurako gaia AHTn oinarritzen da eta zure artikulu honek ideia batzuk garatzera eraman dit.
Oso blog interesgarria iruditu zait, nik zinemari buruzko bati heldu diot eta primeran doakit.
www.zinematik.jakintzazu.net
ea aldaketarik egin dezakedan
artikulu interesgarrigoren bat idatzi
etabar.
pasa eta utzi iruzkin bat;)
Segi horrela blogarekin, eskertzekoa da informazio iturri erabilgarriak horren eskura izatera.