Hemen zaude: Hasiera Blogak Izan eta Esan
Dokumentu Akzioak

Izan eta Esan

Txoriez eta loreez

Asteleheneko Goiena

Debekatuta zion bere buruari krisiaren ondorioei buruz idaztea, hain kikilduta zeukaten ulertzen ez zituen ekonomiazko albisteek. Hauteskundeei buruz idaztz zezazakeen, baina PPren garaipen borobilak izua baino ez zion sortzen. Pentsatu zuen hauteskundeek Euskal Herrian ekarritako aire berriez jardutea, baina konturatu zen adierazten zuenean zazpi ordezkaritik sei gizonak zirela, zehazteke zegoela egin beharreko oposizioa, eta gero, txantxa moduan, taldeko buruaren itxurak Olentzero kaletartuarena ematen zuela, bada, komentario horiek ez zirela inguruan ondoegi hartzen.

Irtenbide bila, ihes egiteko literaturara jo zuen orduan, amodiozko liburuetara. Hor behintzat nahigaberik ez,  topatuko zuen plazerra. Irakurri zuen nola, behin ezpainekin nahi gabe erakartzen zaituenaren  ezpainak ikututa, haien ukimena eta usaimena betiko geratzen den burmuinean itsatsita, droga indartsu bat bailitzan. Horren gainean idaztea pentsatu zuen, ez da beldurgarria, ez eztabaidagarria, plazerra ematen du. Baina bertantxe jabetu zen Goienako zutabe batean zegoela, ez Barbara Cartlanden errelato batean.

 

Elena Laka 2011/11/27

Donostia kultura

Astelehenko Goiena

Arrasate aldeko esaera herrikoi batek dio Arrasatetik Donostiara 70 km daudela, eta Donostiako Arrasatera berriz, 150 km. Donostiatik Debagoiena urrun dago zentzu askotan, nahiz autopista, nahiz Diputaziokide bailarakoak.  Gure ortzemuga pareko mendiak ematen digu, jotaz eta ixaz jositako hizkera arraroan mintzatzen gara, debagoiendar seme-alabek ere donostiartutakoan galdu egiten dutena, eta lan-eta-lan baino egiten ez omen dakigu. Alegia, donostiyarrei egozten zaien arinkeria jator edo jatortasun arin hori ez daukagula, eta ondorioz DV otzantzaile arrakastatsuak probintzia deritzon multzo lauso horretan sartuta bukatzen dugula. Hau guztia modu orokorrean esanda. Modu zehatzagoan berbetan, aukera polita emango du ikusteak Donostia kultur hirigune izendatzeak zer eragin izango duen gurean. Kultur zipriztinak eroriko ote zaizkigun, ala beste behin ere,  honez gero hasita daukagun  kultur sirimiri horren sortzaile izan beharko dugun.

Elena Laka 2011/07/04

Kobratu eta etzan

Asteleheneko Goiena

Erretiratuak “kobratzeko eta etzanda egoteko gaude”, adierazi zuen Elgetako alkate izateko aukera handiak izanda, bigarren geratu zenak, politikatik erretiratzen zela iragartzean. Ño, neure artean, ederra eskapada elgetarrena. Antzinako eibartarren “pueblo soberanuak” bete-betean asmatu du, Plazabarrenen antza etzaulkia eta kobratzeko kontua ipintzeko asmoa kitzikatzen zebilena ez dute alkate aukeratu. Kontxo, bururatu zitzaidan gero, badaude ba makinatxo bat erretiratu, kobratu bariko lanetan edo plazer hutsezko jardun aktiboetan ondotxo mugitzen direnak.  Tira, begitandu zitzaidan, izan zintzo zeure buruarekin, aitortu kobratzea eta etzanda egotea ere atsegin duzula. Bai, baina orduan bezero izan nuen prostituta bat etorri zitzaidan gogora: bere lana etzanda egotean eta kobratzean zetzala azaldu zidan. Bapo, ondorioztatu nuen, prostituta, erretiratu, alfer edo beste edozer izateko, ez da agian elegantzia handirik behar, baina hauteskunde galtzaile izateko bai. Hautagaiari ipin dakioken estilo frogarik gorenena hauteskundeak galtzea da. Kobratzea eta etzanda egotea helburu dituela aitortu duen honek, elegantzian, kale.

Normal moduan

Asteleheneko Goiena

Euskal herritarrok gehiengoa eman ez genion Konstituzioa arau hartzen duen auzitegiak, ebatzi du zilegi dela hauteskundeak normal egitea. Ebazpena baino lehen, aukera guztien aldeko manifestuak izan ziren herrian, inork hizkuntza debekatu barikoak, baina gaztelera huts naturalean idatzitakoak.

Bildu sujetu politikoko hautagaiek ere sinatu behar izan omen dute aitortza bat, adieraziz demokraziazko bideak soilik erabiliko dituztela. Horrelako aitortzen premiak Antzuolako mairuari turbantea zapaldu arazten ziotenekoa gogorarazten dute. Zortedun hala ere Antzuolako arabea, gudan preso hartu zutelako demokrazia antzinako greziarrek baino ezagutzen ez zuten garaian. Mairua gaur demokrazia eta askatasunaren lurraldean, arma barik harrapatuta, garbituta eta gorpua itsasoan legokeelako. Hil zutenek bere arimaren aldeko otoitz bat eginda.

Ze demokrazian, zuzenbidearen estatutak funtzionatzen duela diotenen arabera, norberak bere patua topatzen du. Eta hauteskunde kanpaina demokratikoa da arpegi atseginak eskaintzea, baita aurretik kalea zapaldu ere egin ez duten hautagaiek.

Ez esan pazientzia eduki behar ez denik.

Etxeko lanak

Asteleheneko Goiena

Badaukat lagun bat lanetik irteteko orduan beti denbora-pasa  hasi dena. Aitzakia bila ibiltzen da lan-jarduna luzatzeko. Edo behin lantokitik kanpo, hamaika itzulinguru egiten ditu etxeratzeko ordua berandutzeko. Etxean bikotekidea eta alaba bi dauzkala jakinda,  ikusita etxera bueltatzeko erakusten duen gogo urria, susmatzen hasi naiz ez ote dauzkan bikotekidearekin arazoak. Eta behin lanostea luzatzeko garagardo-saio batean, balizko arazoari buruz galdetu diot.

Bikotekidearen arazoak? Ez, ez, oraingoz ez, kontatzen du. Nire arazoak dira zortzi urteko alabaren eskolako lanak. Etxeko lanen aldeko irakasle bat egokitu zaio aurten, eta egunero bidaltzen dizkiote. Eta zerbait ulertzen ez duenean, galdetu egiten dit. Hori larritasuna, zu. Vennen diagramak, poligonoak, hektometroak, haizearen eta atmosferaren definizioak, uraren zikloa... Norberaren buruaren kontrako azterketa bat ematen dute!

Eskolako lanak gurasoen ardura diren ala ez eztabaidatzen hastear ginen, baina nire laguna guraso eta langile ona da, eta nire egitekoa, bera animatzea. Proposatu diot lanostean egunero garagardo-saioa egitea. Guk biok, eta alabaren irakasleak.

 

Elena Laka 2011/04/04

Munduaren erdigunea

Asteleheneko Goiena

Irakurri nion zutabegile bati masturbatzea osasungarria dela, baina ez zela gomendagarri taberna batean masturbatzea, haziak hankartetik salto eta besteentzako gogaitkarria izan zitekeelako. Irakurri nion idazle bati, ume batzuk txiza egiten hasi zirela, hankak zabaldu, zakila atera eta parrastada egin zutela. Hirugarrenari entzun nion EAJk PSOEkoak barrabiletatik helduta zeuzkala Madriden. Laugarrenari abertzale euskaldunak bere jakin-minari pijama janzten ziola.


Baina abertzale euskaldunen ia erdiak bere jakin-minari zerbait janztekotan kamisoia ipiniko lioke. PSOEko ordezkari askok ez dauka barrabilik nondik heldu, obatzekotan, titi parea. Umeen erdia baino gehiago txiza egiteko hankak ireki aurretik jarri edo makurtu egiten da, eta parrastada ezpain arteko zulotik ateratzen zaio. Munduko populazioaren erdiari, masturbatzerakoan ez dio haziak pol-pol jauzi egiten, baizik eta orgasmoarekin likido baten jarioa irristatzen zaio izterretatik behera. 


Sarritan gizonek munduaren erdigunea balira bezala jarduten dute. Periferiatzat gaituzte. Bihar, martxoaren 8a. Etzitik aurrera, erdigunea guztiona. 

Elena Laka 2011/03/06

Beti bi

Asteleheneko Goiena

Debagoiena ez da Galdakao, hemen ez dabiltza bi erakunde zerbitzu bera emateagaitik lehian, gogoratu bestela zertan den bailararen hezurdura izan behar zuen tranbia hura. Debagoiena, baina, bada Euskadi, eta Madrideko tabakoari buruzko araua indarrean dagoen arren, Jaurlaritzak erabaki du bere legea ere aplikatuko dela. Bakarra gutxiegitxo izango ote zen. Itxura denez, baina, ez da lege-enpatxu kontua, ezta arau-destajua, ez, Sailburuak adierazi duenez, legea jendea konbentzitzeko egiten da, ez inposatzeko. Alegia, tabakoaren euskal legea aplikatzen bukatzen denean, erretzaileak erromes joango direla Lakuara, beren osasunak onera egin izanagaitik eskerrak emateko. Adi negozio-lerro berrien usaintzaileok, tabakoagatiko damutuei eskapularioak saltzen hasteko. Lakuak Lourdesen irudia hartuko du. 

Konbentzitu ez inposatu, zergaitik tabakoarekin bakarrik? Zergaitik ez lelo bera, adibidez, manifestazioak arautzeko? Ah, beste errota bateko ura. Euskal legeak, dena den, gure tradizio txit ikutezinei mesede egiteko sortuko da: sozietate gastronomikoetan erretzea baimentzen da, erretzaileak eta tartekoak bertan itxi daitezen parrandarako, huelga eguna izango balitz bezalaxe.  

Elena Laka 2011/02/07

Zaintza partekatua

Gurasoak dibortziatu ostean edo, ezkonduta ez badaude, banatu ostean, erabaki egin behar da seme-alabak norekin biziko diren.

Esan behar da gurasoak euren artean banatu egiten direla, baina seme-alabekiko, euren obligazioak eta eskubideak berdin-berdinak izaten jarraitzen dutela. Banaketak edo dibortzioak ez du guraso izaera aldatzen. Aldatzen dena eguneroko bizimodua da, umeen zaintza, eta hori da dibortzio edo banaketa ostean erabaki behar dena.

Oro har, bi modu daude umeen zaintza antolatzeko: bata, umeak guraso batekin bizitzea, eta beste gurasoarentzat umeekin egoteko orduak eta egunak finkatzea. Kasu honetan guraso bakar batek dauka zaintza (zaintza esklusiboa) eta besteak umeekin egoteko eskubidea eta betebeharra. Zaintza esklusiboa bi gurasoek modu adostuan ezar dezakete, edo, adostasunik ezean, epaileak ezarriko du. Zaintza esklusiboa amak zein aitak eskura dezake, legearen aurrean batak ez baitauka, a priori, besteak baino aukera gehiago zaintzaren titular izateko. 

Umeen zaintza antolatzeko bigarren modua da zaintza partekatua, zeinetan zaintza bi gurasoen artean banatuko baituten beraiek finkatutako eran. Kasu honetan umeak gurasoekin txandaka bizi dira, txandak modu anitzetan antola daitezkeela: etxez eta gurasoz hiru egunero aldatu, astero aldatu, hilero aldatu, etab., edota umeak etxe bakar batean bizi direla, etxez aldatu gabe, gurasoak izan txandaka etxe horretan biziko direnak.

Zaintza partekatua duela bost urte pasatxo ezarritako lege-neurria da. Epaile batek onarpena eman diezaion zaintza partekatuari, Kode Zibilak eskatzen du guraso bien arteko adostasuna egon dadila eta umeentzako ona izan dadila, eta praktikan eskatzen da gurasoen arteko harremana ona izan dadila eta guraso biak gertu bizi daitezela, baldin eta umeak badira etxe bietan txandaka ibiliko direnak. 

Esan bezala, gurasoen adostasuna ezinbestekoa da. Salbuespen moduan, Kode Zibilak ezartzen du aukera guraso bakar batek eskatuta, Ministeritza Fiskalaren aldeko txostenarekin, ezar dadila zaintza partekatua, ulertu delako umeentzako ona dela. Baina nahiz eta legeak aukera hau eman, praktikan oraindik ez dugu ikusi guraso bat ados ez dagoen zaintza partekatu bat ezarri duen epairik.

Zaintza partekatuak ekartzen du umeak bi gurasoekin biziko direla, gutxi gorabehera denbora berdintsua, eta bi gurasoek izango dutela umeen gaineko eguneroko ardura: umeekin bizi, zaindu, eskolako gorabeherak eraman, medikuarengana eraman, umeen gastuei aurre egin etab. 

Sarritan zaintza partekatua guraso batzuk aldarrikatzen duten bandera da familiaren etxebizitza erabiltzen segitu ahal izateko banaketaren ondoren. Horretarako, eskatzen dute legez, gurasoen arteko adostasunik gabe, zaintza partekatua ezar dadila lehen aukera moduan, eta ondorioz, umeak etxean bizi direla, izan daitezela gurasoak txandaka biziko direnak etxe horretan umeekin batera.

Umeek ere badaukate zer esanik zaintzaren eztabaidan: gurasoen adostasunik ezean, epaileak entzun egin beharko ditu 12 urtetik gora baldin badaukate, eta baita ere gazteago izanda, nahikoa zentzu baldin badaukate. Umeen zaintza seme-alabek 18 urte betetzen dituztenean bukatzen da, adinez nagusi izatera iristen direnean.  

Olentzero

Olentzero

 

 

Zakuan topatu nahi ditugunak: irriak, algarak, lagunak, maiteak, gogoa, kemena, malaletxea, argitasuna, zalantzak, askatasuna, menpekotasunak, harridura, kuriositatea, ekimena, osasuna, arinkeria, sakontasuna, hunkidura, humorea, musu pila, ironia, elkartasuna, plazerra. Guztiontzat. Gutxiagorik ez. 

 

 

 

Elena Laka 2010/12/23

Udala, datuen babesa eta zoru pelbikoa

 

udaleko zerrenda

Badaude internet bidezko sare sozialen kontra epelak eta bi botatzen dituztenak, pertsonei buruzko informazioa kontrol barik eta baimen barik zabaltzen dutelakoan. Askotan, baina, jendea ez da konturatzen informazioa toki guztietatik barreiatzen dela, hain beste gauza eta hain arautuak egiten ditugula, gure izena nonahi ager daitekela guk horren kontrolik izan gabe.

Joan zen astean Eibarko udaletxera joan nintzen, herritarra atenditzeko zerbitzura. Handik herritar guztiak pasatzen dira, ziurtagiri txikiena ere bertan eskatzen baita. Zain nengoen bitartean, iragarkien kortxoa irakurtzen pasa nuen denbora.  Bi paper eskegita: bata makailau lehiaketan parte hartzen zuten herritarren zerrenda, bigarrena zoru pelbikoa indartzeko gimnasian onartu dituzten emakumeen zerrenda, tartean nire ezagun bi. Makailau zein zoru pelbiko, izen eta bi abizen.

Esan dezakegu: makailau lehiaketan parte hartzearena, tira, baina zoru pelbikoa, zergaitik jakin behar dugu eibartar guztiok zein emakume eibartar ari den zoru pelbikoa indartzeko gimnasia egiten? Badakite zerrendako emakume horiek eibartar guztiek dakigula zoru pelbikoa indartzen dihardutela?

Ez dakit kasu honetan Eibarko Udalak Datuen Babeserako Legea bete duen, alegia, bere ikastaroetan izenematea jasotzerakoan, parte hartzaileen izena argitaratzeko baimena ere jaso ote duen. Jaso badu, legea betetzen ariko da. Eta bestela, parte hartzaileek euren izena oholtzan eskegitzeko baimenik eman ez badute, ba Udalak arazo bat dauka datuen babesarekin. Bi kasuotan, gimnasian apuntatuta dauden guztiak nortzuk diren dakizkigu.

Baimenarekin ala baimenik gabe, intimitateari buruzkoz datuak zabaltzen dira oholtzaren bitartez. Eta bitartean, sare sozialetako informazioak sortzen du kezka.

Elena Laka 2010/11/30

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.

Azken erantzunak
datuen babesa Koldo Los Arcos, 2011/03/10
Benetan! Jaione, 2011/03/09
Oso ona! leire, 2011/03/08
Berme TRUST MAILEGUA PLC Tony Belly, 2011/02/06
Bai horixe! Gari Araolaza, 2010/12/01
Azken sarrerak
Normal moduan 2011/05/08
Etxeko lanak 2011/04/04
Etiketa lainoa
"Los abrazos rotos" 1/2004 Lege Organikoa Almodovar Anjel Lertxundi Antzararen bidea Athletic Azpeitia Bergara Berria Bilbo Bizkaia irratia Calatrava Callao Deba Debagoiena Donostia Durangoko azoka EA EB Egunkaria Elgeta Eskarmentuaren paperak Espainia Euskadi Euskal Herria Gizarte-Segurantza Goiena Goiena.org Goienkaria Ibarretxe Jabetza Erregistro Jaimito Katalunia Kate Winslet Kode Penal Kode Penala Kode Zibil Kode Zibila Leonardo Di Caprio López Madariaga Memorias de Africa Merkatal Epaitegia Meryl Streep Mezularia Ministeritza Fiskala Mundumira Nagel Oier Patata Patxi Lopez Patxi López Penelope Redford Revolutionary road Robert Redford Ronaldo Samarago San Martzial Streep Sustatu Veleia Victoria Zubi Zuri abokatu abuela adarra jo adina adiskidetsu agintari agiri ahotsak aht aisia aita aitatasun-baja aktualitate alarguntasun-saria albiste aldatu alderdi alderdi kontratugilearen lehen alderdia aldiri aldizkaria algodoi alkatea alkohol altzoa ama amama ametsa amona anaia andere andereño apatrida aranzadi argazki argitaletxe argitalpen kontratu argitarapen kontratu eredua argitaratzaile argudioak arriskua aseguru-etxe astelehena aukera aurkezpen auto autobusa autopista auzia auzitegi azalea aztarna bahitura bakarra balio banaketa bandera bateratu begi belaunaldi beltz berba berdintasun bergara bergara-eibar bero besarkada bi bialeku bidegabekeria bigunak biharamona bihotzez bikotea bilaketa biotekide bizi bizikidetza bizitza bost botu bueltatu burka burua cd dantza datuen babesa debagoiena demanda demandatu demokratiko demokrazia denda derrigortutako aurrejubilatu dibortzio diputatua dirua dogma domeka eco edertasuna edukinak egile eskubidea egunerokotasuna egunkari egutegia eibar eibartar elastina elegantzia elkarbizitza elkarrizketa elkarte emakume emakumearen aurkako indarkeria emakumeen aurkako indarkeria entzunaldia epai epaia epaiketa epaile epaitegi epaitegia epel erabiltzaile erakunde eraman erantzukizun zibila eraso eraso biktima erderaz erditu eredu ergatibo erlijioa ermua erreferendum erreklamazio erretiratu erretiro-sistema errlomantizismo errua ertzain esku eskubide eskubidea españa estali etxeko lan etxeko lanak etzan euskaldunak euskaltegi euskara ezinegona ezkondu ezkontide ezkontza ezkontzaren erregimen ekonomikoa ezpain ezpainak fado faltsu familia feminista filma funtzionario futbol futbol kamiseta futbola galdeketa galdera galdu garesti garestitu garraio gastu gazte gizarte gizartea gizon gogorrak goibel goienkaria gora gorri gorria gotzain guardia guraso gurasoak halako batean hankaz gora harakina hatxis haurdunaldia haurrak hauteskunde hauteskundeak hauteslego heldu heriotza herri herrigintza herritar hezkuntza higuina hilketa hiria hitz hizkuntza hotz hutsune idazkun idazle idazle elkarte ihesbide ikasketak ikaskide ikastaro ikastola ikur ilunga ilusioa indarkeria inguratuta inkesta interes interes publikoa internet ipuin irain irakasle iraksle irakurri iraultza irazpideen sozietatea irratia irteera-operazioa itzulpen izatezko izena jai jaia jaiak jasan jerga jokalari jolas jubilatu kalbinista kale kalteordain kanpaina kanpoko kargu kargua kartela kastellano kaudimengabe kaxero kiebra kilometroak kitxua kobratu kolpe komunikabide konkurtso konstituzio konstituzioa kontratu kontrola kontsulta kontsumitu kosta kostu kotizazio kpi krisi kudeatzaile kultura lan lana lanbide landare lasai lau aste legea legedi legedia lehendakari lehor lepoko mina lertxundi liburu liburua liburutegia limoiondo loditasuna lojika lotara loteria nazionala lurraldea magia mailegua manifestazio manifestazioa martxoak 8 mary poppins masturbatu matxismo meme memorias de Africa merkatal merkatalgune merkatua mesede migraña ministroa moda monzó muga murrizketa musika musu musulman nagusi nahasketa nazionalitatea negar negu nerabe nerbio neska neskatila obra oinetako okularista olentzero ondasun banaketa opor oporrak organu osasun sistema ospelak ospitalea pazientzia pentsio pentsioa pintatzekoa pipa-poltsa pirata pirritx plazerra polisemia politika politiko porrotx portero portu pottolo preso pribatu printze printzesa produktu protesi publiko publikoa publizitate salatu saltzaile sanblasak saskia segurantza sehaska selección selekzioa seme seme-alaba semea sexu-aldaketa sharon sinco sindikatu stone stormy monday tabakoa telebista terrorismoaren gorazarrea tertulia tertuliakide testu topikoa tostoiak tradizio tratu trena txartel txikia txinatar txiste uda udaberri udaberria udala ume umeak untxia urdina uztartu volvone webgune xalotasun zabaldu zahar zaintza partekatu zaintza partekatua zakila zapatu zapatu ingelesa zapi ze zerbitzu publiko zigor zikina zine zinea zoragarri zorion zoriona zoru pelbiko zuzenbide zuzenbide politiko zuzenbidea