Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Klip.me, Kindle-ari zukua ateratzeko tresnak

Klip.me, Kindle-ari zukua ateratzeko tresnak

Gari Araolaza 2012/09/22 08:14
Kindle-ak gauza gehiagorako balio du, ez liburuak bakarrik irakurtzeko. Amazon erabiliz, irakurri behar duzun 80 orrialdeko Word dokumentu hori kargatu dezakezu Kindle-an, baina Klip.me erabilita, baita webguneak eta RSSak ere!

Hemen ere Mikeli eskerrak eman behar, berak eman bait zidan Klip.me-ren berri, eta Kindlea erosteko arrazoi garrantzitsua izan zen.

Mikelek Send to Kindle aukera azaldu zuen. Horri esker, gure nabigatzailean botoitxo bat ezarri, eta webgune bat bisitatzerakoan lasai irakurtzekoa iruditzen bazaizu, klik egin eta minutu batzuen buruan zure Kindle-an izango duzu. Chrome-rako gehigarri bezala eta Firefox-erako bookmarklet moduan dago botoi hori. Mikel berak ongi azaldu zuen bere Send to Kindle artikuluan.

Mikelek aipatutako zerbitzu hau hacker txinatar batzuek sortutako Klip.me webguneak eskaintzen du.

Niretzat Klip.me-ren zerbitzu gustokoena RSS zerbitzua da. Honi esker zure aukerako webguneetako nobedadeak automatikoki etorriko zaizkizu egunean behin, eta lasai zauden une batean erraz irakurtzeko aukera izango duzu ( RSS zer den ).

Laburtuta, RSS-ak Kindle-ra bidaltzeko:

  • Sartu Google Reader-en eta harpidetu hainbat RSS iturritara.
  • Joan Klip.me webguneko RSS zerbitzura eta baimendu ezazu zure Google Readerrera sar daitezen.
  • Konfiguratu zure Kindle-aren eposta, zein ordutan eta nola jaso nahi dituzun zure RSS-etako nobedadeak.
  • Listo!

RSS eta Send to Kindle zerbitzuaz gain, Klip.me-ko lagunek beste bi aukera dituzte, norbaitentzat interesgarri izan daitezkeenak:

  • Google Calendar-eko zitak Kindle-ra bidaltzeko aukera
  • Evernote-rekin lotzeko sistema
etiketak: kindle
artsuaga
artsuaga dio:
2012/09/22 09:01
Ona "Send to Kindle" bookmarkleta, Gari.
Duela gutxi frogatzen hasia naiz RSSak kindlean irakurtzeko aukera, Calibre erabili dut hortarako. Baina honen bidez kindlearen wifia konektatzea nahiko izango da jarioak jasotzeko.
aetxebeste
aetxebeste dio:
2012/09/22 09:07
Itxura ona dauka. Google Reader-en etiketa bat sortuta soilik aukeratutako jarioak irakurtzeko aukera ona da.

Eskerrik asko!
xabier
xabier dio:
2013/10/29 23:24
RSSak irakurtzeko sistema erabiltzen hasi nahi nuke, baina ez dakit nola. Barkatu torpezia. Googlek esaten dit Reader zerbitzua dagoeneko ez dela existitzen... Antzeko beste zerbitzurik erabili daiteke? zein? eta nola? Mila esker.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon