Send to Kindle
Mikel Lizarralde
2011/05/10 14:59
Kindle irakurgailua dugunontzat gehigarri interesgarria da Send to Kindle. Chrome-rentzat eginiko plugina da (Firefox-en bookmarklet moduan erabil daiteke).
Webgune batean nabigatzen ari garenean, egin klik botoian eta epostaz bidaliko dizu artikulua zure Kindle irakurgailura. Egokia da artikulu luzeak (edota momentuak irakurri ezin ditugunak) gure Kindle-ean eroso-eroso irakurtzeko.
Instalatzeko
- Sartu Send to Kindle webgunera eta jaitsi gehigarria.
- Pluginaren konfigurazio orria irekiko zaizu zure Chrome nabigatzailean. Zure Kindle eposta gehitzean aukeratu @free.kindle.com helbidea (hauxe da eta doako helbidea; @kindle.com helbidera bidalketak kobratu egingo dizkizu bestela Amazonek).
- Sartu zure Amazon kontuan eta baimendu Send to Kindle zure epostara idazteko (gehitu kindle@klip.me helbidea baimendutako bidaltzaileen artean).
- Zure nabigatzailean botoi laranja bat ikusiko duzu orain nabigazioko tresna-barraren eskuman. Demagun Xabier Mendigurenen Sakonetaren lehen kapituluan zaudela; egin klik botoi laranjan. Lehenengo testu betsioan ikusiko duzu artikulua. Egin klik "Send" botoian.
- Artikulua zure Kindle-era iritsiko zaizu, Wifi-ra konektatzen duzunean. Hona Xabierren artikuluaren adibidea: