Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Ikasitakoa desikasten ikasten

Datu digitalen babesa eta fideltasuna

Gari Araolaza 2006/06/27 23:29

Aspaldi esan ziguten datu digitalek ez dutela galerarik. Kasette edo binilo diska analogikoek ez bezala, informazioa (testua dela, musika, irudiak edo bideoa) modu digitalean izatean ez du kalitaterik galtzen.

Mark Pilgrim hacker ezagunaren arabera gezur handia da. Mark 1983tik da Macintosh-en erabiltzailea, eta denbora tarte honetan dozena bat testu prozesadore erabili ditu. Bere idatziak ongi gordeta ditu, eta bertsio eguneraketak egiten joan da denboran zehar. Honelako lan bat egin izan duenak ondotxo daki hasierako testua okertzen doala, formatuak, parrafoak... auskalo zer aldatuko den; are gehiago bertsio bat bestearen atzetik erabiltzen badugu.

Arazo garrantzitsua jarri du mahai gainean Mark Pilgrim-ek, eta erabaki radikala hartu du: Mac ahaztu eta Linux Ubuntura paso egitea. Arrazoia? konturatu delako Mac-aren e-posta programa batek estandarra ez den formatu batean gordetzen zituela bere mezu guztiak, berak kontrakoa uste bazuen ere.

Gutenberg proiektuaren erabakia ere aipatzen du. Hauek liburu guztiak ASCII-an gordetzen dituzte. Ez Word, ez PDF eta ez kristorik, badaezpada ere.

Ni ere asko arduratzen nau gai honek. Argazki zaharrak nola antolatu, nola ordenatu da nire arazoa. Oraindik ez dut soluzio egokirik aurkitu.

Yahoo eta Microsoft ere mikroformatuen alde.

Gari Araolaza 2006/06/22 11:53

Gaur goizean blog guztietan zabaltzen ari den albistea. Yahoo eta Microsoftek informazio egituratua indexatzeko mikroformatuak onartuko dituzte.

Mikroformatuak zertarako?

Orain arte bilatzaileetako informazioa egituratu gabe zegoen. Guk hitz batzuk bilatu eta hitz horiek zein dokumentutan azaltzen ziren esaten ziguten bilatzaileek.

Hurrengo erronka da bilatzailean Mondragon korporazioaren inguruan bilaketa egin eta bilatzaileek Orquesta Mondragonekin ez nahastea.

Erronka horretarako Googleren soluzioa Google Base izan zen. Webgune horretan zure eduki egituratuak (agendako ebentuak, bisita txartelak, denda batetako artikuluak... edozer) karga ditzazkezu, eta Googlek emaitza horiek ematen dizkie erabiltzaileei gero. Kontua da, han kargatu beharra dagoela!

Technoratiren proposamena bakoitzak bere webgunean mikroformatuak publikatzearena zen, eta horretan dabil jo eta su Tantek Celic , beraien injineru nagusia.

Orain, Yahook eta Microsoftek mikroformatuen aldeko apustua egin dute.

Nork irabaziko duen?

Googlek ez du galtzeko ezer. Txarrenera ere, hasi liteke mikroformatuak onartzen, eta besteek lortuko dituzten emaitza berdinak lortuko ditu. Googleren bilaketaren nagusitasunak bi zutabe nagusi ditu: webgune asko indexatuta, eta relebantzia (zer den garrantzitsuagoa zehaztea). Horrez gain Google Base du.

Sarritan pentsatzen dut Googleri ez zaizkiola honelako ekimenak interesatzen. Ez zaio interesatzen jendeak gauzak ongi etiketatzea, bere indarra beste aldean bait dago. Beste bilatzaileei ere ez zitzaien interesatzen, agian orain erabaki dute alferrik dela Googleren aurka bere terrenoan ibiltzea, eta horregatik aldatuko zuten. Nork daki...

Londonen pisu bila

Gari Araolaza 2006/06/21 08:36

Londonera bazoaz bizitzera eta etxe bila bazabiltza, gure lagun batzuek atera berri duten Nestoria webgunea oso erabilgarria suertatuko zaizu.

Gainera, auzo bakoitzerako URL desberdina eta guzti!

Orain ni ez nabil etxe bila, baina horrelako bat nahi nuke nik gure inguruan, Gipuzkoa edo Euskal Herrirako.

Gipuzkoako mapak eta kaletegia

Gari Araolaza 2006/06/16 08:59

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere informazio geografiko zerbitzu webgunea berritu du: b5m gipuzkoako mapak

Zer esan nahi du B5M horrek?

B5M = Bat 5 Mila = 1:5000 , hori bait da informazio geografiko sistema hauetan erabiltzen den eskala arruntena. Hau da: planoko zentimetro bat, 50 metro dira.

Webgune berriak dakarrena

Eta lehendik zeuden 3D-ko nabigazioa (Google Earth-en moduan), airetik ateratako argazkiak, mapak Autocad-erako deskargatzeko aukerak eta abar luze bat.

b5m.gipuzkoa.net

Nire bisita txartela mikroformatuan

Gari Araolaza 2006/06/15 08:55

Nola adierazi zure "bisita txartela" mikroformatuak erabiliz?

Atzo egin dut froga:

1- hCard Creator erabili dut nire izen-abizen eta zenbait oinarrizko datu adierazteko.

2- Tresna horrek emandako kodea nire blogean jarri dut, eskumako zutabean, Honi buruz esaten duen sailean.

3- Pingerati-ra joan eta nire blogaren helbidea jarri dut hor.

4- Ordu batzuen buruan (oraingoz ordu gehiegi dira, 20 inguru), nire fitxa azaldu da Technorati-ren sukaldean

Mikroformatuen egilea

Gari Araolaza 2006/06/14 11:58

Blog honetako komentarioetan jarri digute Kingston Hiria blogekoek hCalendar kodea sortzeko tresnarako lotura, euskaraz gainera!

Merezi du azaleratzeak:

hCalendar egilea

Zorionak Maite!

Gari Araolaza 2006/06/05 09:42

Gaur, ekainak 5, Maite Rementeria Etiamek urteak egiten ditu, gutxi oraindik. Egun polita izaten da berarentzat, jende askok zoriontzen bait du. Asko gustatzen zaio lagunen deiak jasotzea. Horrela bada, Maiteren laguna edo ezaguna bazara, gustora jasoko du zure deia.

Mikroformatuak agenditisa konpontzera

Gari Araolaza 2006/06/02 11:19

Nik RDF-aren erabilpena proposatzen nuen 2003an Agenditisa izeneko gaixotasuna konpontzeko

Gerora joan dira mikroformatuak indarra hartzen, eta gaurko albisteak bide hori ona dela esaten digu:

Technoratik mikroformatuak irakurtzen ditu gaurtik aurrera

Honek zer esan nahi duen? bada, ondorengo kode hau hemen idazteagatik bakarrik, laster azalduko dela ebentu moduan Technoratiren ebentu bilatzailean eta beste webgune batzuetan. Hauxe:

Blogs&Beers 3.0: ekainak 3an, arratsaldeko 8tan hasi eta auskalo zein ordu arte. Tokia: Gaztetxea, Larrabetzu, Bizkaia, Euskal Herria

edo hau bera, XHTML kodea ikusirik:

   <span class="vevent">
        <a class="url" href="http://larrabetzu.org/bloga/?p=9">   
          <span class="summary">Blogs&Beers 3.0</span>:    
         <abbr class="dtstart" title="20060602T2000">ekainak 3an, arratsaldeko 8tan</abbr> hasi eta 
         <abbr class="dtend" title="20060602T2200">auskalo zein ordu</abbr> arte.
         Tokia: <span class="location">Gaztetxea, Larrabetzu, Bizkaia, Euskal Herria</span>
        </a>
   </span>

 

Gauzak ongi egin baditut, eta zorte pixka batekin Technorati Larrabetzu Search bilaketan azalduko da artikulu hau publikatu eta minutu batzuetara, eta agian baita ere EVDB datubasean

Zuek ere egin nahi baduzue, hona hemen mikroformatu honen definizio osoa: hcalendar

Frogatuko dugu!

(Ni ezin gaur Larrabetzura joan. Pena daukat. Zalantzan zaudetenok, joan, ondo pasatu eta gero blogeatu!)

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon