Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Mikroformatuak agenditisa konpontzera

Mikroformatuak agenditisa konpontzera

Gari Araolaza 2006/06/02 11:19

Nik RDF-aren erabilpena proposatzen nuen 2003an Agenditisa izeneko gaixotasuna konpontzeko

Gerora joan dira mikroformatuak indarra hartzen, eta gaurko albisteak bide hori ona dela esaten digu:

Technoratik mikroformatuak irakurtzen ditu gaurtik aurrera

Honek zer esan nahi duen? bada, ondorengo kode hau hemen idazteagatik bakarrik, laster azalduko dela ebentu moduan Technoratiren ebentu bilatzailean eta beste webgune batzuetan. Hauxe:

Blogs&Beers 3.0: ekainak 3an, arratsaldeko 8tan hasi eta auskalo zein ordu arte. Tokia: Gaztetxea, Larrabetzu, Bizkaia, Euskal Herria

edo hau bera, XHTML kodea ikusirik:

   <span class="vevent">
        <a class="url" href="http://larrabetzu.org/bloga/?p=9">   
          <span class="summary">Blogs&Beers 3.0</span>:    
         <abbr class="dtstart" title="20060602T2000">ekainak 3an, arratsaldeko 8tan</abbr> hasi eta 
         <abbr class="dtend" title="20060602T2200">auskalo zein ordu</abbr> arte.
         Tokia: <span class="location">Gaztetxea, Larrabetzu, Bizkaia, Euskal Herria</span>
        </a>
   </span>

 

Gauzak ongi egin baditut, eta zorte pixka batekin Technorati Larrabetzu Search bilaketan azalduko da artikulu hau publikatu eta minutu batzuetara, eta agian baita ere EVDB datubasean

Zuek ere egin nahi baduzue, hona hemen mikroformatu honen definizio osoa: hcalendar

Frogatuko dugu!

(Ni ezin gaur Larrabetzura joan. Pena daukat. Zalantzan zaudetenok, joan, ondo pasatu eta gero blogeatu!)

etiketak: geek, microformats, sarea
jolaus
jolaus dio:
2006/06/02 14:03

Oso interesgarria albiste hau Gari. Eventful webgunean ez da artikulua agertzen baina Technoratin bai. Probatxo batzuk ere egingo ditugu hemen, Ordizialdean, eta komentatuko dizugu.

Nik ere Larrabetzukoa saretik jarraituko beharko dut :(

kingstonhiria
kingstonhiria dio:
2006/06/09 20:36

hcalendar erabiliz eta programatzen jakin gabe, ekitaldiez informatzeko modu errez bat:

hCalendar Egilea

Informazioa sartu ondoren, kodea kopiatu eta gure web orrian pegatu baino ez da egin behar.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon