Yahoo eta Microsoft ere mikroformatuen alde.
Gaur goizean blog guztietan zabaltzen ari den albistea. Yahoo eta Microsoftek informazio egituratua indexatzeko mikroformatuak onartuko dituzte.
Mikroformatuak zertarako?
Orain arte bilatzaileetako informazioa egituratu gabe zegoen. Guk hitz batzuk bilatu eta hitz horiek zein dokumentutan azaltzen ziren esaten ziguten bilatzaileek.
Hurrengo erronka da bilatzailean Mondragon korporazioaren inguruan bilaketa egin eta bilatzaileek Orquesta Mondragonekin ez nahastea.
Erronka horretarako Googleren soluzioa Google Base izan zen. Webgune horretan zure eduki egituratuak (agendako ebentuak, bisita txartelak, denda batetako artikuluak... edozer) karga ditzazkezu, eta Googlek emaitza horiek ematen dizkie erabiltzaileei gero. Kontua da, han kargatu beharra dagoela!
Technoratiren proposamena bakoitzak bere webgunean mikroformatuak publikatzearena zen, eta horretan dabil jo eta su Tantek Celic , beraien injineru nagusia.
Orain, Yahook eta Microsoftek mikroformatuen aldeko apustua egin dute.
Nork irabaziko duen?
Googlek ez du galtzeko ezer. Txarrenera ere, hasi liteke mikroformatuak onartzen, eta besteek lortuko dituzten emaitza berdinak lortuko ditu. Googleren bilaketaren nagusitasunak bi zutabe nagusi ditu: webgune asko indexatuta, eta relebantzia (zer den garrantzitsuagoa zehaztea). Horrez gain Google Base du.
Sarritan pentsatzen dut Googleri ez zaizkiola honelako ekimenak interesatzen. Ez zaio interesatzen jendeak gauzak ongi etiketatzea, bere indarra beste aldean bait dago. Beste bilatzaileei ere ez zitzaien interesatzen, agian orain erabaki dute alferrik dela Googleren aurka bere terrenoan ibiltzea, eta horregatik aldatuko zuten. Nork daki...
Gari, afera interesgarria benetan mikroformatuena. Blogs&Beers 3.0 horretan ari ginela, LarraB&Btzu gora eta behera.... abian jarri zenuen Technorati bitartez mikroformatuen eta agendaren gaia.
Gaur da eguna, google bilatzailean "larrabetzu" bilatzen hasita, technoratiko emaitza hori lehen postuetan ematen duena.
Bada zeozer beraz.
Dena dela, mikroformatuen gainean... oraindik erabilpen posibleak ez ditugu ondo aztertu gure artean.
Albistea gaur bada ere, ea gu noiz hasiko garen ondo eta patxadaz erabiltzen.