Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba

Nolako Ezagueraren Gizarterantz goaz?

Eneko Astigarraga 2004/10/09 12:36

OCS , Observatorio para la Cibersociedad delakoak antolatzen du: II Congres ONLINE OCS: Cap a quina societat del coneixement?

Kongresuaren berezitasuna OnLine izatea da. Hau da, parte hartzea Internet bidez.

Gainera, kongresuan parte hartzea doakoa da, baina nahi izanez gero 36 euroko kuota bat dago eta parte hartzearen agiria bidaliko dizute.

Kongresua lan taldeka antolatuta dago eta normalena lan talde baten apuntatzea da.

Mota guztiko lan taldeak, edozein interes asetzeko. Hona hemen adibide batzuk:

GT-9 - Cibergeografía: territorios y territorialidad

GT-43. Weblogs, ¿un nuevo genéro de comunicación?

GT-88. Digital Media y el apagón analógico del 2012

GT-23. Ciencia, ficción y posmodernidad: metáforas tecnoculturales en la nueva cibersociedad del espectáculo (from `I robot´ to `Matrix´).

GT-41. Creative Commons y su nuevo arte regulativo: hacia un ambientalismo digital en Internet.

GT-91 - Una Sociedad del Conocimiento Accesible para Todos.

GT-87. Software Libre

GT-92 - Conocimiento Compartido y Web Semántica

...

Eta abar luzea. Onena bakoitzak bere gustokoa aurkitzea.

Ingurumen Adimena (II). Philips Research Labs

Eneko Astigarraga 2004/10/07 14:28

Egun gutxi barru, urriaren 26an, Ikerlan ikerketa zentroaren 30. urteurrena delako jardunaldia egingo da Donostian: Berrikuntza Lehiakortasunaren Motorea izenpean

Bertan, Philips Research Labs -eko Evert. J. Van Loenen Ingurune Adimenari buruz hitz egingo du.

Goizeko 11etatik aurrera, Ikerlan-en 30 urteurrena dela eta, jardunaldia Kursaal Jauregian:

Berrikuntza lehiakortasunaren motorea

Oharra: jardunaldia ez da irekia, gonbidapean baizik

Egitaraua

  • Ongi Etorria: Txomin García, Ikerlan Iñaki Telletxea, Eusko Jaurlaritza
  • IKERLAN: IRAGANA, PRESENTEA eta ETORKIZUNA Carlos Redondo, Ikerlan
  • INGURUNE ADIMENA Evert. J. Van Loenen, Philips Research Labs
  • BERRIKUNTZA eta TEKNOLOGIA ZENTROAK. Pablo Mongelos,
  • BERRIKUNTZA eta ENPRESA GARAPENA. Jesús Catania
  • AMAIERA Joaquín Villa

Sustatu -ko erreferentzia.

Erreferentzia gazteleraz

Ingurumen Adimena

Eneko Astigarraga 2004/10/06 14:04

Ingurumen Adimenak etorkizunean bizitza, lanean edo ikerketetan eragina izango duelakoan, Zamudion, Bizkaiko Teknologia Parkean, gaiaren inguruan antolatu den jardunaldian izan naiz.

Ingurumen adimen kontzeptua zientzia fikzioa dirudien arren, nazioarte mailan, eta ikasketa zein industria eta gobernu mailako ikerketa eta garapen esparruetan hori errealitate bilakatzeko lan handiak egiten ari dira.

Batzuren iritzian Teknologia Berria baino gehiago, enfoke berria edo hitz berria baino ez da.

Nere ustez, gehienbat kontzeptu eta enfoke berria dago Ingurumen Adimenaren atzean. Erabiltzailea, gizakia, animalia, taldea, ... hausnarketa teknologikoaren erdian ipini eta hortik aurrera garatu.

Egia esan, mundu osan zehar ahalegin handiak eta ikerketa sakonak egiten ari dira eremu berri honen inguruan. Gaur aurkeztu dira batzuk:

Media Lab Massachusetts Institute of Technology (MIT)

Errefentzia ugari aurkitu daitezke Media Lab Massachusetts Institute of Technology webgunean. Walter Bender jaunak Ambient Intelligence (ingurumen-adimena) ahalbidetu eta ezartzearen inguruan hitz egin du.

Bere hitzaldiko aipamen batzuk baino ez: ikerketetan makinei eta makinekin ditugun harremanetan sare organikoak, afektoa edo zentzua izatea kontutan hartzen ari dira. Proiektu eta adibide asko. Arreta berezia jarri dut The Open Mind Commonsense proiektuan, sare semantikoak sortzen ari direnez.

Fraunhofer-Institute for Computer Graphics

ISTAG , INI-GraphicsNet eta Fraunhofer-Institute for Computer Graphics -eko presidentea den Jose Luis Encarnaçao irakasleak Ambient Intelligence (ingurumen-adimena) FP7an hau da hurrengo Europar Ikerkuntza Programa Nagusian (framework programme) gaiari buruz hitz egin du.

Hasieran aipatutako kontzeptuetan jarri du arreta Encarnaçao-k: erabiltzailea erdian jartzean, erabilgarritasuna eta irisgarritasunaren garrantzian. Zerbait aipatzekotan Pervasive Computing ak, edo inguruan ditugun objektu guztien konputazioak (etxeko tresnak, autoak, telefonoak, jantziak, ...), hartuko duen garrantzia.

Ingurumen adimena Euskal Ikerketan

Azkenik Ingurumen adimenak Euskal Ikerketa zentruetan duen garapenari buruz hitzegin da, eta honako hauek parte hartu dute:

Segurtasuna, Konfiantza eta Pribatutasuna Inguru Adimenduetan Ana Ayerbe and. ROBOTIKER INFOTECH-TECNALIAko zuzendaria

Inguru Adimenduekiko Elkarrekintza Naturala Julián Florez jn. Zuzendari Nagusia. VICONTECH

Elkarrekiko sistema operagarriak. Konektatzeko gaitasunetik harantz. D. Sergio Bandinelli jn. ESI-TECNALIA Egitasmo Arloko zuzendaria

Ezagutza Inguru Adimenduen oinarri Eduardo García jn. LABEIN-TECNALIA. I+Gko arduraduna informazio-sistema aurreratuetan

Jardunaldi osoaren informazioa

Sustatu -ko erreferentzia.

Erreferentzia gazteleraz

Nagusiak eta IKT-ak

Eneko Astigarraga 2004/10/04 16:58

Larunbatean Mateo Guilabert kazetari eibartar jubilatuarekin topo egin nuen bidai batean.

Mateo jubilatua dago, baina geldirik ez. Hamaika proiektu eta zereginetan sartuta dago. Besteak beste, ostegunean e-Gipuzkoa planaren aurkezpen batean parte hartu zuela kontatu zidan: Infoinklusioa. Informazioaren gizartea pertsona guztientzat . Eta IKT-ei esker Mateoren parte hartzearen bideoa ikusi eta entzuteko aukera dugu. (Real Player instalatua izanez gero eta sarearen konjestioa larregizkoa ez bada behinik behin)

Kontua da Mateok Izarbide proiektuan parte hartzen duela .

Izarbide, Gipuzkoako borondatzezko adinekoen informatika arloko elkartea da. Zazpi herritan dauden zortzi zentro osatzen dute Izarbide sarea: Donostia (2), Irun, Errenteria, Bergara, Legazpi, Eibar eta Zumaian.

Baina bazuen kexa bat Mateok: Catalunyatik etorritako La Caixa aurrezki kutxak Izarbide zentruak ordenagailuekin hornitu eta monitoreak ordainduz bultzatu dituela. Aldiz, neurri handian Foru Aldundiaren menpe dagoen Kutxa-k ez dietela batere laguntzen. Kexa doblea Mateoren esanetan, eibartar moduan, Wenceslao Orbea eibartarrak Caja de Ahorros Provincial delakoa (gaur Kutxa) fundatu zuelako.

Infoesklusioaren aurkako borroka, baztertze dijitalaren aurkakoa, garrantzia handia du. Zaharrak gero eta gehiago dira eta bizitza itxaropena gero eta luzeagoa da, beraz pixu handia dute gizartean. Txalotzekoa batez ere jubilatuen artean egindako elkartea eta batzuk besteak laguntzeko duten kemena.

Baina, Teknologia Berriak eta Informazioaren gizartea pertsona guztiei ailegarazten esfortzu handia egin behar du gizarte osoak, aurrezki kutxek barne. Zaharrekin edo emakumeekin egiten duten bezala, La Caixak edo bestelako aurrezki kutxek baztertze sozialaren arriskuan dauden gazteekin egin beharreko ahalegin horretan lagundu beharko lukete. Etorkizunari begira garrantzitsuagoa dirudi.

Berrikuntzaren Ekonomia

Eneko Astigarraga 2004/10/01 17:38

Zenbaki interesgarria, mamitsua eta ondo egina Business Week online aldizkarian: The Innovation Economy izeneko ale berezia.

Aipagarriak argazki eta testu errotan antolatuta dauden Argazki saiakerak. Horrelako sei saiakera edo Photo Essay daude . Denak gomendagarriak, (argazki errotaren abiadura norberak egokitu dezake), baina neretzat bereziki hauek:

Beste atal eta artikulu interesgarri asko, berritzaileekin elkarrizketak eta berritzaileen bio-ak zenbaki berezirako eginak eta azken boladan interneterako pilatzen joan direnak.

Gertuago etorriz, baina berrikuntza gaiaren inguruan, gaur EuskoNews-k pare bat artikulu kaleratu ditu:

  • Teresa Salak Mikel Navarro ri egiten dion elkarrizketa: Zientzia da bultzatu behar duguna: unibertsitateak berritu, abangoardiako taldeak sortu, zentro teknologikoen egitura aberastu dio Mikelek. Mikel Navarro eta Mikel Buesa Sistema de Innovación y Competitividad en el País Vasco txostenaren egile nagusiak dira.
  • Mari Jose Aranguren irakaslearen artikulua Ekintzailetasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izenekoa.

Mikel Navarro eta Marijo Aranguren Deustuko Unibertsitateko, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, ESTE-ko, irakasleak dira.

Oharra: argazkikoa Business Week aldizkariaren 1929 urteko azala da, irailaren 7koa. Duela 75 urte!!

Futurist Update aldizkaria

Eneko Astigarraga 2004/09/29 20:33

FUTURIST UPDATE, News & Previews from the World Future Society. October 2004 (Vol. 5, No. 10) aldizkariaren urriko zenbakiaren laburpena sarean dago.

Aipatutako ONLINE bertsioa http://www.wfs.org/futupoct04.htm helbidean dago.

Urriko alearen artikulu nagusiak honako hauek dira:

  • Predicting Innovations (lotura )
  • Homeschools as Solution to Violence? (lotura)
  • Beware of Happy Workers (lotura)
  • Cultural Revolution Needed for Foresight (lotura)
  • Click of the Month, edo hileko lotura: FutureLife , Suizako familia bat etorkizuneko etxean...

Era berean, deialdia egiten da World Future Society's 2005 annual meeting, WorldFuture 2005 jardunaldietarako ponentziak aurkezteko. Chicago-n izango da, datorren urteko uztailaren 29tik 31ra.

Euforia

Eneko Astigarraga 2004/09/28 23:46

Ez da egoera bat, baizik eta Ezagueraren Gizartearen Prospektiba proiektu baten izena. EUFORIA, Knowledge Society Foresight.

Horrela izendatu zuen Dublinen egoitza duen Bizitza eta Lan Baldintzen Kalitatearen Hobekuntzarako Europear Fundazioak etorkizuneko ezagueraren gizarteak dakarkiguna aurreikusi nahiean egin den prospektiba proiektua.

Proiektuan landutako txosten ezberdinak eta azpiproiektu guztiak - Delphi azterketak, lurraldeetako txostenak, eta abar-, Manchester Unibertsitateko webgune bakarrean batu dituzte: Knowledge Society Foresight Reports atalean.

Informazioa eta ezagueraren trukaketarako eredu libreak

Eneko Astigarraga 2004/09/28 00:08

Informazioa eta ezagueraren trukaketarako eredu libreen inguruko eztabaida jasotzen duen artikulua argitaratu dute frantziako CNRS (Centre national de la recherche scientifique ) -ren menpean dagoen @rchive SIC Archive Ouverte en Sciences de l'Information et de la Communication iniziatibaren webgunean.

Artikuluaren titulua Libre acces a l'information scientifique et technique: etat de l'art et perspectives esanguratsua da, eta duela gutxi argitaratu zuten Les modeles libres pour l'acces a l'information artikuluaren jarraipena litzateke.

Gaia pil-pilean dago eta, orain arte, gure inguruan jakimin handia sortzea lortu ez badu, mundu osoan eztabaidatzen eta ikertzen ari da.

Open Archives Initiative

Ikertzaile, ikertzaileen komunitate, editore, liburutegi edo informazio eta dokumentazioko zentru eta profesionalentzat, ezaguera eta informazioen zabalkuntzaren etorkizunari dagokionez, eredu libreen garapena erronka nagusia da.

ICSTI -k (International Council for Scientific and Technical Information ), informazio zientifiko teknikoa publikoa izan behar duela argi eta garbi defendatzen du.

Aipatutako artikuluan Parisen egindako jardunaldien laburpena egiten da eta informazioa libreki trukatzearen inguruko gai interesgarriak ukitzen dira.

Esate baterako, Open Archives Initiative protokoloa, metadatoen bilketari dagokiona, sakon eztabaidatu zen jardunaldietan.

Open Archives Initiative -k zerbitzari edo informazio hornitzaile ezberdinetan bilaketak egite errazten ditu, interface edo sistema bakarra erabiltzerakoan, gero informazio osorako libre akzesoa izan, edo ez izan, berdin delarik.

Merkea, erabiltzeko erraza, flexiblea eta oso azkarra dela azpimarratzen da. Figaro (Federated Initiative of GAp and Roquade) bezalako Proiektu Europearrak, unibertsitaterako edizio digitalerako eredua proposatzen duena, OAI protokoloa erabiltzen du.

CodeSyntax eta Deli taldeak Open Archives Initiative protolokoan oinarritutako Open Archive Cataloger edo OAC proiektua lantzen ari gara, horregatik interesgarria iruditu zaizkit Parisen izandako jardunaldi hauek.

Aipatutako erakunde edo aktore guztientzat Open Archives Initiative-ren erabilerak ez du inolako eragozpen teknikorik. Izan ere, OAI-k ikertzaile, editore, liburutegi, informazio profesionalentzat,... onura handiak ekar ditzake. Baina, funtzionamendu moduaren aldaketak suposatzen ditu: konpartitzearen onurak ikustea, zerbitzu berriak eskaintzearen aukera, paperak definitzea,...

Artikuluan ondo esaten den bezala:

"Les consiquences du recours ` ce protocole pour les institutions, les bibliothhques et les chercheurs ont iti ivoquies, pour dimontrer surtout l'iliment perturbateur, au sens positif du terme, qu'il a pu reprisenter, obligeant ` repenser le mode de fonctionnement et ` clarifier, voire redifinir, le rtle de chacun. En effet, si l'utilisation de cet outil ne pose pas de problhme majeur, il en pose bien plus lorsqu'il s'agit d'initier un changement culturel, poussant ` innover dans la proposition de services."

BioMed Central

BioMed Central aipatzen da Open Archives Initiative-ren erabilera onaren adibide moduan.

BioMed Central-ek Medikuntza eta Biologiari zuzendutako argitalpenak batzen ditu. Egun, 100 aldizkari zientifiko baino gehiago ditu eta The Faculty of 1000 Evaluation zerbitzua gehituta dauka. Ebaluaketa sistema honen bitartez artikuluen kalitatea, interesgarritasuna, edo berrikuntza maila ebaluatu egiten da

Baina, beharbada etorkizunari begira erabilgarriena BioMed Central and the Open Archives Initiative atalean aurkitu daiteke. Hau da, nola BioMed Centralek OAI protokoloa erabiliz informazioa eta artikuluen erreferentzien banaketa eta zabalkuntza egiten duen

Hauek dira banaketarako helbideak:

http://www.biomedcentral.com/oai/2.0/ (gomendatua)

http://www.biomedcentral.com/oai/1.1/

http://www.biomedcentral.com/oai/1.0/

Funtzionalitate hauei esker edozeinek aurki dezake BioMed Centralen dagoena, webgunea bisitatu gabe!

Battelle: 2020 urterako Teknologia Estrategikoak

Eneko Astigarraga 2004/09/23 20:30

Battelle Institutoa 1929 urtean sortu zen AEBetan, administrazio eta enpreseentzat teknologia eta produktu berriak garatzeko. Gaur egun, 7.500 enplegatu eta 60 egoitza ditu Estatu Batuetan eta bat Europan, Geneve edo Ginebran.

Battelle -ek Prospektiba Teknologikoa (Technology Forecast, terminoa erabiltzen dute) lantzen du eta teknologia eta produktuen arloan etorkizunari buruzko aurreikuspenak argitaratzen ditu noizeanbehin.

Horrela, 2020 urteari begira 10 Teknologia Estrategikoen zerrenda egin du, Strategic Technologies by 2020 izenpean. Battellek duen ospea eta eskarmentuagatik baino ez bada, kontutan izatekoak.

Orijinala laburtzen saiatuz, hauek dira aipatutako 10 arlo edo teknologia estrategikoak:

  1. Genetikan oinarritutako medikuntza eta osasuna
  2. Potentzia handiko energia biltegiratzea
  3. GrinTech (Green Integrated Technology). Ingurugiroa zaintzeko teknologia integratuak edo.
  4. Konputazioaren nonahikotasun.
  5. Nanomakinak
  6. Garraio publiko pertsonalizatua
  7. Janari eta uztaldi diseinua
  8. Merkantzia inteligenteak
  9. Ur merke eta kutsatu gabekoa mundu osoan
  10. Super sentsoreak

Ikusten denez, teknologiak eta esparru teknologiko-estrategikoak dira aztergai, baina Battellen badituzte beste arlo batzuetara zuzendutako aurreikuspenak: energia, kontsumoa, etxeak, osasuna etxean, ...

Prospectiva Madrid 2014

Eneko Astigarraga 2004/09/23 00:52

Egun hauetan Prospectiva Madrid 2014 mintegia egiten ari dira, datozen 10 urteetan Comunidad de Madrid delakoaren garapenerako aukera egokienak aztertu nahiean.

Zazpi hilabete iraungo duen proiektuak hiru fase nagusi ditu: lehenengoa Madrilgo ekonomia egoera eta aurreikuspenen azterketa, bigarrena hamar urteko epean eman daitezken eszenategiei buruzko hausnarketa eta hirugarrenean emaitzak eta estrategiak azaldu.

Gaur lehendabizikoa aurkeztu dute , eta fase honetan nazioarteko ingurunea eta inguruko erregioak, garapen ekonomikoa, demografia eta migrazioak, bizitza kalitatea, azpiegitura eta proiektuak (Joko Olinpikoak barne), sektore produktibo nagusiak eta teknologia berriak aztertu dituzte.

Prospectiva Madrid 2014 eta lurralde prospektiba

Ikerketaren ardura Universidad Antonio de Nebrija -k izango du, Emilio Fontela-ren gidaritzapean, eta prospektiba arloan ezagunak diren beste aditu eta erakunde batzuen laguntzarekin: Futuribles erakundeko Hugues de Jouvenel, Centro de Estudios Económicos Tomillo (CEET), Centro de Predicciones Económicas (CEPREDE) edo COTEC Fundazioarena, esate baterako.

Orain eszenategien hausnarketari ekingo diote. Normalean, lurralde batentzat posible diren eszenategi guztiak edo gehienak kontutan izaten dira prospektiba azterketetan, gero adierazgarrienak edo kontutan izan beharrezkoenak sakonago aztertzeko.

Gipuzkoa 2020 hausnarketa estrategikoan, beste hipotesi askoren artean eta azkenean baztertua izan arren, egoera politikoaren bilakaeraren arabera 2020 urtean Gipuzkoa Foru lurraldea - ondasun eta legedi konpetentziarik gabekoa, Batzar nagusirik gabekoa, ... -, izan ez zitekeela planteiatu genuen.

Planteiatuko dute Madrid 2014 ikerketan, hipotesi bezala sikiera, Madril estatu deszentralizatuago baten hiriburua izan daitekela? Beraz azpiegitura eta zerbitzuen hazkunde tasa murrizketa handiarekin? Gaur egun baino lurralde txikiagoa duen estatu baten hiriburua izan daitekela? EU-ren luzapenarekin pisu gutxiago izan dezakela Europa barnean? Ikerketa zuzentzen duten batzuk ezagunak ditut, saiatuko naiz txostenak lortzen... gustora irakurtzekoak, seguru.

Eguneratua 2005/03/07

Gaur egun, ikerketaren izena Prospectiva Madrid 2015 da. Eszenategien urte-muga edo epea aldatu egin da, 2014tik, 2015era pasatuz.

Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.