Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Nagusiak eta IKT-ak

Nagusiak eta IKT-ak

Eneko Astigarraga 2004/10/04 16:58

Larunbatean Mateo Guilabert kazetari eibartar jubilatuarekin topo egin nuen bidai batean.

Mateo jubilatua dago, baina geldirik ez. Hamaika proiektu eta zereginetan sartuta dago. Besteak beste, ostegunean e-Gipuzkoa planaren aurkezpen batean parte hartu zuela kontatu zidan: Infoinklusioa. Informazioaren gizartea pertsona guztientzat . Eta IKT-ei esker Mateoren parte hartzearen bideoa ikusi eta entzuteko aukera dugu. (Real Player instalatua izanez gero eta sarearen konjestioa larregizkoa ez bada behinik behin)

Kontua da Mateok Izarbide proiektuan parte hartzen duela .

Izarbide, Gipuzkoako borondatzezko adinekoen informatika arloko elkartea da. Zazpi herritan dauden zortzi zentro osatzen dute Izarbide sarea: Donostia (2), Irun, Errenteria, Bergara, Legazpi, Eibar eta Zumaian.

Baina bazuen kexa bat Mateok: Catalunyatik etorritako La Caixa aurrezki kutxak Izarbide zentruak ordenagailuekin hornitu eta monitoreak ordainduz bultzatu dituela. Aldiz, neurri handian Foru Aldundiaren menpe dagoen Kutxa-k ez dietela batere laguntzen. Kexa doblea Mateoren esanetan, eibartar moduan, Wenceslao Orbea eibartarrak Caja de Ahorros Provincial delakoa (gaur Kutxa) fundatu zuelako.

Infoesklusioaren aurkako borroka, baztertze dijitalaren aurkakoa, garrantzia handia du. Zaharrak gero eta gehiago dira eta bizitza itxaropena gero eta luzeagoa da, beraz pixu handia dute gizartean. Txalotzekoa batez ere jubilatuen artean egindako elkartea eta batzuk besteak laguntzeko duten kemena.

Baina, Teknologia Berriak eta Informazioaren gizartea pertsona guztiei ailegarazten esfortzu handia egin behar du gizarte osoak, aurrezki kutxek barne. Zaharrekin edo emakumeekin egiten duten bezala, La Caixak edo bestelako aurrezki kutxek baztertze sozialaren arriskuan dauden gazteekin egin beharreko ahalegin horretan lagundu beharko lukete. Etorkizunari begira garrantzitsuagoa dirudi.

etiketak: Berriak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.