Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Informazioa eta ezagueraren trukaketarako eredu libreak

Informazioa eta ezagueraren trukaketarako eredu libreak

Eneko Astigarraga 2004/09/28 00:08

Informazioa eta ezagueraren trukaketarako eredu libreen inguruko eztabaida jasotzen duen artikulua argitaratu dute frantziako CNRS (Centre national de la recherche scientifique ) -ren menpean dagoen @rchive SIC Archive Ouverte en Sciences de l'Information et de la Communication iniziatibaren webgunean.

Artikuluaren titulua Libre acces a l'information scientifique et technique: etat de l'art et perspectives esanguratsua da, eta duela gutxi argitaratu zuten Les modeles libres pour l'acces a l'information artikuluaren jarraipena litzateke.

Gaia pil-pilean dago eta, orain arte, gure inguruan jakimin handia sortzea lortu ez badu, mundu osoan eztabaidatzen eta ikertzen ari da.

Open Archives Initiative

Ikertzaile, ikertzaileen komunitate, editore, liburutegi edo informazio eta dokumentazioko zentru eta profesionalentzat, ezaguera eta informazioen zabalkuntzaren etorkizunari dagokionez, eredu libreen garapena erronka nagusia da.

ICSTI -k (International Council for Scientific and Technical Information ), informazio zientifiko teknikoa publikoa izan behar duela argi eta garbi defendatzen du.

Aipatutako artikuluan Parisen egindako jardunaldien laburpena egiten da eta informazioa libreki trukatzearen inguruko gai interesgarriak ukitzen dira.

Esate baterako, Open Archives Initiative protokoloa, metadatoen bilketari dagokiona, sakon eztabaidatu zen jardunaldietan.

Open Archives Initiative -k zerbitzari edo informazio hornitzaile ezberdinetan bilaketak egite errazten ditu, interface edo sistema bakarra erabiltzerakoan, gero informazio osorako libre akzesoa izan, edo ez izan, berdin delarik.

Merkea, erabiltzeko erraza, flexiblea eta oso azkarra dela azpimarratzen da. Figaro (Federated Initiative of GAp and Roquade) bezalako Proiektu Europearrak, unibertsitaterako edizio digitalerako eredua proposatzen duena, OAI protokoloa erabiltzen du.

CodeSyntax eta Deli taldeak Open Archives Initiative protolokoan oinarritutako Open Archive Cataloger edo OAC proiektua lantzen ari gara, horregatik interesgarria iruditu zaizkit Parisen izandako jardunaldi hauek.

Aipatutako erakunde edo aktore guztientzat Open Archives Initiative-ren erabilerak ez du inolako eragozpen teknikorik. Izan ere, OAI-k ikertzaile, editore, liburutegi, informazio profesionalentzat,... onura handiak ekar ditzake. Baina, funtzionamendu moduaren aldaketak suposatzen ditu: konpartitzearen onurak ikustea, zerbitzu berriak eskaintzearen aukera, paperak definitzea,...

Artikuluan ondo esaten den bezala:

"Les consiquences du recours ` ce protocole pour les institutions, les bibliothhques et les chercheurs ont iti ivoquies, pour dimontrer surtout l'iliment perturbateur, au sens positif du terme, qu'il a pu reprisenter, obligeant ` repenser le mode de fonctionnement et ` clarifier, voire redifinir, le rtle de chacun. En effet, si l'utilisation de cet outil ne pose pas de problhme majeur, il en pose bien plus lorsqu'il s'agit d'initier un changement culturel, poussant ` innover dans la proposition de services."

BioMed Central

BioMed Central aipatzen da Open Archives Initiative-ren erabilera onaren adibide moduan.

BioMed Central-ek Medikuntza eta Biologiari zuzendutako argitalpenak batzen ditu. Egun, 100 aldizkari zientifiko baino gehiago ditu eta The Faculty of 1000 Evaluation zerbitzua gehituta dauka. Ebaluaketa sistema honen bitartez artikuluen kalitatea, interesgarritasuna, edo berrikuntza maila ebaluatu egiten da

Baina, beharbada etorkizunari begira erabilgarriena BioMed Central and the Open Archives Initiative atalean aurkitu daiteke. Hau da, nola BioMed Centralek OAI protokoloa erabiliz informazioa eta artikuluen erreferentzien banaketa eta zabalkuntza egiten duen

Hauek dira banaketarako helbideak:

http://www.biomedcentral.com/oai/2.0/ (gomendatua)

http://www.biomedcentral.com/oai/1.1/

http://www.biomedcentral.com/oai/1.0/

Funtzionalitate hauei esker edozeinek aurki dezake BioMed Centralen dagoena, webgunea bisitatu gabe!

etiketak: Prospektiba, Berriak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.