Produktibitate eta berrikuntza sareak
Gaur goizean Enpresa Digitala ekimenaren eskutik, berriro bisitatu digu Internet munduan berritzaile izan den Alfons Cornella fisikalaria. Cornella-k 1995 urtean Extra-net! mezuekin hasi eta gaur egun infonomia.com ekimenaren sortzailetarikoa da. Produktibitate eta berrikuntza sareen inguruan bere esperientzia eta ideien berri eman digu, ordu eta erdiko hitzaldi, beti bezala, interesgarri batean.
Infonomia.com proiektuaren bitartez, azken bi urteetan, teknologia digitalen erabilera azkarragatik nabarmendu direlako, sektore pribatu eta publikoko 120 bat enpresa eta erakunderen kasuak identifikatu eta dokumentatu ondoren, ezaguera handia du Alfons Cornellák enpresa ezberdinetan IT teknologien erabilerari buruz.
Merkatuaren eskaera: enpresa berritzaile eta produktiboak
Merkatuak enpresa berritzaile eta produktiboak eskatzen ditu, baina honek etorkizunean gainditu beharko den kontraesana sortzen du enpresetan: produktibitateak zero akats eskatzen ditu, eta aldiz berrikuntzan arrakastatsua izateko askotan frogak egin, ideia asko sortu, erroreak izan eta behin eta berriro zuzentzea eta hobetzea behar ditugu.
Ondorio garrantzitsua, beraz: argi eta garbi bereiztu behar dira negozioa esplotatzeko (produktibitatearen aldetik) teknologien aplikazioak eta ideia berriak esploratzekoak (berrikuntza aldetik).
Produktibitatea eta Berrikuntzaren iturri ezberdinak
Produktibitatea hobetzeko produktu, tresna edo tecnología asko daude (400 baino gehiago identifikatita dituzte: messenger, IP telefonia - Skype-, etabar) baina ez direnak erabiltzen ez baldin badaude produktibitatea hobetzeko estrategia batean barneratuta.
Aztertutako enpresen ereduak azkar aurkeztuz, berrikuntzak hornitzaileen aldetik (SCM, B2B, logística koordinazioa, merkatu digitalak, inbentario integrazioak), bezeroaren aldetik (B2C, CRM,..), partner-etatik edo empresa barnetik (ERP edo etorkizunean garrantzia hartuko duen PLM Produktuaren bizitza zikloaren kudeaketa) etor daitezkela aipatu du.
Merkatuak ezberdinak ikusi behar gaitu eta balorea sortu behar dugu
Bestalde, Cornellaren ustez, teknologiak ez dauka garrantzi handiegirik, palanka bat baino ez da. Gaur egun, merkatuak ezberdinak ikusi behar gaitu eta teknologia faktore diferentziatzailea izan badaiteke ere, estrategia da garrantzitsuena.
Beraz, galdera garrantzitsua egin behar diogu gure buruari: zer dakigu ondo egiten? Hortik, etorkizunean zer egin dezakegun ondo jakin ahal izango dugu eta gure ahalmenetan oinarriturik bezeroari balore berria eskein diezaiokegu.
Azken finean, enpresak guztientzat (bezero, enpresa, partner, hornitzaile, ...) balore sorreran fokalisatu behar da. Horretarako, besteen praktika onenetatik ikasi eta norberak ikasteko frogak egin behar dira, ez dago beste biderik.
Enpresa Berritzailerantz
IKERLAN Ikerkuntza Zentruko Juan Carlos Beitialarrangoitiak idatzitako artikulu interesgarria zabaldu du Ezagutzaren Klusterrak, EAE-ko enpresen berritze-beharra aipatuz.
Besteak beste, Beitialarrangoitiak azaltzen du nola zenbait prospektiba-lanek jasotako joeren arabera, etorkizunean garrantzi handia izango duten berrikuntzaren inguruko funtsezko kontzeptu batzuk eta berritzera bultzatzen duten zenbait egoera aipatu daitezken:
- Zerbitzuaren kontzeptua (produktu hedatua: normalean banatuta egon ohi diren produktuak eta zerbitzuak konbinatzea).
- Balioaren kontzeptu berriak (nola garatu esperientziak bezeroekin).
- Globalizazioa-deslokalizazioa eta balio erantsi handiko produktuen eta teknologien beharra.
- Egonkortasunik gabeko konkurrentzia-egoerak.
- Malgutasuna eta erantzun azkarra etengabeko erronken aurrean.
- Ezagutzan oinarritutako enpresa.
Aurreko mezu batean aipatzen genuen Proaktibotasuna bultzatzeko berrikuntza-ereduak zabaltzeko beharra ikusten du egileak, baina Ikerlanen egindako ikerketetan ikusitakoaren arabera, enpresen beharretarako teorikoegiak dira eredu horiek eta enpresek praktikotasun handiagoko ikuspuntuak bilatzen dituztela.
Beraz, teoria eta praktikotasunaren arteko oreka bilatu beharra dago eta horretarako erreferentzia-ereduak pertsonalizatzea, enpresa bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko, berrikuntza martxan jartzeko metodoa eskaintzea, batez ere enpresen "Oso ondo, baina nola aplika dezaket hori?" galderari erantzuteko, berrikuntza martxan jartzeko, enpresaren estrategiak ezarritako konkurrentzia-bereizgarritasuna indartzea, motibazioa eta enpresa kultura lantzea eta berrikutzaren integrazioa, berrikuntza bultzatzen duten antolaketa, epe luzerako lankidetza-esparruak antolatu edo sensibilizazioareko ekintzak proposatzen ditu.
Berrikuntza Mintegia: Zaintzea, Sormena eta Roadmappinga mintegia.
Sensibilizazio ekintzen artean kokatzen den jardunaldia antolatu du Ikerlanek kontzeptualik aurreratuenak eta enpresetan egindako praktika errealak aurkeztuko diren mintegia, Enpresa-ereduak eta proposamen metodologikoak, alegia.
Mintegia Arrasaten izango da azaroaren 10ean, eta egitarau osoa hemen dago (120 KB .pdf formatoa)
World Robotics 2004
Egun hauetan, Nazio Batuetako UNECE erakundeak (United Nations Economic Commission for Europe) robotikaren estatistikak, aplikazioa eta epe laburrerako aurreikuspenak jasotzen duen txostena kaleratu du: World Robotics 2004 – Statistics, Market Analysis, Forecast, Case Studies and Profitability.
Txosten horri buruz, web bidez UNECE-k kaleratu duen prentsa oharrean laburpen interesgarriak daude .pdf formatoan. Gaiaren arabera, laburpenak ingelesez, frantsesez, alemanez, italianoz eta espainolez daude.
Robotak industrian
Espainolez dagoen laburpenetik (249 KB .pdf-a formatuan) datu batzuk:
- Robot industrialetan eman den inbertsioak izugarri igo du azken urteetan. Hurrengo 2004-2007 urteetan, Europar Batasunean portzentaia urtero %7a igotzea espero da.
- Robotak gero eta hobeak dira (se produjeron mejoras espectaculares en el rendimiento de los robots - se hicieron más rápidos, más fiables, más exactos, más versátiles y se equiparon con procesadores mas potentes, incluyendo interacción de sensores (sic)), eta askoz merkeagoak dira: hamar urteetan, erlatiboki ia prezio laurdenera jaitsi direlako.
- Langileen soldatekin konparatuz, gero eta merkeagoak dira: En comparacion con la mano de obra, los robots son cada vez más economicos (sic).
- Automozio sektorean eta soldadura eta plastiko moldegintzan dira erabilienak
- Europar Batasunean, Alemania da pertsoneko robot gehien duen lurraldea, baina Japonen gehiago erabiltzen dira.
Otsein berriak: Robotak etxeetan 2007rako
World Robotics 2004 txostenak industriara zuzendutako robotak aztertzen ditu nagusiki, baina era berean roboten erabilera beste eremu batzuetan aipatzen du.
Txostenetik ateratako informazioarekin, ostiralean BBC News-ek Robots set to get homely by 2007 albistea osatzen zuen. Hau da, 2007rako robotak etxeetan laguntzen iragartzen zuen albistea.
Izan ere, World Robotics 2004 txostenaren arabera, 2007 urtean 4,1 miloi robot izango dira etxeetan lanean. Ez dira izango robot humanoideak baina garbiketan, segurtasunean eta aisialdian lagunduko dizkigute, hiru urte barru inteligenteagoak eta merkeagoak bihurtzen direnean.
Robotak paralisia jasan dutenei laguntzeko
Duela gutxi irakurri nuen, oraindik garestiak badira ere, robotak paralisia jasan dutenei laguntzeko erabiltzen hasiak direla. Lehendabiziko esperientziak martxan daude, esate baterako Lokomat sistema suidarrarekin.
Baina esan bezala, oraindik oso garestiak dira: 250.000 dolar robot-sistema bakoitzeko, behintzat Dallas -en erosi dituztenak.
Etorkizunerako joerak
Worl Robotics-ek etzidamurako, 2007rako, egin ditu aurreikuspenak eta, seguruenez, joera areagotu egingo da hurrengo urteetan 2007-2010-2015. Industriarako iragarritako igoera tasarekin, robot parkea erraz bikoiztu daiteke 9-10 urteko epean.
Etorkizunari begira eta etxeei dagokionez, industrian izan duten prezio jaitsierak ikusita, urte gutxitan prestazioak hobeak izango direla aurreikusita eta etxeen merkatua handia dela jakinda, badirudi laster izango ditugula otsein robotizatu berri hauek gure artean.
Baina, nik uste azken finean 2007ko etxeetako robotak , gaur egun erabiltzen dugun tresneriaren hobekuntza logikoa baino ez direla izango.
Lurralde Adimena
Philippe Herbaux ingeniariak Euskadiren egitura sozioekonomikoarekin antzekotasun batzuk dituen Nord-Pas de Calais Frantziako lurralde industrialari buruz egin berri duen azterketaren helburua, lurralde jakin batean eman daitezken aldaketei aurre egiteko eredua proposatzea da.
Ikerketa eskuragarri dago Frantziako CNRS-ren Archive Ouverte en Sciences de l Information et de la Communication zerbitzarian , .pdf formatoan Anticipation des ruptures affectant le territoire - Intelligence territoriale en REGION NORD-PAS DE CALAIS (104 Kb)
Horrela dio laburpenak:
L'incertitude des futurs du territoire oblige à prendre en compte un traitement différent de l'information au sein du local. L'arrêt brutal de site industriel (Métaleurop), l'apparition d'épidémies mortelles de type SRAS (syndrôme respiratoire aigu sévère), l'explosion de l'usine AZF de Toulouse ou encore la multiplication de cas de légionellose font du territoire un lieu des menaces à anticiper.
En retour d'action du plan régional d'intelligence économique Nord-Pas de Calais mis en oeuvre dès 2002, nous proposons une relecture des points d'appui nécessaires à la mise en oeuvre d'un schéma d'intelligence territoriale. Il s'adosse aux travaux que nous avons engagé depuis 2001 avec les acteurs du territoire mais ne prétend pas être un modèle directement transposable. Il expose une démarche de mutualisation des signaux et d'élaboration des conjectures entre les acteurs aptes à déjouer en partie les pièges du futur.
Diagnosia ikusi eta gure Nerbioi Ibaiaren Ezkerraldea etorri zait berehala burura: industria gune baten geldiketa bortitza, arnasa gaixotasunak, lantegi eztanda, etabar.
Interesgarria proposatzen duen, eta irudian ikus daitekeen, tokiko kulturaren garapenerako sailkapena: "spontanee", "pro-active" eta "anticipative". Normalean prospektiban etorkizunarekiko jarrerak sailkatzerakoan erabiltzen direnekin antzekotasun handia dute:
- Jarrera pasiboa: ezer ez egitea
- Jarrera erreaktiboa: su hiltzailearen politika
- Jarrera pre-aktiboa: aldaketei aurrea hartzea
- Jarrera pro-aktiboa: aldaketak norberak eragitea
Herbaux-en lanaren erreferentzia: Anticipation des ruptures affectant le territoire - Intelligence territoriale -. Philippe Herbaux. Communication, Colloque ASRDLF Bruxelles 1 et 2 septembre 2004. Soumis à évaluation.
Eszenategiak eta gatazken konponbidea
Lurralde planifikazioan, prospektiba teknologikoan edo enpresa kudeaketan erabiltzen den bezala, eszenategien metodologia gatazken konpoketarako bide bezala erabili izan da. Catalunya aldetik dator metodologiaren erabilera hau.
Horren inguruan ikastaroa iragartzen duen mezua jaso dut gaur. Nuevas metodologías en GAC: del conflicto presente a la construcción del futuro DIALOGO APRECIATIVO Y ESCENARIOS DE FUTURO.
Urteetan Prospektiba aholkularitza egin eta gaiari buruzko ikastaroak eman ditugu. Beti komentatu izan dut askoz errazagoa dela eragileek ados ipintzea etorkizuneko irudi baten inguruan, gaur eguneko egoerari buruzko zerbaitetan baino.
Hau da, egindako lan eta proiektu guztietan parte hartzen duten eragileen artean (politikoak, elkarteak, enpresak, sindikatuak, herritarrak,...) adostasun handiago lortzen da hemendik 15-20 urtera edozein herri, eskualde edo sektorearen etorkizuna nolakoa izan behar duen definitzerakoan, hurrengo egunean hasi egin behar diren herri-lanak definitzerakoan baino.
Ez daukat komisiorik, baina batez ere aipatzen duten Escenarios de futuro delakoen metodologia nere klaseetan erabiltzen dudalako, eta antzerako zerbait saltsetan, esate baterako NIP (Nucleos de Intervencion Participativa) delakoetan, ibili naizelako, ailegatu zaidan ikastaroari propaganda apur bat egiten diot hemen:
Dialogo apreciativo y escenarios de futuro
Fechas: 3, 4 y 5 de noviembre 2004
Lugar: (Córcega 299, entresuelo)
Dirigido a: profesionales de la GAC, con especial dedicación a los ámbitos organizacional, medioambiental y comunitario. Profesionales del mundo empresarial y de la gestión de recursos humanos.
Las herramientas tradicionales de la Gestión Alternativa de Conflictos (mediación, arbitraje, conciliación y negociación, entre otras) diseñadas fundamentalmente a partir de la noción de bipolaridad, parten como supuesto de hecho de la existencia de un conflicto. Sin embargo la práctica de la GAC ha mostrado que las situaciones que se le presentan suelen exceder ese marco: la presencia de más de dos partes y la necesidad de una convivencia sostenida en el tiempo de los implicados muestra la insuficiencia de estas metodologías.
Tanto para estas situaciones como para los casos en los que se hace necesario proyectar el porvenir en contextos de incertidumbre, la metodología conocida como escenarios de futuro y la de los diálogos apreciativos proveen de herramientas nuevas.
Escenarios de futuro es una metodología ampliamente utilizada tanto en situaciones conflictivas dentro de la empresa (es ya tradicional el esquema de escenarios de Shell) como para la gestión de conflictos medioambientales y comunitarios donde se hace necesario trascender (resolviendo) el conflicto presente, para dar salida a la necesidad de proyección de los grupos involucrados. Se parte aquí del conflicto para ingresar, planificando, en el futuro.
Diálogo Apreciativo es la herramienta diseñada para atender situaciones donde no aparece un punto conflictivo, pero que se desenvuelve en un contexto crítico de inestabilidad (real o percibida) y de cambio que dificulta la capacidad de planificar de la organización, población o barrio. Es ideal para la gestión interna de empresas, asociaciones o grupos cohesionados en torno a un objetivo, y en ocasiones, sirve para la construcción y/o el fortalecimiento de actores que después serán parte de la resolución de un conflicto. En este sentido, su valor preventivo es indudable.
Ponts de Mediacio, como asociación de asociaciones, tiene entre sus misiones impulsar la introducción de nuevas tecnologías de resolución, que como tales aún no están lo suficientemente difundidas en nuestro medio. A partir de la propuesta de Visión Compartida, Ponts asume esa responsabilidad, que constituye a su vez en una oportunidad para transmitir a nuestros asociados un know-how que les aportará una nota diferencial respecto de otras personas dedicadas profesionalmente a la gestión de conflictos.
Profesorado y coordinación: Iago de Balanzó, Sergio Abrevaya (profesores), Gabriela Rodriguez Fernandez (coordinación)
Estructura del curso: tres mañanas y dos tardes.
Mañana día 1: Los conflictos multipartes en los ámbitos organizacional, medioambiental y comunitario.
Tarde día 1: Del conflicto al futuro: escenarios de futuro.
Mañana día 2: Tratando un caso con escenarios de futuro.
Tarde día 2: De la incertidumbre a la concreción de los sueños: diálogo apreciativo.
Mañana día 3: Diálogo apreciativo: planeando el futuro en un caso.
Neuromarketina
Aurrerago aipatu zen blog honetan Neuromarketing-a, etorkizunean marketing-a astinduko dituzten teknologia eta joeren artean, baina...
erreala da neuromarketina?
Aurreragoko blog sarreran horretan aipatzen zen CMO aldizkariko Future Shock artikulutik aparte, The Economist, New Scientist edo Newsweek bezalako argitalpen garrantzitsuak gai bezala hartu dute bere artikuluentzat.
Adibidez, Inside the mind of the consumer (Kontsumitsailearen buru barruan, The Economist), They know what you want (Zer nahi duzun dakite, New Scientist), edo Pushing the Buy (Erosketak bultzatzen Newsweek). Beraz, horrelako argitalpenen arreta lortu badu, kontutan izateko gaia dirudi.
Gainera, gure inguruan, aste honetan Zientzia.net, zientzia eta teknologiaren atariak, 7K-tik hartutako artikulua argitaratu du: Neuromarketina: etorkizuneko ogibidea (Ezin eman 7K-ko erreferentzia zuzena, ez bait du Interneteko eremurik).
Ez dakizula zer ikasketa aukeratu? Hemen duzu proposamen bat: neuromarketina. Alegia, garuna ikertzeko erabiltzen diren teknikak marketinean aplikatzea. Kontsumitzailea gauza bat ala bestea erostera zerk bultzatzen duen jakitea da helburua, eta, horretarako, orain arte medikuntzan erabili diren teknikez baliatzen ari dira. Gurea kontsumo-gizartea denez, badirudi dezenteko arrakasta izan dezakeela, nahiz eta etikoki eztabaidagarria den batzuentzat, adierazten da artikuluaren sarreran.
Esaten genuen bezala, Neuromarketing-a gogor datorren kontzeptu berria da. Saltzea bezeroa seduzitzea da. Beraz, merkataritzan bezeroaren erosketa gogoa astindu eta bultzatzea da garrantzitsuena. Nola sakatzen dugu Erosi! botoia? Teknika berriak erosketa prozesuan gure burmuinen funtzionamendua nolakoa den ezagutzeko: zer gertatzen da gure burmuinek erostera (edo beste edozein erabaki hartzera) bultzatzen gaituztenean. Hori jakiteko elkarrizketak ez dira nahikoak, marketingera zuzendutako ikerkuntza neurologikoa sortzen ari da.
Babbage, de Coulomb, Taylor, Fayol, ...-en denboretatik, enpresen kudeaketari ikuspegi zientifikoa (scientific management) ematen saiatu zirenetik, marketina izan daiteke, eta Mintzberg-ek management eta estrategiari buruz dioena salbu, oraindik arte edo arte-lanaren kutsu gehien duen enpresa arloa. Beharbada, neuromarketinak "zientifikotu" egin ditzake zerbait?
Etokizunean ikerketarako eta lanerako eremua izango dela, ezin ukatu.
Informazio Teknologiak eta gure etorkizuna
CIO aldizkariko elkarrizketa honetan Ray Kurzweil-ek dio egunen batean softwarea eta konputagailuak gure barnean izango ditugula. Eta ez hain urruti. 2020 urterako burmuinetan Nanobot-ak aurreikusten ditu Kurzweilek gure neuronekin harremanetan. uff!
Kurzweileren ustetan, makinak eta gizakiok bat egingo dugu, fusionatu. Informazio teknologia sailak goitik behera aldatu egingo dira. Ez dugu izango konputagailu gehiago mahai gainetan.
Etorkizun harrigarria ezta? Baina ez da aurreikusten eta esaten duen gauza bakarra. Bere esanetan, 2030 urtean biologikoki oso alde txikia izango omen da 30 urte eta 120 urteko jendearen artean!
Zientzia fikzioa? Ezagutuko dugun errealitatea?
Ray Kurzweil -ek lehen irakurle optikoen teknologian, lehen testu ahots sintetizadoreak, musika digitala edo ahotsa errekonozitzeko sistemen ikerketetan, ... ibilitakoa da. Famatua teknologia gaietan eta inbentore moduan. Beraz, Informazio Teknologien mundu hori ezagutzen du.
Ados ez egon arren, elkarrizketan gauza interesgarriak esaten ditu, baina sarean komentatzen duten legez, ez dakit nik oso normala den egunero 250 gehigarri dietekikoak hartzea norberaren gorputzaren biokimika ber-programatzeko eta urte batzuk gazteago emateko!
Software Soziala: bilakaera eta etorkizuna
Sustatuko Jamaika atalean Software Sozialari buruz Joxe Aranzabalek eta beste hamaika lagunek gehitutako artikulu interesgarria ikusi dut: Tracing the Evolution of Social Software
Software soziala kontzeptuaren bilakaeraren azterketa egiten da artikuluan. Baina, bilakaera ezezik etorkizunari buruzko gogoetatxo interesgarria ere egiten da artikuluan: 2010 — Future Thoughts on Social Software.
Laburbilduz: Software sozialaren etorkizunetaz kezkatuta agertzen da egilea. Terminologikoki eta kontzeptualki onarpena eta abegi ona lortzeko hainbeste borrokatu duen Software Sozialak, ez ote den bukatuko, uselessness edo groupware legez, produktu, izen edo marka komertzial hutsa izaten beldur da Christopher Allen .
Zorionez, beste ikuspuntu batzuetatik Ezagueraren kudeaketarekin , erakunde ikasketarekin edo elkarlanaren kulturarekin lotu dute Software sozialaren etorkizuna.
Gehituta: 2004/10/18
Erantzunetan adierazten didaten bezala, Blog komunitate honetan Gizarte-softwarearen garaia. Ezagutzaren kudeaketari deitzeko modu berriak izeneko artikulua idatzi zuen Luistxok bere blogean duela hilebete batzuk.
Hausnarketa orokorra kontzeptu bien arteko loturari buruz eta adibide praktikoarekin gainera.
Robot biomimetikoak
Arratsaldean Telebistan Bakarrik etxean pelikula egin zuen aktorearen Ume aberatsa edo Richie Rich filmaren zati bat ikusi dut. Bertan, miloiak balio duen erle mekanikoa agertu da.
Sarritan, teknologiaren bidez natura imitatzen saiatzen gara. Eta eredu biologikoak jarraitzen dituzten robotak asmatzen ditugu: "argot-ean" Robot biomimetikoak bezala ezagutzen dira.
iSprawl, familia hortako lehen robot autonomoa. 11 zm ditu.(Argazkia: Center for Design Research at Stanford University via Roland Piquepaille's Technology Trends)
Gaur, gaiari buruzko artikulu interesgarri batean aipatzen ziren robot mota hauek Roland Piquepaille's Technology Trends blogean. Bertan ageri dira hainbat Biomimetic Robot edo Robot biomimetiko ezberdinak.
Stanford Unibertsitatean, U.C. Berkeley, Harvard eta Johns Hopkins Unibertsitateekin batera, the Biomimetic Robotics MURI programa izan zuten. Gaur egun, RiSE (Robots in Scansorial Environments) programa izatera pasatu dutena, baina robot biomimetikoak lantzen jarraitzen dute. (ah! Standforden ere, "Wikiak" ikerkuntza proiektuetarako :-) )
Ez dakit noraino den egia, baina sarean komentatzen da amerikar zientzialariek normalean zomorro itxura ematen dizkietela asmatzen dituzten robotei, aldiz japoniarrek gizaki itxura emateko joera dute. Kafka eta Samuraien eragina? Lortuko dute Asierren txorien itxurarik hartzea?
Hizkuntza gutxituak eta ZiberGizartea
Zibergizartearen Behatokiak antolatzen duen On Line Kongresuko lan taldeen artean Hizkuntza Katalana Ezaguera Gizartean izeneko taldea dago: GT-86 - La llengua catalana a la Societat del Coneixement .
Taldearen aurkezpenean hausnarketa interesgarriak iragartzen dira: Ezagueraren gizartea ez dela elebakarra, hizkuntza katalanak teknologia berrien aldeko apostua egin duela, erronka dela etorkizunean katalana nola egokitu eta egokituko den Teknologia Berriei, eta abar. Aztertuko dituzten proiektuak edo lanak hauek dira:
- traducció de programes (tecnologia)
- premsa digital (comunicació)
- docència en línia de català (ensenyament)
- associacions pro-llengua catalana a Internet (foment de la llengua)
- projectes de recerca d'universitats sobre llengua i NNTT (investigació)
- innovació terminològica (normativa lingüística)
- treballs sobre llengua que s'usa als nous sistemes de comunicació: sms, missatgeria instantània, xat, email, etc. (vitalitat de la llengua)
- i qualsevol altre iniciativa unipersonal, grupal o institucional de recerca vinculada a la llengua catalana i Societat del Coneixement.
Itzulpen automatikoa kongresuan
Bestalde, hauxe da Hizkuntza Katalana Ezaguera Gizartean taldearen aurkezpen orrian aurkitu daiteken oharra: (gaztelerazkoa kopiatzen dut)
"La organización del congreso garantiza la traducción automática de todas las comunicaciones entre el catalán, castellano e inglés en todas las direcciones, gracias a Comprendium. Por este motivo animamos a usar la lengua catalana a quien la tenga como propia."
Katalanek garatuta dituzte itzulpen automatikorako sistemak eta, esate baterako, prentsa idatzian edo Interneten erabiltzen dituzte. Hizkuntzaren egitura dela eta, gu baino dexente errazago dute.
Jaurlaritzak Euskarak garapen teknolinguistikoan dituen erronken artean kokatzen du itzulpen automatikoa . Baina ez da izango erronka erraza, euskararekin emaitzak lortzeko asko landu eta frogatu beharreko sistemek beharko ditugu.