Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Informazio Teknologiak eta gure etorkizuna

Informazio Teknologiak eta gure etorkizuna

Eneko Astigarraga 2004/10/16 18:20

CIO aldizkariko elkarrizketa honetan Ray Kurzweil-ek dio egunen batean softwarea eta konputagailuak gure barnean izango ditugula. Eta ez hain urruti. 2020 urterako burmuinetan Nanobot-ak aurreikusten ditu Kurzweilek gure neuronekin harremanetan. uff!

Kurzweileren ustetan, makinak eta gizakiok bat egingo dugu, fusionatu. Informazio teknologia sailak goitik behera aldatu egingo dira. Ez dugu izango konputagailu gehiago mahai gainetan.

Etorkizun harrigarria ezta? Baina ez da aurreikusten eta esaten duen gauza bakarra. Bere esanetan, 2030 urtean biologikoki oso alde txikia izango omen da 30 urte eta 120 urteko jendearen artean!

Zientzia fikzioa? Ezagutuko dugun errealitatea?

Ray Kurzweil -ek lehen irakurle optikoen teknologian, lehen testu ahots sintetizadoreak, musika digitala edo ahotsa errekonozitzeko sistemen ikerketetan, ... ibilitakoa da. Famatua teknologia gaietan eta inbentore moduan. Beraz, Informazio Teknologien mundu hori ezagutzen du.

Ados ez egon arren, elkarrizketan gauza interesgarriak esaten ditu, baina sarean komentatzen duten legez, ez dakit nik oso normala den egunero 250 gehigarri dietekikoak hartzea norberaren gorputzaren biokimika ber-programatzeko eta urte batzuk gazteago emateko!

etiketak: Berriak, Prospektiba
Eneko
Eneko dio:
2004/10/17 19:21

Beldur gehien ematen didana, erosi, errezetatu edo erregalatuko dizkiguten Nanobot eta garunen artean, gure buru koittaduetan sortuko diren saltsak dira. Sekulako komediak kaskarretan!

Dena dela, kuriositateak eramanda www.nanobot.info webgunean ibili naiz gainbegiraka eta termino berria ikusi dut: medikuntzan eta farmakologian, gaixotasunei aurre egiteko nanobotak, "medibot" (medical nanobots) terminoarekin izendatzen dituzte.

Badirudi bada, urte batzuk barru "Medibotak" enkargatu ahal izango ditugula, baina momentuz "mendi-botak" jantzi eta horrelako gaixotasunak konpontzeko, edo interesanteagoak, lirainagoak, umoretsuagoak izateko, paseada eder batekin konformatu beharko dugula :-)

mzap
mzap dio:
2004/10/16 21:39

beti ezagutu izan dugu buru gaixotasunak, depresioak eta halakoak sendatzeko buruzagitzagatiko lehia gogorra hitzezko sendabideen eta pilulen artean

psikoanalisia ez da hirugarren munduan zabaldu, inon ez herri musulmanen artean

geroak euskarri materialari eragingo dio, etorkizuna garunetan aplikaturiko nanobotena eta manipulazio genetikoarena izango da: mutazio txundigarri eta izugarriak ekarriko dizkiote giza endari

bazen ordua!

gero, laster ohituko gara

eneko
eneko dio:
2004/10/17 20:12

Hitz jokoak aparte utzita, uste dut seguru Markosi interesatzen zaion eztabaida filosofiko garrantzitsua dagoela honen inguruan.

Erabili daiteke teknologia gizakiak, gizartea, giza enda, hobetzeko? ona da hori egitea?

Ez nago oso murgildua horretan, baina, besteak beste, gaur bertan transhumanismoaren inguruan ailegatu zaidan erreferentzia bat:

http://www.wmaker.net/tendencias/index.php?action=article&id_article=81711

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.