Hizkuntzaren Teknologien Industriaren diagnosia eta etorkizuna
Hizkuntzaren Teknologien Industrian koka daitezken aplikazioen artean, honako segmentuak bereizten dituzte Le traitement automatique des langues dans les industries de l'information liburu zurian:
- Edukien kudeaketa
- Dokumentu kudeaketa
- Itzulpenak
- E-Business
- Testu eta ahotsezko hizkuntza errekurtsoak
- Ekoizpena eta edizioa
- Interfazeak, ahots eta moduanitzekoak
- E-learning
- Bilaketa motore inteligenteak
Sailakapen honetan ageri diren lehendabiziko biak dute merkatu kuota handiena, bien artean merkatu osoaren %50a baino gehiago dutelarik.
Hizkuntzaren Teknologien Industriaren etorkizuna epe laburrera
Ikerketaren egileen arabera, hizkuntza teknologien merkatu mundiala 2005 urtean 2.000 milloi euro izatetik, 2007 urterako 3.000 milloi euro izatera pasatuko da.
Europar merkatuari dagokionez, 1.000 miloi euro inguruan egon beharko luke 2007 urtean. IKT-en erabilera gehitzearekin batera, hizkuntza tresnen erabileraren gehitu beharko litzatekelako.
Baina, txostenaren egileen arabera marketing ekimen sendoak beharko dira eskaerak eta eskaintzak bat egiteko. Hala ere, ikerketaren arabera hizkuntza industriek gora egin beharko dute hurrengo urteetan.
Hizkuntza Teknologiak. Liburu zuria (I)
Frantziako Groupe de Reflexion sur les Industries de l'Information et les Industries de la Langue (GRIIIL) delakoak, liburu zuri interesgarria kaleratu du Hizkuntza Teknologien inguruan.
Liburu zuriak Hizkuntzen Trataera Automatikoa Informazio Industrietan (Le traitement automatique des langues dans les industries de l'information), Hizkuntzaren Industrien eta Hizkuntza Teknologien ikuspegi orokorrak eskeintzen ditu.
Bi erakundeen elkarlanaren emaitza da: l'Association des Professionnels des Industries de la Langue (APIL - www.apil.asso.fr) eta le Groupement Francais de l'Industrie de l'Information (GFII - www.gfii.asso.fr ). Liburua Zuria erakunde bien webguneetan eskuragarri dago.
CodeSyntax-en hizkuntza teknologien eremuan lan egiten dugu, batez ere webgune eleanitzen garapenean eta softwarearen lokalizazio eta internazionalizazioan . Beraz, arretaz jaso dugu Frantzian kaleratu berri den liburu zuri hau.
Egoera eta joerak aurkezteko, neurri handian Technologies de la langue en Europe : marche et tendances ikerketara jotzen dute. Ikerketa hau Technolangue ekimenaren barne (www.technolangue.net ) egin zuen Bureau Van Dijk aholkularitza etxeak, Frantziako Ministère de la Recherche-ren kontratupean.
Enpresa Lehiakortasuna eta Herrialde Garapena
Joan zen egunean aipatzen nuen unibertsitateak gero eta globalagoak direla, ESTE-k antolatzen duen ikastaro bat adibide bezala ipiniaz.
Bada, gaur ailegatu da nere postontzira ikastaro horren aipamena eta hemen doa, copy-paste eginda, norbaiti interesatzen bazaio edo.
ESTE-Deustuko Unibertsitateak eta SPRIk hirugarren aldiz Enpresa Lehiakortasunari eta Herrialde Garapenari buruzko Ikastaroa antolatu dute.
Ikastaroa, Michael E. Porter irakasleak eta Harvardeko Unibertsitateko Institute for Strategy and Competitiveness-eko (www.isc.hbs.edu ) bere lan-taldeak prestatua izan da.
Ikastaroa zabaltzeko folletoak dioenez, irakasteko material bikainean oinarrituta, enpresa, sektore, cluster eta herrialde txit ezberdinez osatutako hainbat kasuren azterketaren bidez, ikastaroaren parte-hartzaileengan lehiakortasuna eta haren baldintzatzaileak era sistemiko eta berritzailez analizatzeko ahalmena garatzen da, eta halaber lankidetzan aritzeko bideratu. Esperientzia berezi honetako kide izatera gonbidatu nahi zaitugu, 5 kontinenteetan banatutako nazioarteko 50 baino gehiago ikastetxe entzutetsuekin, metodologia, prozesuak, interesak eta ekintza-planak elkarbanatuz.
Informazio zehatzagoa lortzeko ikastaroaren webgunean, www.ccedr.com , edo zuzenean egingo diren lau aurkezpenetara joan:
- Bilbo. Otsailak 14an. Deustoko Unibertsitatean. Hitzaldi Aretoan. 19:00 - 20:00
- Gasteiz. Otsailak 15ean. Merkatal Bazkundea. 19:00 - 20:00
- Iruñea. Otsailak 17an. Nafarroako Club de Marketing . 19:00 - 20:00
- Donostia. Otsailak 18an . ESTE-ko Graduondoko aretoan. 12:00 - 13:00
Berrikuntza elkarlana da
Honetaz ari da Dave Pollard kanadiarra bere How to save the world Papers on business innovation & knowledge management blogeko artikuluan.
Seguruenez ezaguna da premisa hori gure artean, horregatik albiste ontzat jotzen nuen IK4 aliantza teknologikoaren sorrera .
Hala ere, guztiz gomendagarria Pollard-en artikulua (Innovation as Collaboration ) argi ikusten duelako beste elkarlan batzuek, esate baterako bezeroekin ditugun elkarlanak, berrikuntza eta aurrerakuntzarako iturri ezin hobeak direla.
Ildo berean, Doblin Group -eko 10 berrikuntza motak oso interesgarritzat jotzekoak dira.
IFTF's Future Now Emerging technologies and their social implications delakoan irakurria.
Argazkia: How to save the world
IK4 Research Aliance - Aliantza Teknologikoa
Joan zen ostiralean IK4 Aliantza Teknologikoa aurkeztu zuten. CEIT, Gaiker, Ikerlan eta Tekniker ikerketa zentroen artean sortu dute eta Eibarren izango du egoitza administratiboa.
Lan eremu nagusiak mekatronika, microteknologiak, ekoizpen eta kudeaketa industriala, materialeak eta prozesuak, bioteknologia, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT-ak), ingurugiroa eta energia izango dira.
Horretaz gain, zentroen arteko elkarlanak eremu berriak sortuko duela uste dute proiektuaren bultzatzaileek.
Printzipioz albiste ona. Proiektuak koordinazioa, elkarlana, sinergiak eta gero eta lehiakorragoa den ikerkuntzaren eremuan jokatzeko tamaina ekarriko dietelako aliantzan parte hartzen duten ikerketa zentroei.
IK4 Aliantza Teknologikoa Partaideak
IK4 Aliantza Teknologikoak guztira 800 langile, 700 ikertzaile, izango ditu, eta partaideak honako hauek dira:
- CEIT (www.ceit.es ): Donostia. Universidad de Navarra delakoaren Ingenieritza Fakultateko ikerketa zentroa. 260 langile. 9,6 miloiko fakturazioa. Materialak, electronika, komunikazioak, mekatronika, simulazioa eta ingurugiroa.
- Tekniker (www.tekniker.es ): Eibar. 152 ikertzaile. 12 miloiko fakturazioa. Besteak beste, Fabrikazioa Teknologiak (manufacturing) eta mikroteknologiak .
- Ikerlan (www.ikerlan.es ) : Arrasate eta Gasteiz. MCC-ko ikerketa zentroa. 225 ikertzaile. 15,25 miloiko fakturazioa. Mekatronika, mikroteknologiak, IKT-ak, diseinu eta ekoizpen industriala eta energia.
- Gaiker (www.gaiker.es ): Zamudio. 100 pertsona. 8,2 miloiko fakturazioa. besteak beste, plastikoak y konpositean, ingurugiroa, berziklaketa eta balorapena, bioteknologia.
Tecnalia Corporación Tecnológica
Aurrerago, duela pare bat urte, beste aliantza teknologikoa ezagutu dugu, 2002an Tecnalia Corporacion Tecnologica sortu zen. Gure inguruko beste bost zentro teknologikoen, - AZTI, ESI, Inasmet, Labein eta Robotiker -, arteko aliantza estrategikoaren ondorioa izen zen TECNALIA, eta helburua IK4-k aurkeztu duenaren antzerakoa da: inguru ekonomiko eta sozialaren garapenari laguntzea, Ikerketaren Garapenaren eta Hedapenaren bidez Berrikuntza Teknologikoa erabili eta sustatu.
Tecnalia Korporazioak partaideen arteko integrazio handia suposatzen du, planteamendu eta estrategia korporatibo bakarra eta amankomuna. Ez da, momentuz, IK4 Aliantzako partaideek azaldu duten estrategia: IK4 osatzen duten lau zentroek autonomia osoa mantenduko dute. Helburua gehiago da zentro guztien ezagueren gehikuntza, sinergiak bilatzea eta Europara begira tamaina eta konpetentziak lortzea.
Bestalde, Tecnaliak eta IK4-k ikerketa eremu amankomun batzuk dituzte, eta, printzipioz behintzat, elkarlanerako ildoak aurreikus daitezke Europara begira, baina era berean hobekuntzarako ezinbesteko elkarlehia izango dutela dirudi. CSIC-en inbertsioen faltan, ez dago gaizki inguru txiki honetan horrelako bi ikerkuntza aliantza indartsuak izatea.
Ongi etorria IK4!
Eguneratua 2005-02-24
IK4 Research Aliance webgunea
CEIT, Gaiker, Ikerlan eta Tekniker ikerkuntza zentroek sortutako IK4 Research Aliance - Aliantza Teknologikoa, webgunea berria dauka: www.ik4.es . Normala denez informazio gutxikin oraingoz, joango dira osatzen.
Itsasoaren indarra etorkizuneko energia
Aste honetan iragarri dute hainbeste eztabaida sortarazi duen Mutrikuko portu berriaren proiektuan itsasoko olatuez baliaturik energia elektrikoa sortzeko planta eraikiko dutela Mutrikun. Mutrikuko Atxukale.com webguneak dakar albistea, baita Yahoo-k ere.
Olatuen indarra energia sortzeko aukerak oraindik oso gutxi erabili dira. Mutrikun ezarriko dena Wavegen enpresa eskoziar espezializatuak ( bere lema Wave Energy Wave Power Clean Renewable Electricity Generation da ) garatutakoa da.
Munduan bakarrenetarikoa dela zabaldu da gure inguruan, baina itsasotik energia garbia lortzeko ahalegin ugari daude munduan, aspaldidanik.
Mutrikukoa iragartzen zen egun berean, AEB-ko Oregon-en, Oregon Department of Energy, US Navy eta beste eragile batzuk bere asmoak aurkeztu zituzten, eta energia mota hau serioski aztertzen ari direla esan zuten, ezartzeko prest daudela, alegia. Waves power future dio Gazette Times-ek eta Oregon may lead future of wave energy zioen Eurokalert-ek
Alan K. Wallace irakaslearen esanetan, gaur egun itsas olatuen energia ustiatzea haizearen energia ustiatzea baino 15-20 urte atzerago dago teknologien garapenari dagokionez. Baina, bere ustetan dagoeneko teknologiak ekoizpen mailara ailegatu dira.
Ikusirik gure inguruan haize generadoreek ez dutela ekologista eta mendizaleen artean harrera onegia izan, energia garbia lortzeko itxaropenak itsas generadoreetan jarri beharko ditugu. Baina seguruenez, etorkizuneko energia garbia soluzio anitzetik etorriko zaigu: haizea, eguzkia, itsasoa, berziklaketa, pila sugarriak, kontsumoa gutxitu, ... (zenbaitek nuklearraren aldeko apostua egiten dute berriro). Ez dut uste datozen 20-30 urteetan erabateko soluzio bakarrik aurkituko dugunik.
Banketxeen etorkizuna
Banketxe eta aurrezki kutxen kopurua beherantz doa: fusioak, erosketak, ... Aldi berean Internet bidez egiten ditugun finantzial operazio eta aktibitateak gorantz doaz.
Seguruenez erabiltzaile gehienei bost axola, baina sektorean aspaldidanik kezka dabil: zein da finantzial sektorearen etorkizuna?
Argitu nahiean, duela gutxi AEBetako FDIC - Federal Deposit Insurance Corporation ( www.fdic.gov ) banketxeen etorkizunari buruzko ikerketa argitaratu du: The Future of Banking in America , non gaiari buruz argibide eta tendentzia batzuk ematen diren.
George Hanc-ek egindako laburpena sarean dago.
Guztira lau txosten dira, kritikotzat jota, honako gaiak aztertzen dituztenak:
- Banketxeen tokia finantzial sisteman
- Banketxe kopurua
- Banketxe komunitatea
- Ordainketa sistemak
Udalerri sortzaileen sarea
Udalerri sortzaileen sarea antolatu nahiean dabiltza Kanadan. Oso interesgarria eta gurera inportatzeko modukoa iruditu zait ideia.
Hona hemen, ekimenak duen webgune helebidunean (Frantzesa /Ingelesa ) ematen den azalpena:
Artea, kultura eta ondarearen sostenu, garapena, plangintza eta politikataz arduratzen diren Kanada osoko enplegatuek eta udal enplegatuek osatzen duten erakundea da.
Errekurtsoak, direktorioak, praktika onak, ... trukatzeko erakundea da. Esan bezala, webgune helebidunarekin: www.creativecity.ca
Ez dakit praktikan funtzionatuko duen, baina ideia oso ona da. Artea, kultura, ondarea, ... bezalako arloak indartu egingo direlakoan ezagueraren gizartean eta horietan ere berrikuntzaren premian gaudelakoan.
Teknosexua: Robotak laster robokumeak egiten
Atzo, Garik teknosexua izeneko bloga ireki zuen, igandean Andu Lertxundik teknosexualen sexu birtualarekin kezkatuta zebilenean aitzakia eman ziolako.
Gaur, gaiaren inguruan Guardianek albistea argitaratu du eta Robotics edo we make money not art blogek erreferentzia dakarte:
Hego-Koreako Intelligent Robot Research Lab delakoan Kim Jong-Hwan bezalako koreanoek, robotei futbolean jolasten irakasteaz aparte, kromosoma artifizialak ezarriko dizkiete izaera propioa eta sentimenduak izan ditzaten (gozea, logura, haserrea, poza, beldurra, ...).
Horien artean, ezaugarri sexualak jarriko dizkiete robotei, kromosoma ezberdinak alegia, eta etorkizunean, nahi badute, robokumeak (?) egiteko prest izango dira.
Momentuz ez dute argitu roboten artean kromosomak trukatzeko beharko den pendrivearen tamaina minimoa, baina laborategi koreanoetan zurrumurrua dabil: tamaina ez omen da izango erabakikorra ...
Munduko Unibertsitate onenak
Shanghai Jiao Tong University-ko Institute of Higher Education delakoak munduko 500 unibertsitate onenen zerrenda argitaratu du .
Ez dakit nolako fidagarritasuna duen, baina sailkapena egiteko metodologia agerian dute: Nobel sarien kopurua ikasle izandakoen artean, berdin gaur egun irakasle edo ikertzaile direnen artean, artikulu akademikoen kopuru eta kalitatea, etabar.
Ondorioz, 500 onenen zerrenda egin dute, eta erabilitako kriteriaren arabera, munduko 10 unibertsitate onenak hauek dira:
- Harvard University
- Stanford University
- Cambridge University
- University of California, Berkeley
- Massachusetts Inst Tech
- California Inst Tech
- Princeton University
- Oxford University
- Columbia University
- University of Chicago
Beste hiru zerrenda ageri dira, Amerika, Europa eta Asiako 100 unibertsitate onenekin.
Ez dago unibertsitate euskaldunik Europako 100 unibertsitate onenen artean. Tokiko edo inguruko eraginkortasuna dute helburu eta estrategiatzat hemengo unibertsitateak eta ez, ordea, estrategia globala. Inportantea da tokiari ondo lotua izatea, erroak ondo sustraituak izatea, baina gaur egun gero eta globalagoak dira Unibertsitateak.
Esate baterako, azken bi urteetan Michael Porter Harvard-eko irakasleak zuzenduta Competitividad Empresarial y Desarrollo Regional izeneko ikastaroa eman da ESTEn. Zenbait klase bideokonferentziaren bitartez jarraitzen direlarik. Etorkizunean joera hau areagotu egingo da.
Europako Top 100 zerrenda horretan, oso atzean, baina ageri dira, estatu espainoleko bi unibertsitate: Universidad Autonoma de Madrid eta Universitat de Barcelona eta askoz aurrerago sailkatuta Frantziako hamairu unibertsitate: Paris 06, Paris 11, Universite Strasbourg 1, Ecole Normale Superieur de Paris, Paris 07, College de France, Universite Grenoble 1 , Universite Montpellier 2, Paris ondoan dagoen Palaiseau-ko Ecole Polytechnique, Universite Lyon 1, Paris 11, eta sailkapen honetan gertuen ditugunak Universite Bordeaux 1 (www.u-bordeaux1.fr2 ) eta Universite Paul Sabatier - Toulouse 3 (www.ups-tlse.fr).