Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Munduko Unibertsitate onenak

Munduko Unibertsitate onenak

Eneko Astigarraga 2005/02/02 00:21

Shanghai Jiao Tong University-ko Institute of Higher Education delakoak munduko 500 unibertsitate onenen zerrenda argitaratu du .

Ez dakit nolako fidagarritasuna duen, baina sailkapena egiteko metodologia agerian dute: Nobel sarien kopurua ikasle izandakoen artean, berdin gaur egun irakasle edo ikertzaile direnen artean, artikulu akademikoen kopuru eta kalitatea, etabar.

Ondorioz, 500 onenen zerrenda egin dute, eta erabilitako kriteriaren arabera, munduko 10 unibertsitate onenak hauek dira:

  • Harvard University
  • Stanford University
  • Cambridge University
  • University of California, Berkeley
  • Massachusetts Inst Tech
  • California Inst Tech
  • Princeton University
  • Oxford University
  • Columbia University
  • University of Chicago

Beste hiru zerrenda ageri dira, Amerika, Europa eta Asiako 100 unibertsitate onenekin.

Ez dago unibertsitate euskaldunik Europako 100 unibertsitate onenen artean. Tokiko edo inguruko eraginkortasuna dute helburu eta estrategiatzat hemengo unibertsitateak eta ez, ordea, estrategia globala. Inportantea da tokiari ondo lotua izatea, erroak ondo sustraituak izatea, baina gaur egun gero eta globalagoak dira Unibertsitateak.

Esate baterako, azken bi urteetan Michael Porter Harvard-eko irakasleak zuzenduta Competitividad Empresarial y Desarrollo Regional izeneko ikastaroa eman da ESTEn. Zenbait klase bideokonferentziaren bitartez jarraitzen direlarik. Etorkizunean joera hau areagotu egingo da.

Europako Top 100 zerrenda horretan, oso atzean, baina ageri dira, estatu espainoleko bi unibertsitate: Universidad Autonoma de Madrid eta Universitat de Barcelona eta askoz aurrerago sailkatuta Frantziako hamairu unibertsitate: Paris 06, Paris 11, Universite Strasbourg 1, Ecole Normale Superieur de Paris, Paris 07, College de France, Universite Grenoble 1 , Universite Montpellier 2, Paris ondoan dagoen Palaiseau-ko Ecole Polytechnique, Universite Lyon 1, Paris 11, eta sailkapen honetan gertuen ditugunak Universite Bordeaux 1 (www.u-bordeaux1.fr2 ) eta Universite Paul Sabatier - Toulouse 3 (www.ups-tlse.fr).

etiketak: ESTE Deusto
Ricardo
Ricardo dio:
2005/02/04 21:03

Badakit zenbakiek ez dutela dena konpontzen, baina ondo legoke ranking horretan unibertsitate bakoitzaren aldamenean honako datuak eskaintzea, besteak beste:

1) Irakasle / ikasle kopurua edota ratioa 2) Irakasle / AZP (edo kideko) ratioa 3) Ikerkuntzarako aurrekontua 3) Liburutegietarako aurrekontua 4) Teknologi eta informatika hornikuntzarako aurrekontua 5) Irakasleek eta ikasleek, bataz beste, asteko zenbat eskola-ordu dituzten 6) etab., etab...

..eta gero Euskal Herriko unibertsitatekoekin konparatu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.