Enpresa Lehiakortasuna eta Herrialde Garapena
Joan zen egunean aipatzen nuen unibertsitateak gero eta globalagoak direla, ESTE-k antolatzen duen ikastaro bat adibide bezala ipiniaz.
Bada, gaur ailegatu da nere postontzira ikastaro horren aipamena eta hemen doa, copy-paste eginda, norbaiti interesatzen bazaio edo.
ESTE-Deustuko Unibertsitateak eta SPRIk hirugarren aldiz Enpresa Lehiakortasunari eta Herrialde Garapenari buruzko Ikastaroa antolatu dute.
Ikastaroa, Michael E. Porter irakasleak eta Harvardeko Unibertsitateko Institute for Strategy and Competitiveness-eko (www.isc.hbs.edu ) bere lan-taldeak prestatua izan da.
Ikastaroa zabaltzeko folletoak dioenez, irakasteko material bikainean oinarrituta, enpresa, sektore, cluster eta herrialde txit ezberdinez osatutako hainbat kasuren azterketaren bidez, ikastaroaren parte-hartzaileengan lehiakortasuna eta haren baldintzatzaileak era sistemiko eta berritzailez analizatzeko ahalmena garatzen da, eta halaber lankidetzan aritzeko bideratu. Esperientzia berezi honetako kide izatera gonbidatu nahi zaitugu, 5 kontinenteetan banatutako nazioarteko 50 baino gehiago ikastetxe entzutetsuekin, metodologia, prozesuak, interesak eta ekintza-planak elkarbanatuz.
Informazio zehatzagoa lortzeko ikastaroaren webgunean, www.ccedr.com , edo zuzenean egingo diren lau aurkezpenetara joan:
- Bilbo. Otsailak 14an. Deustoko Unibertsitatean. Hitzaldi Aretoan. 19:00 - 20:00
- Gasteiz. Otsailak 15ean. Merkatal Bazkundea. 19:00 - 20:00
- Iruñea. Otsailak 17an. Nafarroako Club de Marketing . 19:00 - 20:00
- Donostia. Otsailak 18an . ESTE-ko Graduondoko aretoan. 12:00 - 13:00