Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Pitxi bat

Oier Gorosabel 2010/06/15 23:08
“Arno, piztiak eta bandiduak”, Ibai Portu, Paula Heras, Aitor Basurto eta Alain Ulazia.

 

Liburu ederra, pitxi bat. Pertsona baten enpeñotik urtendako proiektu politta, klasifikatzia kostatzen daben argitarapen ederra. Neurrira, estandarretatik kanpo. Lehelengo zatixan, kuaderno naturalistiko-etnografikua, ezagutzia merezi daben leku zehe ederren fitxekin. Bigarrengo zatixan, kondaira tradizional, historia eta kondaira barrixen nahasketia dan idazlana. Atxekirik billatzekotan, euskal basarrittar girua pizkat idealizatzen dabela esango neuke; baitta lapur/pobre/onen eta noble/aberats/gaiztuen munduak sinpleegi edo modu manikeuan banatzen dabela. Baiña horrek ez dau jaisten liburuan balixo haundixa.

Israel, Patxitrapero eta Jozulin

Oier Gorosabel 2010/06/13 08:34
090112ko saio reziklaua. Israel. Patxitraperosupermerkatuan. Jozulin urteak. Bertsiño jokuan, "Blue rondo a la turk" eta "Izar zuri" alderatu doguz (Dave Brubeck eta Maddi Oihenart).

Entzuizu hamen saiuori.

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

Perna e boina

Oier Gorosabel 2010/06/10 22:55
Coruñako Meliden, aste santu illun eta siniestruenian lareira baten gozotasuna topau genduan. Zorixoneko herri txikixetako dendak, danetik eta gehixago biltzen dabenak: eskaparate honek eskultura pop politta osatzen zeban behintzat.

 

Argazkiak.org | Pierna y boina © cc-by-sa: txikillana

Azpimarra 2010-V-14

Oier Gorosabel 2010/06/08 14:18
Zapateron neurrixak (oh my sweet functionaries), burtsak behera, Garzon suspendiduta, Naparroako euskaldun sufriduak.

Bionika

Oier Gorosabel 2010/06/04 08:30
Erretratu sail honetan, naturalezan topau dittudazen sinbiosi edo aboziñamentuak bildu dittudaz. Euren artian, nabarmen nagusitzen dira protesi metalikoz osatutako arboroidiak (androidien landaroidiak).

 Argazkiak.org | Zugaitza jaten © cc-by-sa: txikillana

Iratiko basua, oi baso basatia! / Trunko barrura irensten düzü / oi metalezko plakia!

 

 Argazkiak.org | Kertena 1 © cc-by-sa: txikillana

Hónek bixok ostera, Arrasate inguruko Larrinoko zugaitz bi diraz. Edonora eruateko morokuak, kertenetik helduta.

 Argazkiak.org | Kertena 2 © cc-by-sa: txikillana


 Argazkiak.org | Ikubilla lako intxaurra © cc-by-sa: txikillana

Eta hamen, aittagiñarrebak mendittik ekarrittako intxaur mutantia. Arditturriko minetako "esteil" radiaktibuak edo...

 

 Argazkiak.org | Gargola © cc-by-sa: txikillana

Jornada partidua egitten nenbixanian, eguardixan denporapasan, Mutrikuko turismo bulego gaiñian (Txurrukan estatua iraultzaillian onduan) askotan topatzen neban gargola sinpatiko hau. Ez neban posturarik onenian harrapau orraittiok (batzutan aurreko eskuak txintxilizk eta behera begira egoten zan).

 

 

Argazkiak.org | Txabola bionikua © cc-by-sa: txikillana

Hi-tech (low-suel) etxia, Irunen. Eskuman, zugaitzan integraziño bikaiña ikusten da. Oso feng-shui ona.

 

 Argazkiak.org | Perurena © cc-by-sa: txikillana

Gigerren inspiraziñua Oiartzungo Perurenaneko taberna honetan etorri zan, sardau botillia eranda gero.

 

 

Argazkiak.org | Aiako Harrixan © cc-by-sa: txikillana

 Aiako Harriyan, ostera, marraskillo eta arkaziya arteko hibrido honek ederto jaten dihardu plakia; nahiz eta hagiñik ez izan.

 

 

Argazkiak.org | Lurpeko besarkadia © cc-by-sa: txikillana

 Jabi "Ostekue" aulestiarrak barixakuero ekartzen desku berdura poltsia etxera. Ez dogunez jakitzen astion zer tokatzen dan, beti da sorpresia haren poltsia zabaltzia. Entsalada erromantikua egitteko moduko zanahorixak, esate baterako.

 

 

Argazkiak.org | Arrautza haundi eta zimurra © cc-by-sa: txikillana

 ¿Eta arrautza hau? Eskua neria da, eta ezagutzen nabenak ba dakixe esku txikixa ez dakatela. Halako troskua erruteko, alu politta geratuko jakon oillo gaixuari. Normala zimurrak urtetzia.

Marrazki bizidunetako musikaz

Oier Gorosabel 2010/06/02 14:41
Zuen tinpanuak laztantzera gatoz Pizzicato Five japoniarrekin; animali eta uliei buruz detalle batzu jakitzen doguzen bittartian. Waliñok "Hotza" ipoiña laga desku, eta gaba osuan zihar astinduko zaittuegu ACDC eta Anastasia eta Celine Dionen laguntziaz. Zarautzeko Juan Jose Markaide eta Pako Iruretagoienakin amaitzeko, herriko kaletan harrapatzen zittuezen txolarriekin.

Entzuizu hamen saiuori.

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

Momorro txiki bat sortzen (XII)

Oier Gorosabel 2010/05/30 22:55
Ahalguztiduna izatia (jateko kontuetan).

Kaixo aspaldiko partez, guraso amantisimuak. Gaurko ikasgaixan moztasuna bere garrantzixan proportziñokua da, beraz ondo apuntau gero.

Iñoiz aittatu dogun harittik, garrantzitsua da txiki-txikittandik umiari bere ahalguztiduntasuna jakiñaraztia. Zentzu honetan sakonduta, ahalmen hau norbere desiuak instantaneoki betetzian gorpuzten da. Eta hau praktikan jartzeko modurik egokixena jatekuakin da, zihetzago esanda, erosketak egitteko momentua.

 Hau da: erosittako gaixak pillatzen goiazen neurrixan, gure erregetxuan gurarixak ametralladoria letxe hasiko dira urtetzen, eta guraso onak bagara bere ahotxuak emon ahala kunplitzen juan biharko gara. Hau etorkizunian trauma larrixak jota ez geratzia nahi badogu, jakiña. Bardin detsa nun eta noiz dan (dendako kolan; paso zebran; kajero automatikuan; pegorako eskillara erdixan...), etxeko printzesiari ez detsagu laga bihar tripazorri lazgarririk igartzen. Momentuan emon bihar jako kutixiazko nan-nan. Nahiz eta ordu laren barru bazkalordua izan. Batez be aurreko otordua hartu nahi izan ez badau. Gosia... gerra ostian pasau genduan nahikua-ta.

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

Aragonesak

Oier Gorosabel 2010/05/27 22:50
Oso atsegiñak izan diraz urte batzutan Zaragozara egindako hilleroko osterak. Hiri eder eta bizixa, mobimendu soziokultural ugari eta aberasduna. Oporretan juateko moroko lekua.

 Argazkiak.org | Zaragoza 2 © cc-by-sa: txikillana

Gehixen harrittu ninduana, ziklista aragonesak euren eskubidiak aldarrikatzeko forma berezixa izan zan. Trafikua moztu barik, semaforuak errespetauta, oiñezkuen pasabidietan geratuta... Ikustekuak ziran bide baztarreko jentian txaluak, kotxe gidarixen elkartasun pitadak... Hori ikustian zera esan neban: "Euskaldunak tontuak gara: kaliak mozten eta autobusak erretzen ¿ze elkartasun klase espero geinkie gu?"


Argazkiak.org | Marcha Ciclonudista © cc-by-sa: txikillana

Bertan ezagutu neban Pablo Giron titiriterua, gerora nere lagunik onenetakua bihurtu dana. Zer esanik ez, honek guzti honek eragin haundixa izan zebala Bilbon 2002xan egindako "equinchan".

 Argazkiak.org | Pablo Giron © cc-by-sa: txikillana

Ustela, ustela, ogruaren sabela

Oier Gorosabel 2010/05/27 13:56
“Oliverio Twist”, Charles Dickens.

http://www.fixcas.com/news/2009/OliverTwist.jpg

 

Hau be sorpresia izan dok. Umetatik izandako erreferentziak –libururik irakorri barik izaten dirazen ideak- esaten zeben Dickensena idazkera errez eta melodramatikua zala, eta bide batez txarra. Eta bai: idazkera konplexu horretatik nahi dan beste sensibleria eta malko merke etara leikez, pelikulak egitteko esate baterako. Baiña askoz be gehixago dok. Londres zahar eta ustelan deskribapenak gozamen hutsa dittuk -¿zer dakat nik ustelakin, hainbeste maittatzeko?- eta pertsonai mizkiñen erretratu gaiztuak aulka gaiñian bueltak egitteko modukuak dittuk, “hau kabroia Dickens hau” esanaz batera. Liburuan lehelengo zatixan batez be, gertakarixak harilkatu biharra ez dagon bittartian. Gero, argumentuan piezak enkajau biharran malabarismua dator –azken fiñian, izperringi folletin bat izan zan “Oliver Twist”- eta orduan ezagun dok idazlia arduratuago zeguala itxura koherente bat emon biharraz, idaztiakin gozatziaz baiño.

Portu baztarra

Oier Gorosabel 2010/05/24 21:55
Herri industrialetan zihar mobidu danak (Eibar, Ondarroa, Sestao...) ba daki ugar, gasoil eta kei artian une majikuak ixotzen dirazela, uste baiño sarrixago. Hamen Portonovon harrapautako une eder bat.

 

Argazkiak.org | Portu baztarra © cc-by-sa: txikillana

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026