Trepa baten erretratua
Batzutan gustatzen jata liburu bat itsu-itsuka hartu eta haginka egittia. Oinguan, Benjamin Disraeli izeneko morroi guztiz ezezagun baten biografixia: ¿zer zan politiko, aktore edo pioia? Lehelengua. Liburua hastiakin batera, trepa ridikulo eta atorrante horren historixia oso erakargarrixa egin jata, nere lagun baten erretrato ixa perfektua. Bere motorrak: anbiziño eta podere gose hutsa. Eurak asetzeko topatzen dittuan bidiak: liburuak idaztia, eta politikan sartzia. Beti be, bihar fisikorik egin barik. Gerora, azken bide honetan urte batzu emon eta gero, morbua alde batera geratu jata eta interes historikua ixotu. “Aro victorianuari” izena emondako Victoria erregiña ezagutu dot azkenian. “Zapatu ingles” famosua ezarri zeban gobernuan parte izan zan Dizzi. 1880 inguruko argazki geopolitiko politta agertzen da liburuan: koloniak, Errusia, Bismarck... Eta Disraelin azken urtietako ikasgai zaharra: egittura politiko zaharrak (urte háretako inperio britainiarra) ezin dirala aldatu, bakarrik erreformau. Zaldikume bigurrixendako aholku kontserbadoria.