Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Maeztuko zerua

Oier Gorosabel 2010/09/23 23:15
Lantokixan ba dakagu leiho bako gela bat. Hari bizittasun pizkat emotia nahi neban argazki eguzkitsu haundiren bat paretian ipiñitta. Arabara juan nintzan, eta Maeztuko parke baten hartu neban irudi hau.

 

Argazkiak.org | Maeztu 1 © cc-by-sa: txikillana

 

Graffitiak Aniaizi

Oier Gorosabel 2010/09/21 23:03
Azkenaldian bildü graffitien artean, badira zonbait emazteen eskubideen aldarrikatzaliak.

Azkenaldian bildü graffitien artean, badira zonbait emazteen eskubideen aldarrikatzaliak. Heiek erakhusteko egün hoberik ez, Aniaiz nire irratikide ohia bortxatüa izan den huntan.

Hau Mutrikun dük, Gaztetxearen altian. Emazteek gaüaz libro ebilteko duten eskubideaz ari dük.

 

Argazkiak.org | Mutrikun © cc-by-sa: txikillana

 

Bertze hauek, berriz, Zornotza edo Amorebietan, lan mündüko aferetaz.

 

Argazkiak.org | Zorrontzan © cc-by-sa: txikillana

 

 

 

 Argazkiak.org | Zorrontzan II © cc-by-sa: txikillana

 Azken hauek Ondarroako sargian dütük, Kamiñazpi aüzuan. Heltüren al zaiok Aniaizi Ondarroako emazte fierren adorea eta indarra!

 

Argazkiak.org | Ondarroa-Kamiñazpi © cc-by-sa: txikillana

 

 

 

 

Argazkiak.org | Ondarroa-kamiñazpi © cc-by-sa: txikillana

 

 

 

 

Argazkiak.org | Ondarru-Kamiñazpin © cc-by-sa: txikillana

Argi kontran

Oier Gorosabel 2010/09/19 22:55
Sarri egin izan deste kritikia: erretratuetarako kontraluza larregi erabiltzen dotela. Eta egixa da. Izan be, asko be asko gustatzen jata efektuori. Hamen adibide batzuk.

Hamen Ernesto, Anbotoko tontorrian.

 Argazkiak.org | Anbotoko tontorrian © cc-by-sa: txikillana

  Eta hamen Urkiolan, sasoi berian, goizago illundu ostian.

 Argazkiak.org | Cabaret © cc-by-sa: txikillana

Eta hamen Ernesto barriro, Bittorixako alde zaharrian, XIX gizaldiko urbanizaziño xelebre horren atarixan.

 Argazkiak.org | Heappy © cc-by-sa: txikillana

 Azken honetan Igone, Mar, Khalil eta Aitor, regaliz infusiñuekin, arratsaldeko eguzkittan.

 

Argazkiak.org | Infundiduak © cc-by-sa: txikillana

Caldas de Reis

Oier Gorosabel 2010/09/15 21:47
Galiciako herri honetako kanposantuan ateburuan, esaldi zurruna.

 

Argazkiak.org | Caldas de Reis © cc-by-sa: txikillana

 

Ataun - Maisu guztien maisua

Oier Gorosabel 2010/09/13 22:56
Perratzaille harruari hantxe agertzen Jakoz Jesukristo ta San Pedro, bere lekuan ipintzera. Hárek millagrua egin eta bestiak errepikatu ezin dabenian, konturatzen da benetako "kefia" zein dan ¡ja!

Entzuizu hamen ipoiñori

 

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Ulia ebagi ta eskopetia kargau

Oier Gorosabel 2010/09/10 23:15
Herri txikixetan normalena: Ondarruko leku honetan, bardin eragin zeinkixo hartazixari edo eskopetian katuari.

 

Argazkiak.org | Hartazixa ta katua © cc-by-sa: txikillana

 

Agudeza visual

Oier Gorosabel 2010/09/09 23:58
10 segundu baiño lehen, deskubriduizu rosetoi gotiko honetan "énkajautako" piezá modernua.

 

Argazkiak.org | Rosetoia eta erroria © cc-by-sa: txikillana

 

1967ko irudi bi

Oier Gorosabel 2010/09/09 14:30
Gurasuen diapositiba zaharrak eskaneatzen, irudi esanguratsu pare bat agertu jataz. Arratekua bata, Kalamukua bestia.

 Argazkiak.org | Arrate 1967 © cc-by-sa: txikillana

Hamen dagoz Emma eta Oswaldo, nere anai-arrebak. Francon denporako kaikutxuekin, Arrateko kurutze aldian olgetan. Eta atzian hiru eraikin ikusten dira: eskuman, hurren dagona, kolonixak izango diraz; atzerago, erdikaldian, gaur egungo Krabelin hotela; eta gorengua, etxe txiki ha... Olabeneko txaleta. Sorpresa haundixa izan zan argazki hau neretako. Nik beti zelai huts lez ezagutu dot "la campa de Olabe" hori, baiña ez neban etxian irudirik ezagutzen. Hamen detalle gehixago.

 

 Argazkiak.org | Tomas Meabe 1967 © cc-by-sa: txikillana

Hamen, ostera,Tomas Meabe errefujixuan hondakiñak. Urtiak juan, urtiak etorri, pareta zaharrok Kalamuara igo izan garan guztien lekuko izan diraz, pizkaka-pizkaka jausten eta lurrakin bardintzen. Nik ez dot halako pareta garaurik ezagutu, jakiña, baiña bai ezagutzeko moroko etxe baten barrenak, haren historixa motzakin batera. Gaur egunian nekez ezagutu leike hondakiñik sasixen azpixan.

Ikuspegi orokorra aterpearen inaugurazioan zehar

 GureGipuzkoa.net | Ikuspegi orokorra aterpearen inaugurazioan zehar © CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio

A cock

Oier Gorosabel 2010/09/07 18:55
Hau da: koko bat. Edo momorrua. Beti begittandu jataz oso ikusgarrixak. Hau Zarikietako mendixetan topau neban.

 Argazkiak.org | Koko bat © cc-by-sa: txikillana

 

Si yo canto es por tí, Locomia

Oier Gorosabel 2010/09/05 22:46
Krisisa eta irudimenari buruzko ipoiñ politta, Historias de la Historia blogetik. Kontakizun mediebalandako musika egokixakin: Locomia, Velvet Underground eta Siniestro Total. Azkenen "Si yo canto" ezagunan bertsiño orijinala topau dogu, Los Sirex taldiana. Eta ahotsak.com-etik, Pakita Iztueta ordiziarrak txarri hiltziaz eta ogixa egittiaz berba egin desku.

http://www.lametonesdeamor.com/blog/img/locomia.jpg

Entzuizu hamentxe saiuori.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026