1967ko irudi bi
Argazkiak.org | Arrate 1967 © cc-by-sa: txikillana
Hamen dagoz Emma eta Oswaldo, nere anai-arrebak. Francon denporako kaikutxuekin, Arrateko kurutze aldian olgetan. Eta atzian hiru eraikin ikusten dira: eskuman, hurren dagona, kolonixak izango diraz; atzerago, erdikaldian, gaur egungo Krabelin hotela; eta gorengua, etxe txiki ha... Olabeneko txaleta. Sorpresa haundixa izan zan argazki hau neretako. Nik beti zelai huts lez ezagutu dot "la campa de Olabe" hori, baiña ez neban etxian irudirik ezagutzen. Hamen detalle gehixago.
Argazkiak.org | Tomas Meabe 1967 © cc-by-sa: txikillana
Hamen, ostera,Tomas Meabe errefujixuan hondakiñak. Urtiak juan, urtiak etorri, pareta zaharrok Kalamuara igo izan garan guztien lekuko izan diraz, pizkaka-pizkaka jausten eta lurrakin bardintzen. Nik ez dot halako pareta garaurik ezagutu, jakiña, baiña bai ezagutzeko moroko etxe baten barrenak, haren historixa motzakin batera. Gaur egunian nekez ezagutu leike hondakiñik sasixen azpixan.
GureGipuzkoa.net | Ikuspegi orokorra aterpearen inaugurazioan zehar © CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio