XIX gizaldiko parakaidistak
Liburu naturala. Bidai luze baten kronikia dan neurrixan, bidai luze batek egitten daben efektua oso ondo igartzen dok: pasarte brillante askoren ostian, amaieran bidaiarixan neke eta saturaziñuan ondorixoz askoz be bizkorrago kontatzen jittuk gauzak. Hasieran leku bakotxak kapitulo bat edo bi hartzen bajok, amaieran kapitulo bakarrian pasatzen jittuk herrialde eta ixa kontinentiak be.
Gordiña dok bebai: gaur eguneko begixekin arrazista itxuria hartzen jok, baiña 1870ian hala zittuan gauzak. Desde luego, politikoki bape zuzena ez dok, eta nekez topau lajeikek gaur eguneko buenrollismotik haiñ urrin dagon bidaiaririk. Hau kontuan hartuta (antiajo bahedunekin), pasarte batzu antologikuak eta brillantiak jittuk, esandako moduan: herrialde desbardiñetako gidarixei egindako gaiztokerixak; amerikano prototipikuen erretrato zorrotzak; barberuen pasartiak... liburu gitxik eragin nabe honenbeste barre algara, batzutan kontrolau eziñezkua.
Hau be, atlasa aldian irakortzeko moroko liburua dok. Eta sasoi hartako geopolitikian gaiñeko ikuspegi esferiko eta ariña be, ez dago txarto.
Nortasun handiko eraikin iraunkorrak
Argazkiak.org | Ondarroa 1 © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Ondarroa 2 © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Ondarroa 3 © cc-by-sa: txikillana
"Nortasun handiko eraikin iraunkorrak" pintada horrek 70 bat metro zabal dittu, eta herriko beste puntatik ikusteko eginda dago.
Memorixa faltia
Saiua entzutzeko, hamen sakatu.
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.
XI mandamentua
Lehengunian erretratua egittera sartu, eta siñaduria ikusi nebanian, ez nintzan harrittu: "Markues" marrazkilarixana da. Asko gustatzen jataz tipo honen marrazkixak, umore fin eta intelijentedunak. Tia Fran tabernan erakusleiho permanente bi dakaz, neurri berekuak (100*150 cm ingurukuak), eta marrazkixak tarteka-tarteka aldatu egitten dittu. Egunen baten erakusketia egin biharko dau gizon honek.
Blogeko irakorle batek emondako datuari esker, hona Makuesen dibujo txorta ederra, Bizkaie aldizkarixan.
Bardoze - Bidaxungo nagusia
Entzun hamen ipoiña
.*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.Gimme gimme etimologiak lasai´earrian
Entzun hamen saiuori
Lete it be
Xabier Leten herixotzia zala eta, bere herriko euskalgilliak hari eskindu zetsen urtero egitten daben azokia. Nere andria (Ane Lardi) be hortan ibiltzen da eta bideo hau prestau zeban amaiera ekittaldirako, bertako radixuan egindako entrebista inedito baten gaiñian. Oso politta geratu da nere ustez. Oiartzuarrez ulertzen ez dozuenendako, subtitulauta dago.
Hamen barriz, 12 minutotako entrebista osua dago, montau barik. Gustatzen jata, betiko tronpeta musikiaz biharrian, bizitza normaleko gauzetaz dihardualako. Bizkaittarrak ulietatik tirauko dabe gauza bat entzutzian, baiña... ura juan danian ezin hasi presia egitten.
Entrebistia hamentxe entzun.
Gure linean

Hamen entzun saiua, KAGADA eta guzti.
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.
Euskal Putetxeko Albisteak
Baraibar - Lakuntzarren pasta
Entzuizu ipoiñori hamentxe.
*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.



