*****
AITTITTA RADUGA irratsaiua; aktualidadiari insumisiñua.
Lekittoko Arrakala Irratijan (107.7 FM), ewastenero 8.00etan eta barijakuero 15.00etan.
Arrosa Sareko beste hainbat irratixetan, jangoikuak daki ze egun eta ordutan.
http://bitakora.arrosasarea.org/
Extra Ahotsak.com

Saiua entzutzeko, hamen sakatu.
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.
Sabino Arana eta azelgia
Argazkiak.org | Azelgia 1 © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Azelgia 2 © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Azelgia 3 © cc-by-sa: txikillana
Puspilluak, marimatrakak eta Sandmanak
Saiua hamentxe dakazu entzungai.
Baztan - Dominis tikun
Entzuizu hamen ipoiñori.
*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
Baztan - Artzain lapurra
Entzun ipoiña hamentxe.
*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
Literatura literarixua

Gustau bajata be, idazlien mundua ni baiño hobeto ezagutzen dabenandako hobia izango dok liburu hau. Ipoin guztiak oso ondo eruanda jagozak, gustau jataz (Urrezko vespana izan ezik; etxuat ulertu-eta) baiña euretako batzutan, amaieria ondo biribildu bakua begittandu jatak (Buenos Airesekua, Gutun bi posteritateari). Askotan ikusten dana: kontakizuna asko landu, baiña amaieran bizkor amaitzeko gogo larregi-edo... Hiru, ostera, biribil-biribillak urten jakoz nere gustorako: ergatibuana (zelako erreala, eta zelako moraleja aproposa), Beste Bizitza (estruktura kaotikua, azkenian zentzu osua hartzen dabena) eta Parisekua (tentsiño erotikuan paradigmia, amaiera fin eta egokixakin).
Andra artian
Patxitrapero eta Jozulin deunei eskerrak

Patxitrapero eta Jozulin jaunak irrati ekoizle batendako amama dira. Gaur be, háren burutaziñuak bete dabe Aittitta Raduga saiuan zati majo bat. 300 metrora zeguan sagardotegixan kaso misteriotsua, eta “37 galdera 63 milioi estatubatuarrek esperantzarekin duten kontaktu bakarrari (eta 17 minutu)” olerki bikaiña.
Bertsiño jokuan, Ricardo Queso izeneko croonerrak mambo estiluan kontau deskuz 1972-an Irlandan gertautako “Sunday Bloody Sunday” latza. U2-en orijinalakin alderatuta, jakiña.EGUNERAKETIA: HONA SAIUA TXINTXILIZK ENTZUTEKO MODUAN.
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.
Pasión hitana
Hiriari jarraitzeko, Asier. Nik be hika egitten jetsat semiari, eta Aprillian jaixoko dan bestiari be hala egitteko asmua jakat. Baiña neregaittik egitten juat batez be, ikastiarren. Etxuat iñundik iñora espero umiak nere modura egingo dabenik: Lekeittion bizi nok; andria oiartzuarra dok... Txikittan, umiak oiartzuarrez egingo juek (hala jabik oiñ Niko: “atikuk” = antijuk = antiajuak, “abiya” = ogiya = ogixa, “atxak” = galtzak = frakak...), eta eskolan hastiakin batera zuzenian pasauko dittuk lekittarrera.
Ez, nere asmua ez dok semiei nere euskera eredua irakastia. Anek eta nik aspaldi adostu genduan umieri bakotxak bere euskalkixan egingo gentsala, batuz edo lekittarrez ez behintzat (gaiñera hori akulu bat dok neretako, eibartarrez hobeto ikasteko). ¿Umiengan ze eragin izango daben honek? Esango najeukek, igual, euren burua errespetatzen ikastia.
Etxakixat zelan azaldu. Askotan ipintzen juat ondarrutarren ejemplua ETB-ra juaten dirazenian (lehen behintzat bai; ba dittuk 5 urte TB-rik ez dakagula etxian). Salbuespenak kenduta, normalian batu-erdi-bizkaiera tartartutako bat egittera jotzen juek, euren benetako berba bizixa ezkutauta. Ekittaldixa egin eta gero, konbentziduta najagok jente askok zera pentsatzen dabela ondarrutarretaz: gaixuak; klaro, han erdi erderaz egitten danez, hara zelako euskalgaiztua geratu jaken. Degradantia begittantzen jatak jarkeriori, noiz eta euskalkixak modan dagozenian, eta horren seiñalia dok gipuzkera serrau-serraua erabiltzia guztiz normalizauta dagola (Alkaiñena-eta).
Bueno, ba ni semiengaittik zera nahiko najeukek: nagusitzen dirazenian, goguan izatia zelan jarduten juan eibartarrez euren aittak, etxian eta kalian, konpleju barik, eta eurak gauza bera egitteko kapazak izatia (euren dana dalako euskalkixakin). Horrekin konforme nik.
Gaztetxiak
Argazkiak.org | Gizaburuko "gaztetxia" © cc-by-sa: txikillana
XX gizaldi amaieran, gazte iraultzazaliak espazio propixuak aldarrikatu eta “okupatzen” hasi ziran. Berba honekin, eraikin hutsetan sartu eta háretaz “jabetzia” esan gura zan, zentzu informalian, kaso gehixenetan komunidadiari zabaldutako aktibidade leku legez (“gaztetxiak”), baitta bizileku moduan erabiltzeko be (“etxe okupatuak” edo “squat-ak”). Sasoi baten ixa herri guztietan topau zeikian halako bat. Gaztetxua nintzala goguan dakadaz Eibarren egon zana (Txantxazelaixan), Elgoibarren (erreka ondoko plazan, gero zine onduan), Lekeittion (gaurko Enperatrizan hotelian), Markiñan (Mataderua), Ondarrun (zubi barrixan onduan)...
Gerora, Udal estrukturak pizkaka-pizkaka absorbitzen juan dira espazio propixuen aldarri hori –ezkertiar aktibistak funtzionario plazak etara ahala-, eta neurri haundi baten okupaziñua desaktibatuta geratu da. Hau da: espazixo hutsakin konformatzen ziranendako balekua eta errezagua da udal ekipamentu baten jardutia, “marroiak” sahiestuta; eta geratu diranak, garrantzixa batez be autogestiñuari emoten detsenak izan diraz. Hamen kokatzen dira, esate baterako, Eibarren ointsu arte egondako “Tallarra” gaztetxia, Asua Errekan. Aurreko baten kartel batzu ikusi nittuan paretan, hango hondakiñetatik urtendako jentia barriro biltzen hasi dala-edo. Poztu nintzan. Eta, aukeran, lehengo izpirituakin jarraitzeko aiñako adoria, gogua eta partaide kopurua izatia opa detset, gero ta ugarixaguak dirazen ludoteka instituzionalen aldian.
Argazkiak.org | Gizaburuko "gaztetxia" © cc-by-sa: txikillana




