Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Historia eta zientzia ijiji ajaja

Oier Gorosabel 2009/10/07 20:47
Los Suaves eta Flaco Jimenezen musikiaz, historia eta zientzia humoristikuaz jardun dogu (palanganian jatorrixa eta neurri magnitude aboziñauak). Josu Waliñok "Marraskiloa eta barea" ipoin eredugarrixa laga desku. Bertsiñuen joko "gorrixa" izan dogu barriro be: Los cuatro muleros / Coplas de la defensa de Madrid / Bella ciao. Eta ahotsak.cometik Brigida Ibarbia zumaiarrak San Lorentzo ermittian gaiñian berba egin desku.

http://www.dw-world.de/image/0,,4112299_1,00.jpg

 

 

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Dakiguna ikasten

Oier Gorosabel 2009/10/02 13:47
Patziku Perurena

Patziku Perurena

 

Liburu fragmentarixo guztiekin gertatzen jatan moduan, gatxa egitten jata ikuspegi orokor bat hartzia. Bertan, gizon honen parakaidista begixen lekukotasunak dagoz, gehixen gustatzen jatazenak (hainbeste rekorte dittudaz nik “El Delirio Vasco”kuak, bere artikuluekin). Hizkuntzaz eta etimologiaz egitten dittuan dibagaziñuak be oso interesgarrixak begittantzen jataz, nahiz eta sakon-sakon sartzen danian ulertu ez –asmatzen badittu be...-. Kuriosuak, filologo unibertsitarixuengaittik pozoiz betetako berbak, demanda zaharren arrastua seguraski; eta Perurenan alde ipintzeko predisposiziñua nik (Jimeno Juriok be ez zekan Historia karrerarik, eta beittu). Gitxien interesau jatana, filosofixa eta metafisika moroko kontuak, eta makiñatxo bat diraz..

Chocho resudao

Oier Gorosabel 2009/10/01 12:15
Webgune honen inguruetan moda asuntuak bolo-bolo dagozen honetan, pasa dan Uztailleko sargorittan idatzittakua "como picha al culo" dator (lagun baten esamoldia erabillitta).

 

http://asfolhasardem.files.wordpress.com/2008/11/venus_of_willendorf_03.jpg

 Ondiok enok kapaza erderazko esamolde batzuei euskerazko parekorik topatzeko, belarrira ondo emoten destana behintzat. Halan, azken urtietan bizitzen gabizen revival moda honek emoten destan sentsaziñua izendatzeko nere umetzaroko hizkuntza horri kolpe egin bihar izan jetsat barriro. Dana dala, izenburu labur horrek hain ondo adierazten dabena, hobeto azalduko juat.

Lehenagoko modak gaur egunera egokitzeko txiste honek siñistu eziñezko gauzak lortu jittuk. Esate baterako, betidanik irudittu jatazak ridikuluak kanpai formako frakak; nere umetako argazkixak ikusitta, lotsia sentitzen najuan nere burua halakuekin jantzitta ikusitta, baitta be hórrek alkondara estuok, haiñ estuak eze, botoien artetik tripia bistan geratzen jakon jentiari. Ointsurarte barre eragingo zeben hórrek itxurok, 2009 honetan takian potian ikusi leikiaz kaletik.

Enok revival honen azterketan luzatuko, etxuat indarrik hortan gastau nahi. Esan gura nebana da, azken fiñian, 80ko hamarkadian txandia allegau dala. Eta, nahiz eta ba dakan bere enkantua nerabetzaroko fantasia erotikuen tenstuingurua hor zihar ikustia, oiñ, uda betian, neska gaztiak minigonia eta azpixan legging malla moroko hori jantzitta ikusten jittuadaz. Eta gaiñera, seguraski azpittik kuleruak erabilliko jittuek. Halan, izenburuko esamolde sintetiko hori eten barik etortzen jatak gogora nahi barik. Eta ez dok bape erotikua ¡hala jainkua!

Oharra 1: ez, datozen egunetan etxakat asmorik gizonezkuen modiari buruzko mezurik idazteko, konpentsatze aldera.

Oharra 2: ¿kapazak izango ete dittuk guruak “prijidutako ulia” atzera be modan ipintzeko?

http://farm3.static.flickr.com/2183/2475743358_fbcdf75538.jpg

Suizidak, errepublikazaliak eta boligrafuak

Oier Gorosabel 2009/09/29 22:38
Betiko erakarpen hipnotikuan eragiñez Okinawako suiziden historixia kontau dogu Buffy Sainte Marien musikiaz. Waliñon boligrafuak "Oporrak" hartu gero (eta azpittik, Planxty). "Red river valley" kanadiarra eta "Jarama valley" espainiarra lotu zittuan kantua entzun dogu, Mike Andersonek eta Woody Guthriek emonda. Eta Sebastian Elizburu plaentxiarrak ikazkin denporak gogoratu deskuz.

http://jeffrubard.files.wordpress.com/2008/10/646px-woody_guthrie2.jpg

 

 

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Basaiko lorea

Oier Gorosabel 2009/09/28 07:15
Ama ta ume, eun zearnar zatituaz, beste ainbeste saguzar ta belatxinga lezabarrutik uxaturik, geldi-geldika, leza barruan amildu ziran. Inok eztaki arrezkero euren barririk.

Irakorrizue ipoin hau. ¿Ze leza izan leike bertan aittatzen dan hori? Nere ustez oso klaru dago.

 

 Argazkiak.org | Basaiko lorea © cc-by-sa: ades

 

Azkue RM. Euskalerriaren yakintza. Tomo II Cuentos y leyendas 78-79. Euskaltzaindia & Espasa-Calpe, 1989.

 BASAIKO LOREA / LA FLOR DEL SICOMORO

 Nabarniz edo Nabarrizganeko Iluntzar deritxon mendian leza bat dago, inok sekula ondorik negurtu bagakoa. Leza onek larez ta otaz itsutua dauko beronen agoa ta nonbait, aizeak eroaniko aziren batzuetatik erneta, basiko (1) bat eukan lenago. Emakume abarkadun gonagorri bat, umetxo bat eskutik ebala, igaro zan bein leza-inguruan zear. Umeak basikoaren adarretan lorea ikusita, bere berbetatxoan, auxe esan eutsan amari:

 -Ama, pitxia.

 -Ez, maitetxo, kaka dauko-ta.

 "Pitxia, pitxia" esanda negarrari emon eutsan lenengo; gero, ¡¡blaust!!, zapart eginda ota ta lar-artean geratu zan ez gora ez bera egin ezinik. Amak, a ikusita, txilioka, zapart zoli egin eban. Ama ta ume, eun zearnar zatituaz, beste ainbeste saguzar ta belatxinga lezabarrutik uxaturik, geldi-geldika, leza barruan amildu ziran. Inok eztaki arrezkero euren barririk.

 Mendi-barrenean burdin-ur azal lodia dario atx bati. Baserritarrak, ur aren gorritasuna ikusita, ama errukarriaren goneak gorritu daroala uste dabe.

 *******

 En el monte denominado Iluntzar, de encima de Navarniz, existe una sima cuya pro fundidad nadie la ha medido nunca. Esta sima tiene oculta su boca entre abrojos y argomas, y, en tiempos atras, tenia un sicomoro, probablemente nacido de algunas semillas llevadas por el viento. Una mujer, calzada de abarcas y ciñendo saya roja, paso una vez, conduciendo de la mano a un niño, por las inmediaciones de la sima. Viendo la criatura una flor en las ramas del sicomoro. en su limitado lenguaje dijo a su madre:

 -Madre, bonito.

 -No, querido; pues tiene porqueria.

 -Bonito, bonito.

 Al decir esto, primeramente se echó a 11orar. Luego, iplum!, di6 un salto y quedó entre los matorrales y argomas, no pudiendo moverse ni arriba ni abajo. La madre, al ver aquello, chillando, dió un saIto brioso. Madre y criatura, destrozando cien zarzamoras, espantando otros tantos murcielagos y cornejas del interior de la sima, poco a poco se hundieron dentro de la misma. Desde entonces, nadie tiene noticias de ellos.

 Debajo del monte mana de una peña agua ferruginosa de espesa capa. Los aldeanos, al ver la rojez de aquella agua, creen que la enrojece la saya de la pobre madre.

 *********

 Tomas Ibarguen, de Nabarniz.

 (1) Basaiko, basiko, erderazko "higo silvestre, sicomoro", da.

 

http://3.bp.blogspot.com/_k_JJnNSXPJo/R5-MSzz-IAI/AAAAAAAAAPA/o19pqyYkQcw/s400/TRIPTICO+INERITZE+.jpg

 

Momorro txiki bat sortzen (X)

Oier Gorosabel 2009/09/25 21:55
Nerabe lodixen eta heldu diabetikuen billa.

 

http://cienciaaldia.files.wordpress.com/2009/06/cada_ano_diagnostican_obesidad_a_400_000_ninos_de_la_ue_originalarticleimage.jpg

Parakaidista honek eremu barrixak deskubridu ahala, guraso “arduratsueri” azaltzen jarraitzeko asmotan, hamen dator serie honen hurrengo txatalakin.

Danok jakingo dozuen modura, familixa guztien gogua etxeko erregetxua potolúa ikustia izaten da (gero nerabetzaruan alderantzizko gogua sartzen da, silfide bihurtzekua alegixa, konturau barik “ume lodixa” eta “nerabe argala” kontzepto inkonpatibliak dirazela). Horregaittik, lehelengo aholkua, jaun-andriok, anbulatorixuan emondako orrixari jaramon askorik ez egittia da. Hobeto esango dogu: jarraittu zorrotz garrantzi gitxiko aholkuak (Zer sartu bihar detsagu lehelengo, oillaskua ala txahala? ¿Noiz sartu leike arrautzian zuringua, 9º ala 11º hillia beteta?...) baiña jaramonik bez elikadura aholku fundamentalei (“Umian jatekuari etxako zertan gatzik edo azukrerik gehittu bihar”).

Puntu honetara allegauta, lau berba fisiologixiari buruz, ko-guraso maittiok. Lehelengo ezagutuko dogun fenomeno barregarrixak “osmosis” daka izena, eta labur esanda, gatz konzentraziño altudun korputzak ura xurgatzeko joeria dakela da, zenbat eta gatz gehixago orduan eta ur gehixago retenidu, saguzarrari zigarruan keiakin gertatzen jakon modura. Zertarako emoten jake ganauari gatza, hil aurreko egunetan? Ura barruan retenidu deixen, bolumena hartzeko eta mataderuan pixu gehixago emoteko. Gure potolitua ondiok gehixago lodittu nahi badogu, beraz, medikuan aholkuei kasurik bez: sartu gatza bildur barik jatekuan, eta otordu artian be... emon snack industrial gazi-gazixak.

Azukriari dagokixonez, liburu baterako lain ba dago, baiña laburbildu daigun: azukria prozesu industrial baten ondorixua da, nun landara desbardiñen zukua desnaturalizatzen dan bertan dagon glukosia isolau eta konzentratzeko. Prozesu honen ondorixoz “lehen maillako” azukria urtetzen da (zurixa) eta honen hondakiñak behin eta barriro birprozesatzetik hainbeste produktu desbardin etaratzen dira (tartian, azukre baltza). Azukre guztiak nutritiboki oso pobriak dira, eta gorputzian efektu euforizante eta adiktibo indartsua dake; osasun alderdittik, bizkor esateko, droga baten ezaugarri guztiak betetzen dittu, baitta gorputzian eragitten dittuan ondorixuetan be (diabetes sortzaille nagusixetako bat azukria bera da).

Orduan, klaru dago ezta? Emon umieri gatza, ganaueri moduan, eta bihurtizuez azukre-yonkixak txiki-txikittatik!!! Bildur barik, koño!!!

Gertatu leike, jakiña, parkeko kuadrillan guraso fundamentalistaren bat topatzia, umiari litxarrerixarik emon nahi ez detsana. Hónek jipixok kontrakua eruateko zaliak dira, baiña guk diñoguna zera da: jente gehixenak gatz eta azukrez saturatzen badau bere umia, zeozergaittik izango da, ezta? Un millón de españoles no pueden equivocarse. Eta gauza jakiñekua da guraso batek ez dabela bere semian kalterik nahi. Orduan... argi dago zer egin. Ume gaixo horrek ez daka kulparik ekologista baten alabia ba da, eta horregaittik: eskindu aspitua lehelengo; gero, mantekaua; gero, azeittunak; gero ogi zatixa; gero gominolia; gero kafian azukria; gero jamonyorra... tentau, tentau umia eten barik, nekatuko da guraso fundamentalista hori ezetz esatiaz. Eta hala ez bada, itxaiñ eta despistauta daonian emoixozu almendria, karamelua, fritous de mais... Hurrengo, argumento demoledorienaz eraso ahal izango detsazu jipixari-eta: “Pero déjale ¡mira cómo le gusta!” eta umian negarrak berez-berez egingo detsa azpi-jana.

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

Estudio de la flexión dorsal automática de articulación tibiotarsiana derecha en conducción de vehículos / Study of authomatic tibiotarsal right flexion related to driving.

Oier Gorosabel 2009/09/24 08:25
(...) cuando la distancia entre los dos vehículos se acerca a niveles críticos, el sistema límbico del conductor del automóvil precedente genera impulsos que llegan a las motoneuronas gamma produciendo potenciales de inhibición del tono en los músculos sóleo, tibial posterior y flexor común de los dedos del miembro inferior derecho (...)
Estudio de la flexión dorsal automática de articulación tibiotarsiana derecha en conducción de vehículos / Study of authomatic tibiotarsal right flexion related to driving.

Duel (1971)

Estudio de la flexión dorsal automática de articulación tibiotarsiana derecha en conducción de vehículos.

 Study of authomatic tibiotarsal right flexion related to driving.

 Gorosabel Larrañaga O. Dpt. I+D+I FisioLanTaldea

 Resumen / Abstract:

  •  Introducción: en la carretera de Markina a Lekeitio se verifica un curioso fenómeno telecinético. Cuando el coche matrícula SS-2656-AJ circula a 80 km/h, basta que un vehículo se acerque a menos de 3 metros de su parachoques trasero para que se produzca un automático descenso de su velocidad de circulación a aproximadamente 50 km/h.
  •  Métodos y sujetos de estudio: el vehículo de referencia ha sido conducido siempre por el mismo sujeto, las mediciones se han realizado invariablemente en martes, miércoles y viernes a las 21.30 y las variables dependientes se han recogido en una población de 35 conductores lequeitianos, con coches de gran cilindrada, ansiosos por llegar a casa.
  •  Resultados: cuando la distancia entre los dos vehículos se acerca a niveles críticos, el sistema límbico del conductor del automóvil precedente genera impulsos que llegan a las motoneuronas gamma produciendo potenciales de inhibición del tono en los músculos sóleo, tibial posterior y flexor común de los dedos del miembro inferior derecho. Esto desemboca en una inevitable flexión dorsal de tobillo, y por tanto una reducción de velocidad que se mantiene hasta que la distancia vuelve a incrementarse.
  •  Conclusión: los conductores que se encuentren con el coche matrícula SS-2656-AJ y tengan prisa por llegar a su destino, alcanzarán el mismo con más celeridad si mantienen una distancia mínima de aproximadamente 5 metros con el automóvil en cuestión.

 Palabras clave / key words: speed, driving, zapatilla, prisa, slow, distance, keep away

 Cítese como: Gorosabel O. Estudio de la flexión dorsal automática de articulación tibiotarsiana derecha relacionada con la conducción de vehículos. Garag Orak (Eibar Org) Sept 09.

 

Europa zaharra eta yonkixak

Oier Gorosabel 2009/09/21 22:22
Baldin Bada eta Lou Reeden musikia azpittik dakagula, "ab origines" juan gara, XVI-ko Inglaterran geldialditxua eginda. Josu Waliñok "Nunca mais" diñosku bere ipoiñian. Erdi partian, Lou Reedek "I'm waiting for the man" emon desku eta OMD-ko teknoyonkixak beste bertsiño bat. Amaitzeko, ahotsak.cometik, Juliana Aranguren eta Jesusa Gisasola antzuolarrak eskolako kontuekin etorri dira, beti interesgarrixak.

http://www.kissmusica.com/Imagenes_Cantantes/Omd.jpg

 

 

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Ahatsa - Arrosako zubia

Oier Gorosabel 2009/09/18 22:43
Hau be munduko leku guztietan kontatzen dan ipoiña, zubixen harri artian ikusten dirazen zuluak azaltzeko: oinguan diabruak Arrosako hargiñakin egitten dau tratua, obria oillarrak jo baiño lehenago amaittu ezkeriok bere arimia eruatian truke. Baiña honek emazte azkarra izaki...

 

"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

 

Abertzaliak eta txapelan txortena

Oier Gorosabel 2009/09/16 07:08
Joxerra Bustillon "Probintziakeriak" konpartitzen doguz, baitta abertzaletasunan paradoxak. Amatiñok Urumea izenan jatorrixari buruz esandakuak interes haundiz irakorri doguz. Josu Waliñon ipoiñari -oinguan bai- fondo musikal egokixa ipintzen saiatu gara: "iFaxion". Fonduan OMD eta Pizzicato Five izan doguz, harik eta bertsiñuetarako Baldin Bada eta Betagarri sartu arte. Eta amaitzeko, Ahotsak.cometik, Cruz Abarrategi eskoriatzarrak bere biografixa luzia zirriborratu desku.

 

 

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026