Oier Gorosabel
2010/05/04 23:04
Oinguan, azeri azkarrak gizonari sardiña guztiak jatiakin ez da pozik geratzen. Gaiñera, otso kaikua bialtzen dau jugada bardiña egittera, eta jakiña: garbittu egitten dabe.
Entzun ipoiña hamen
*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
Oier Gorosabel
2010/05/03 22:28
090126ko saio reziklaua. Markos Zapiaiñenetik ijittuak eta sexu nerabea hartu dogu. Eta bertsiñuen jokuan, Bernat Etxeparen "Kontrapas", Oskorri eta Xabier Leten abotsetan.

Sayua entçuteko saccatu hamen.
Entzun Aittitta Raduga interneten,
Arrosa
Sareko
podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko
Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako
Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako
Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.
Oier Gorosabel
2010/04/30 13:05
Kultura guztietako beste klasikua: aterik ate doia eskekua, ahal dabena biltzen. Danok aidian bialtzen dabe, batek izan ezik. Haren limosnia urre bihurtzen danian, zikoitz guztiak gauza bera egin nahixan hasten dira baiña... berandu.
Entzun ipoiña hamen
*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
Oier Gorosabel
2010/04/28 22:55
Argazki nahikua txarra, motibo onakin baiña: 2000 urtian, Muskildiko San Antoniko erromerixan, sinboloz betetako zutarrixa.
Oier Gorosabel
2010/04/27 13:30
Erdi gallegua izan nintzan sasoian, herri hartako kosta oso-osua rekorridu neban. Ipar aldian herri ahaztuak, enxebriak, jente atsegiñekuak, bihargiñak, korrientiak. Etxian moduan nenguan. Halako baten, hondarrian denpora pasan, baztar baten zeozer ikusi eta... ¡¡¡¿¿¿ze kristo dago nere toalla onduan!!!???

Argazkiak.org | Uretan © cc-by-sa: txikillana 
Argazkiak.org | Eguzkittan © cc-by-sa: txikillana
Coruñako Espasante herrixan, leku askotan lez, txarri bat hazten da urtero gabon partian zozkatzeko. Urte osuan zihar, txarri hau solte ibiltzen da eta herriko jente guztiak zaintzen dau, danon artian jaten emonda. "Antón" txarritxua oso maittatua da eta, esandako lez, ba daki noiz eta nora juan jateko gozuak eskuratzeko. Hamen nahikua ondo azaltzen dau gizon batek.
Oier Gorosabel
2010/04/26 13:53
Catalunya estatut, Garzon Gurtel, eskola txikixak, biktimen ikasgaixa, sumendixa, atxiloketak. Ricardo Arregikin.
Oier Gorosabel
2010/04/25 20:25
Cies ugartiak. Azken urtietan nahikua zibilizau badira be, ondiok indartsu mantentzen da bere izaera basati, paleolitiko, mediebala.

Argazkiak.org | Cies © cc-by-sa: txikillana
Oier Gorosabel
2010/04/23 13:23
Ahuntzak eguardixan doministiku egin dau lehenmundisten kontura. Txakur andaluzan istorixia kontau dogu, baiña benetakua: Canelo. Erbesteratutako sefardixen gauza pare bat be jakin doguz, eta Barricada eta Mastrettan doiñu artian XVIII gizaldiko balada irlandar baten bertsiño bi entzun doguz: "Whiskey in the jar", Dubliners eta Thin Lizzyk emonda. Waliñon ipoiña "Herio" izan da, eta amaitzeko Felisa Urzuriaga eibartarra entzun dogu gerra osteko eskolian barri emoten.

Saiua entzuteko sakatu hamen.
Entzun Aittitta Raduga interneten,
Arrosa
Sareko
podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko
Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako
Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako
Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.
Oier Gorosabel
2010/04/21 22:50
"Vai de morto quen non foi de vivo". Konpainia Santuak gabaz bisittatzen badau be, ni udako egun garden batez egon nintzan bertan. Zelan etorren itsasoko haize freskua, eta zelako argi alaiz beteta zeguazen hango basarrixetan esegittako arropak...

Argazkiak.org | Teixido © cc-by-sa: txikillana
Oier Gorosabel
2010/04/20 23:15
Argazki honetan, Eibarko izaeria oso ondo isladatzen dala begittantzen jata. Arrajolatik hartuta dago. Perfektua izateko, argi gehitxuago bihar zeban erretratuak, baiña artian ez nekixan argazkixak manipulatzen...