Txarapetik txiri txiri
Antxiñan, heu izan hintzan hamen jaun da jabe. Hainbeste miresten dogun txakolin mahasti “tradizionalak” Erdi Aroko explotaziño komertziala baiño ez zittuan izan. ¿Ze begiz ikusi bihar ete juagu terrazak eta pareta zaharrak jaten dittuanian? Untzaz lagunduta, gizaki lotsabakuak kendutakua baiño errekuperatzen ez habil.
Gaur etxuat hausnarketa goiztiarrik egiñ. Halan be, Asierrek erregalautako burditxuakin Karraspixora etorri nok. Hondar landa zabalak, ur ertzetik, Asierrek aholkatutako ioi negatibodun lurruna hartzen. Txakurtxo lotsatixekin jolasten. Antxiñan ni neu olgetan ibiltzen nintzan Kurlutxuko atxetan jarritta (eta bertan wifi seiñale bat harrapauta, orraittiokan!). Ines eta Armandon hillobixan azpittik pasiatzen, pake haundiz eta neguko euzkixan eragiñez begixak erdi itxitta.
¡Izarren hautsa!
Nikola ointxe esnatu dok, eta neri begira jagok. Begixak itxitta bai, eta giza soiñuak plazerrez hartzen: pareta garbitzen dagon garabixa; portuko baporren baten “torron-torrona”; arioplanua, ointxe pasau dana; eta danakin nahastian, “wall of sound” enxebria osatzen, hegaberak eta olatuak.
Goize zoriontsua, bai. Aberatsak gaittuk Niko.